(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2019rako Zerga Neurriei buruzko Foru Lege Proiektua onartu du asteazkena, 2018.eko urriak 31


Beste hainbat neurriren artean, merkataritza-gune handien gaineko zerga berreskuratu eta langileek enpresan duten inplikazioa areagotzeko onura fiskal berriak ezarri dira, PFEZan adinekoentzako salbuespen berri bat planteatzeaz gain


Transcripción textual del video

Foru Gobernuak 2019rako Zerga Neurriei buruzko Foru Lege Proiektua onartzea erabaki du gaurko saioan, eta luze gabe, Nafarroako Parlamentura igorriko du, Nafarroako Aurrekontu Orokorrekin batera tramitatzeko.

Lege proiektua zeharkakoa da, zerga arloko hamaika foru legeren aldaketa dakarren heinean. Araudia errealitate eta egoera sozial berrietara egokitzea da helburu nagusia, egunean jarriz eta interpretazioari dagozkion zenbait gai argituz.

Foru Gobernuak 2019rako Zerga Neurriei buruzko Foru Lege Proiektua onartzea erabaki du gaurko saioan, eta luze gabe, Nafarroako Parlamentura igorriko du, Nafarroako Aurrekontu Orokorrekin batera tramitatzeko.

Lege proiektua zeharkakoa da, zerga arloko hamaika foru legeren aldaketa dakarren heinean. Araudia errealitate eta egoera sozial berrietara egokitzea da helburu nagusia, egunean jarriz eta interpretazioari dagozkion zenbait gai argituz.

Berritasun gehienak teknikoak dira, baina zenbait aldaketa garrantzitsu nabarmen daitezke:

Lehenik eta behin, Nafarroako Gobernuak merkataritza-gune handien gaineko zerga berreskuratzea planteatu du, merkatari txikien zein ingurumenaren mesedeko hiri-egituraren orekari eusteko helburuaren harira. 39/2013 FLaren atarikoan irakur daitekeenez, “zerga horren xedea da merkataritza-guneen eta saltoki handien ahalmen ekonomikoa kargatzea, kanpo-efektu negatiboak sortzen baitituzte, bizitza kolektiboan eragina duten kostu ekonomiko eta sozialak bere gain ez hartzeagatik, bereziki hiriguneetako ehunari eta jarduerei, lurraldearen antolamenduari, ingurumenari eta azpiegiturei dagokienez”. Gogoratuko denez, zerga hau Nafarroako Parlamentuak indargabetu zuen, nafar araudiaren aurka Auzitegi Gorenean eta beste autonomia-erkidego batzuetako araudien aurka Europar Batasuneko Justizia Auzitegian jarritako errekurtsoek sorrarazi zuten segurtasun juridikorik ezaren ondorioz. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren esanetan, zerga guztiz bat dator Europako legeriarekin eta Auzitegi Gorenak foru legearen aurkako errekurtsoa baztertu du. Hala, segurtasun juridikorik eza gaindituta, 2019an araudi berberarekin berrezarriko da 2014tik 2015era bitartean indarrean egon zen zerga.

PFEZari dagokionez, lau onura fiskal berri ezarri dira Nafarroako enpresen kontsolidazioa hobetzeko, enpresen jarraikortasuna bermatzeko eta langileek enpresan duten inplikazioa eta akziodunerian duten parte-hartzea sustatzeko. Zehazkiago esanda, salbuetsita egongo da enpresa langileei eskualdatzen dieten enpresarien ondare-hazkundea; langileek enpresa erosteko ordaindutako zenbatekoak % 15eko kuota-kankaria izanen du; eta gainera, zenbait baldintzaren arabera, akzioen eskualdaketzea ez da espeziean egindako ordaintzat hartuko. Bestalde, salbuetsita egongo dira langileek enpresetarako patente berriak lortzean irabazitako sariak.

Gainera, 3.500 euroko muga berria ezarri da enpresariek gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenetarako, langileek jasan dezaketen zergapetze bikoitza saihesteko.

PFEZarekin ere loturik, nabarmentzeko modukoa da 65 urtetik gorako adinekoen ondare-hazkundeen gaineko zerga-karga baztertuko duen berrinbertsioagatiko salbuespen berriaren sorrera, baldin eta lortutako zenbatekoa biziarteko errenta bat sortzeko erabiltzen bada. Neurri honen bitartez, adinekoen bizi-kalitatea hobetu nahi da, bizi-itxaropena gero eta handiagoa duen egungo gizartearen testuinguruan.

Eta PFEZan akordio notarialen bitartez adostutako janariengatiko urteko kopuruei emandako tratamenduan, prozedura judizialen bitartez ezarritakoekin parekatuko dira. Neurri honen bitartez, zergadunarentzat tramitea azkarragoa eta erosoagoa izatea lortu nahi da.

Sozietateen gaineko Zergan, berritasunak inbertsioagatiko eta I+G+b-agatiko onura fiskalarekin lotuta daude nagusiki, onura hori sinplifikatu eta malgutzen baita, batez ere ekoizpen zinematografikoen arloan, baldintzetan egindako aldaketaren bidez: % 25etik % 40ra igo da Nafarroan egin beharreko guztizko inbertsioaren portzentajea eta 3 milioi euroko prebentziozko sabaia ezarri da kenkaria lortzeko muga bezala. Gainera, proiektu horien finantzatzailearen eginkizuna ere sustatu da, I+G+b arloko finantzatzaileen eginkizunarekin parekatuz, eta kasu batean zein bestean, Interes Ekonomikoko Elkartearen erabilera baztertu da, pizgarri horien bitartez lortu nahi den helburuarekin bat ez datorren heinean. Aldaketa hauen bitartez, onura fiskalen itzulkin ekonomikoa gehitu nahi da, horiei atxikitako proiektuen bideragarritasuna segurtatuz.

Proiektuan bildutako beste berritasun nagusietako bat Oinordetza eta Dohaintzen Zergari dagokio, autolikidazioa egiteko betebeharra ezarri baita. Gainera, herentzien kasuan, ez da beharrezkoa izango espresuki onartzea zerga-egitatea sortzeko.

Azkenean, proiektu honetan, hainbat aldaketa egin zaizkio Tributuei buruzko Foru Legeari, bereziki iruzur fiskalaren aurkako borrokari loturik. Hartara, zigorrak aldatu dira zergak epez kanpo aurkezteko aukera errazteko, Ogasunaren aldez aurreko eskaeraren zain egon beharrik gabe. Honela, borondatez ordainduz gero, karga txikiagoa izanen da, Administrazioaren eskariz ordainduta baino.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa