(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berrogei emakume politikarik ‘Emakumeok klimaren alde’ deklarazioari azken ukituak emango dizkiote ostirala, 2018.eko urriak 12


Astelehen honetan Parlamentuan bilduko dira lan-saio bat egiteko, eta, era horretan, hasiera emango zaio Emakumeak eta Klima Aldaketa, Nafarroa 2018ko Topaketari


Topaketa iragartzen duen kartela. ( irudia handitu )

Parlamentariak, senatariak, kontseilariak, biltzarkideak, alkateak eta zinegotziak, Nafarroako eta hainbat komunitate autonomotako kontseilariak eta zuzendari nagusiak gaur (astelehena) arratsaldean bilduko dira Nafarroako Foru Parlamentuan, 18:00etatik aurrera egingo den "politikak, emakumeak eta klima aldaketa" lan-saioan.

Lan-saioren bitartez, hasiera emango zaio Emakumeak eta Klima Aldaketa, Nafarroa 2018ko Topaketaren programari, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak antolatuta, Foru Parlamentuarekin elkarlanean. Topaketaren helburua da emakumeek politikatik, ezagutzatik nahiz aktibismoaren esparrutik klima-aldaketaren arloan egindako ekarpenak ezagutzera ematea eta herritarrei gogoeta aktiboa egitera gonbidatzea.

Topaketa urriaren 15ean eta 16an garatuko da, eta lehen saioan, lehenik eta behin, Parlamentuko lehendakariak, Ainhoa Aznarezek, eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren ordezkariak esku hartuko dute. Halaber, bideo bat emango dute, Cristina Narbonaren, 2004 eta 2008 artean Ingurumeneko ministroa izandakoaren, inaugurazio-hitzaldiarekin; ondoren, Nafarroako Gobernuko kontseilariek #EMAKUMEOK KLIMAREN ALDE adierazpen-proposamena publikoki irakurriko dute. Une horretatik aurrera, bertaratuak gaikako bost taldetan banatuko dira, eta Deklarazioa landuko dute; hau da, emakumeek klima-aldaketaren gaiaren inguruan duten paperari buruzko ekintza eta konpromiso zehatzak definitzen dituen dokumentua.

Azken testua 19:30ean irakurriko da, eta ekitaldia luncharekin amaituko da Parlamentuko atarian.

Bertaratuak

Lan-saio honetan parte hartuko duten berrogei bat emakume politikariren artean honako hauek aurkitzen dira: Nafarroako Gobernuko bost kontseilari: Isabel Elizalde, Ana Ollo, Ana Herrera, Mari Jose Beaumont eta Maria Solana; eta bost zuzendari nagusi: Mertxe Leranoz, Inés Francés, Gema Mañu, Mari Jose Pérez Jarauta eta Yolanda Blanco. Haiekin batera, saioan Nafarroako hainbat parlamentarik hartuko dute parte, Nafarroako nahiz Balearretako, Kataluniako, Valentziako, Euskadiko, Extremadurako eta Madrilgo hautetsiez eta politikariez gain.

Tartean honako hauek izango dira: Elena Cebrián, Valentziako Generalitateko Nekazaritza, Ingurumen eta Klima Aldaketako kontseilaria; Elena Moreno Zaldibar, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordea; Pilar Gómez López, Aragoiko Gobernuko Iraunkortasuneko zuzendari nagusia; eta Eulalia Moreno de Acevedo, Extremadurako Juntako Hirigintzako zuzendari nagusia.

#EMAKUMEOK KLIMAREN ALDE deklarazioa

Astelehen arratsaldean politikariek osatuko duten #EMAKUMEOK KLIMAREN ALDE deklarazioa hitzaurre batekin hasten da, eta, bertan, aldaketa klimatikoaren egoera eta emakumeen ekarpenak laburbiltzen dira; horrez gain, "klima aldaketa emakumeen ekarpenaren indargunea erakusteko aukera bat dela" azpimarratzen da, horrek "berdintasun handiagoko eredura eta natura eta pertsonak (bereziki emakumeak) gehiago errespetatzen dituen eredura aldatzen" lagunduko baitu.

Testuan zehar, gaikako bost bloke sartzen dira, aldaketa klimatikoaren eta emakumeen rolaren inguruan plangintza, kudeaketa eta jarduera bultzatzeko zenbait gomendio eta konpromiso egin eta aipatzearekin batera. Azpimarratzen dituen 18 alderdi zehatzaren artean, honako hauetarako konpromisoak nabarmentzen dira:

• Emakumeak ahalduntzea Klima Aldaketaren inguruko erabakiak hartzeko

• Iraunkortasunaren kultura berrian oinarritutako hezkuntza

• Aldaketa klimatikoak osasunean eta bereziki emakumeengan dituen efektuei buruzko azterketak eta programak

• Talde ezberdinen urrakortasun klimatikora egokitutako gizarte-politikak

• Emakumeentzako enplegu-aukera berriak arintze eta egokitze arloan.

Urriak 16, asteartea, saio publikoa Baluarten

Topaketak asteartean jarraituko du Baluarten egingo den saio publikoarekin; bertan, lehenik eta behin, Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, esku hartuko du, eta, jarraian, Maria Neira Osasunaren Mundu Erakundeko Osasun Publikoko eta Ingurumeneko zuzendariak agurra egin ondoren, Cristina Gallach-ek, Espainiako Gobernuaren Agenda 2030erako Goi Komisarioak, inaugurazio-txostena aurkeztuko du.

Gaikako bi mahaietan, bat "politikatik" eta bestea "ezagutzatik eta mugimendu sozialetatik", gaiaren inguruko alderdi ezberdinak jorratuko dira. Herritarrek parte hartu ondoren, #EMAKUMEOK KLIMAREN ALDE Deklarazioa irakurriko dute, eta ekitaldia amaitzeko, Isabel Elizalde kontseilariak hitz egingo du.

Bertaratuek Nafarroako Emausko Trapuketariek Berriozarren duten Berrerabilpen eta Birziklapenerako Prestaketa Zentroan ekonomia zirkularreko esperientzia bisitatu ahal izango dute ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa