(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako espazio naturalen sareak ekintzailetza-dinamikak abian jarri ditu landa-ingurunean jarduera eta enplegua sortzeko helburuarekin asteartea, 2018.eko urriak 23


Ayerdi lehendakariordeak eta Solana eta Elizalde kontseilariek, tokiko agenteekin eta enpresa eta elkarte arloetako agenteekin batera hartu dute parte ‘Berdean ekin; ingurune natural aktiboaren aldeko’ jardunaldian; hau da, Gobernuko lau departamentu inplikatzen dituen proiektua


Ayerdi lehendakariordea eta Solana eta Elizalde kontseilariak, gainerako parte-hartzaileekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroa ezagutu sarea ia hogeita hamar bat espazio natural eta berezik osatzen dute, eta Foru Komunitatearen lurraldeko eskualde guztietan banatzen dira. Sarea gaur Baluarten egiten ari den jardunaldi teknikoan, ibilbide-orri bat prestatzen hasi da landa-ingurunean ekintzailetza-programa garatzearren, gune natural horietan jarduera ekonomikoa, turistikoa, hezkuntza-arlokoa eta enplegua sortzeko helburuarekin.

Ezagutu sarera elkarturiko espazioen kudeaketa-sistemak dinamizatzeko eta modernizatzeko dinamika Nafarroako lurraldearen eta iraunkortasunaren Lursarea agentziak bultzatzen du, eta Foru Exekutiboko lau departamentu inplikatu dira, gobernuaren zeharkako ekintza batean, politika soilik kontserbazionistetatik haratago eta ingurune naturala jarduera-motor gisa hartuta. Hain zuzen ere, gaur Baluarten egiten ari den jardunaldiaren goiburua ‘Berdean ekin; ingurune natural aktibo baten alde’ deitzen da, eta irekieran honako hauek hartu dute parte: Nafarroako Gobernuko Ekonomia Garapeneko lehendakariordea den Manu Ayerdik; Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak, Isabel Elizaldek; Hezkuntzako kontseilari María Solanak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzu-Nafar Lansareren zuzendari kudeatzaileak, Paz Fernándezek.

Ezagutu sarearen elkartean ia ehun bat udalerri, tokiko ekintzako talde edo elkarte-agente eta Nafarroako ingurune naturalen inguruan lan egiten duten kudeatzaile eta enpresa-arloko langileak biltzen dira, eta hogeita hamar bat gunetik gora ere bai. Tartean aipatzekoak dira ondorengoak: Bertizko parkea, Iratiko Basoa, Plazaolako bide berdea, Arbaiungo arroila, Zugarramurdiko eta Urdazubi / Urdaxko kobazuloak, Orreagako igarobidea, Pitillasko aintzira, Bardeetako parke naturala, Allotzeko urtegia, Baldorbako mendiak edo Erdialdeko Zonako bisoi-lurraldea. Proiektuaren helburua da informaziorako eta kudeaketarako sistema komuna sortzea, jendea artatzeko zerbitzuak, eta baliabide turistikoen, nekazaritzako tokiko elikagaien edo inguruneko programa kulturalen sarea osatzea.

Talentua eta enpresak sortzea landa-ingurunean

Ayerdi lehendakariordeak jardunaldia irekitzerakoan ondorengoa adierazi du: “Gobernuak lurraldean duen erronka da asmo handiko eta zeharkako estrategia hedatzea, ikuspegi soilik kontserbazionista gaindituko duena eta Nafarroako gune naturalak garapen iraunkorraren benetako motore eta landa-mundu bizi eta aktiboaren arteria bilakatuko dituena”. Era berean, Manu Ayerdik azpimarratu du Ezagutu sarearen proiektuak “erabat bat egiten duela Nafarroako Ekintzailetzaren 2017-2019 Planaren helburuekin, landa-ingurunean ere talentua sustatzeko, gune naturalen inguruan enpresak sortzea errazteko eta Foru Komunitateko jarduera-tasa hobetzeko ondare naturala aprobetxatuaz”.

Bestalde, Elizalde kontseilariak azaldu du Ezagutu sarearen proiektuak “balio naturalak kontserbatzeko, landa-ingurunean ekonomia sortzeko eta lurraldean gizarte-kohesioa izateko estrategiak batzea lortu duela”, eta “Foru Komunitateko eskualde guztietan jardueraren eta garapen iraunkorraren motore nagusietariko bat izatera iritsi behar da”.

Irekieraren hirugarren ekarpenean, berriz, Solana kontseilariak Ezagutu sareak ikastetxeekin eta institutuekin programaturiko jarduerak aipatu ditu, eta goraipatu du “honako hau bezalako proiektu hain erakargarriak gure ikasleei aukera eskaintzen diela landa-ingurunearekin harremanetan jartzeko modua ezagutzeko, lurralde-erreferentziekin identifikatzeko, ingurunekoa izatearen sentimendu egokia lantzeko eta landa-ingurunean benetako abentura gisa bizitzeko”. Aldi berean, Hezkuntzako kontseilariak landa-ingurunea Nafarroako LHko 2017-2020 Plan Estrategikoarekin lotu du eta “prestakuntza jasotzeko, enplegua sortzeko edo LH duala garatzeko aukerekin, Nafarroako hogeita hamar bat espazio natural eta berezi baino gehiagotan jarduera sortzeko aukera eskaintzen baitigu”.

Ehun teknikari eta tokiko agente baino gehiagok hartu dute parte gaur ‘Ekin berdean; ingurune natural aktibo baten alde’ izeneko jardunaldian osatutako lan-talde ezberdinetan, eta ekimen ezberdinak aztertu eta bateratu dituzte lan-ildo hauek jorratze aldera: “ingurune naturaletan, jarduera sozial, kultural eta ekonomikoko aukera eta dinamizazio espazioak sortzea”, “merkatuan tokiko produktuen kontsumoa eta nekazaritzako elikagaien produkzio-prozesu iraunkorrak edo hurbilekoak indartzea”, baliabide naturalei balioa ematea “haien aprobetxamendu iraunkorra eta bertako biztanleriaren ongizaterako itzulera sustatzeko” edo “ekonomia zirkularreko eta energia iraunkorra sortzeko estrategiak eratzea”, besteak beste.

European Cyclist Federation eta Biodibertsitatea Fundazioa

Horrez gain, jardunaldian zehar, txosten bana aurkeztu dituzte, batetik, European Cyclist Federation-en arduradunak, Holger Haubold belgikarrak, ‘Europan zikloturismoak duen inpaktu ekonomikoaren’ inguruan, eta, bestetik,  Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Biodibertsitatea Fundazioaren proiektu-buruak, Bruno Ruizek, ‘ekintzailetza berdea benetako eta etorkizuneko aukera gisa’-ri buruz.

Halaber, Estatuko zona ezberdinetan arrakasta handiarekin abian jarritako ekintzailetza berdeko dozena bat proiekturen arduradunek beren esperientziaren berri eman dute, tartean honako hauek: Nafarroako Metautengo Trufaren Museoa, Erriberriko Ochoa upeldegia, Bardeetako Gida edo Lizasoko Eskola Granja eta Tuterako Bee Standars, nahiz Asturiasko Victorino, Madrilgo Cyclos Kooperatiba, Segoviako La Pina eta Errioxako el Colesterol Elkartea.

Jardunaldian mahai-inguru bat ere egin da, eta, bertan, CEINgo enpresak sortzeko arloaren buruak, Pilar Tellecheak, parte hartu du honako hauetako arduradunekin batera: Erriberako Eder toki-ekintzako taldeak, Erdialdeko Zonako garapen Kontsortzioa, Lizarrako Teder eta Mendiko Cederna-Garalur; baita ere, bertan izan dira Nafarroako Gobernuko teknikariak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansareko bulego ezberdinetako teknikariak.

Baluarteko topaketa gaur arratsaldean amaituko da prestakuntzako hainbat saiorekin eta networking-arekin, Nafarroan ekintzailetza berdearen plana egiteko ibilbide-orria egitearren. Lan horretan inplikatuko dira agente pribatuak, enpresak eta elkarteak, toki-ekintzako taldeak eta toki-erakundeak eta Nafarroako Gobernuaren lau departamentuak, jardunaldian parte hartu dutenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa