(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beaumont kontseilaria Madrilen izan da Administrazio Publikoaren Arloko Biltzarrean, bederatzi urte beranduago berraktibatu ondoren astelehena, 2018.eko urriak 22


Nafarroako Gobernuak genero-indarkeriaren biktimak diren langile publikoen administrazio arteko mugikortasunaren aldeko babesa erakutsi du.


María José Beaumont kontseilaria (argazkiaren eskuinaldean) eta Meritxell Batet ministroa (erdian) Administrazio Publikoaren Arloko Biltzarrean parte hartu duten gainerako agintariekin batera. ( irudia handitu )

Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilaria den María José Beaumont gaur goizean Madrilen izan da Administrazio Publikoaren Arloko Biltzarrean, bederatzi urte deitu gabe egon ondoren berriro berraktibatu baita. Bertan, Biltzarraren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onartu dute eta Administrazio Publikoen arteko Lankidetza-akordioa, genero-indarkeriaren biktimak diren langile publikoen administrazio arteko mugikortasuna bultzatzeko.

Administrazio Publikoaren Arloko Biltzarra herri-administrazioaren alorreko eta honako hauen arteko lankidetza-organoa da: Estatuko Administrazio Orokorra, Autonomia Erkidegoetako Administrazioak, Ceutako eta Melillako Hiri Autonomoak eta Toki Administrazioa.

Organoaren eginkizuna da denen jarduerak eta proiektuak bultzatzea, horien helburua lankidetza eta kalitatea hobetzea izanik herritarrei zerbitzu publikoak ematerakoan, elkarrekiko errespetuaren barnean, Administrazio bakoitzak esleituta dituen eskumenak gauzatzearren. Organoaren erabakien helburua da akordioak hartzea eta, hala badagokio, gomendioak egitea.


Parte-hartzaileak gaur goizeko bileran. ( irudia handitu )

Estatuko Gobernuko Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Meritxell Batet ministroa da lehendakaria, eta María José Beaumont organoko kidea da, Autonomia Erkidegoetako kontseilaritzen gainerako titularrak bezala, Administrazio Publikoarekin loturiko eskumenak gauzatzen dituztenak, eta horiekin batera daude Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioko ordezkari bat eta Ceutako eta Melillako ordezkari titularrak. Biltzarra osatzen duten pertsona guztiak bileran egon dira.

Erregelamendua onartu ondoren, Herri Administrazioen arteko lankidetza, koordinazio eta komunikazioaren esparru orokor gisa Akordioa onartu dute, genero-indarkeriaren biktimak diren langile publikoen administrazio arteko mugikortasunaren printzipioa aplikatzea errazteko helburuarekin, Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutuaren Legean jasotako eskubidea gauzatuaz; hots, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartua.

Administrazio Publiko guztien arteko elkarrekikotasunari erreparatuta, akordioaren arabera, edozein langile publikok egindako mugikortasun-eskaerak artatu behar dira, betiere genero-indarkeriaren egoera behar bezala egiaztatuta eta dagokion Administrazioaren barruko mugikortasuna konpondu ezin bada; halaber, prozedura horiek lehentasunez izapidetu behar dira, biktimen, aurreko eta ondorengo ahaideen eta haren zaintzapean dagoen edozein pertsonaren intimitatea babesteaz gain.

Kontseilariak Akordio hori babestu du, genero-indarkeriaren biktimak diren langile publikoen mugikortasun geografikoa apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legeko 49. artikuluan onartutako eskubidea baita, emakumeenganako indarkeriaren aurka egiteko. “Gure ustez, indarkeria matxistaren biktimak diren langile publikoen mugikortasun geografikoa bultzatzen duten neurriak sustatu behar dira, barnean nahiz beste Administrazio Publikoekin, Nafarroan eta Estatuko legedian bertan jada horrela onartuta baitago; beraz, horretarako, Akordioa babestu dugu”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa