(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak osasun arloko zein liburutegietako langileei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu asteartea, 2018.eko urriak 23


Programa trinko eta espezifikoen eskaintzari atxikitako ikastaro hauetan izena emateko epea azaroaren 19tik 23ra bitartean egin ahalko da


Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak Nafarroako toki, foru zein estatuko administrazioetako langile finkoei eta kontratudunei zuzendutako euskara ikastaroen eskaintza prestatu du. Izena emateko epea azaroaren 19an irekiko da erakunde autonomoaren webgunean.

Alde batetik, ikastaro trinkoak astelehenetik ostiralera emango dira, 08:00etatik 14:30etara bitartean, lau txandatan. Lehenengo txanda urtarrilaren 8an hasi eta otsailara 4ra arte luzatuko da A1.1, B1 eta C1 mailetarako. Bigarren txanda, A1.2, B2 eta C1 mailei dagokiena, otsailaren 11n hasi eta martxoaren 8an bukatuko da. Martxoaren 18tik apirilaren 15era bitartean, A2 eta B2 mailetarako formakuntza eskainiko da. Ikastaro trinkoen azken txanda, B1, B2 eta C1 mailei zuzendutakoa, maiatzaren 6tik 31ra bitartean eginen da.

Formakuntzak ikastaro espezifikoak ere eskainiko ditu, departamentuetako plangintza linguistikoaren prozesuan antzeman diren herritarrentzako arretari loturiko beharretara egokituta. Horrela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administrarientzat, B2 eta C1 mailetako 30 orduko ikastaroak eskainiko dira, 7 saio presentzialekin: urtarrilaren 14 eta 28an, otsailaren 11 eta 25ean, martxoaren 11 eta 25ean eta apirilaren 8an. Saioak 12:30etatik 14:30etara bitartean eginen dira, eta gainerakoak on line eskainiko dira 30 orduko kopurua osatu arte.

Osasunbideko pertsonalari ere zuzenduta (B2-C1 mailak dituzten medikuak edo erizainak), 7 saio presentzial dituen 30 orduko ikastaro trinkoa eskainiko da, aurreko ikastaroaren ordutegi berberarekin, urtarrilaren 21ean, otsailaren 4 eta 18an, martxoaren 4 eta 18an eta apirilaren 1 eta 15ean. Gainerako formakuntza-orduak on line beteko dira.

Euskara liburutegietan deritzon ikastaro espezifikoa B1 maila duten ikasleei zuzenduta dago eta 20 orduko iraupena du. Ikastaroak 5 saio presentzial ditu eta 11:30etatik 13:30etara eginen dira apirilaren 29an eta maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an. Ikastaroaren gainerako eskolak on line eginen dira. Euskara liburutegietan deritzon beste ikastaro bat ere antolatuko da, B2 eta C1 mailetako ikasleentzat. Aurrekoaren iraupen berbera du eta saio presentzialak ordutegi beraren barruan eginen dira. Eskolak maiatzaren 6, 8, 15, 22 eta 29an emanen dira, eta ordutegia on line modalitatean osatuko da.

Halaber, C1 mailako ikasleentzat, euskarazko webguneei buruzko 20 orduko ikastaro espezifikoa antolatuko da. 6 saio presentzial izanen ditu maiatzaren 6, 8, 13, 15, 20 eta 22an, 11:30etatik 14:30etara bitartean.

Saio presentzial guztiak Euskarabideko ikasgeletan eginen dira, Bartolomé de Carranza kaleko 5ean, Jose Maria Iribarren ikastetxeko sarrera nagusian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa