(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Etxebizitzaren lehen Kontseilua eratu da ostirala, 2018.eko irailak 28


Etxebizitzen inguruko politika berriaren gakoak parte-hartzea, gobernantza eta ebaluazioa izango dira


Laparra Consejo Vivienda

Laparra presidenteordea eta Gema Mañú, gainerako kideekin, Etxebizitza Kontseiluaren lehen saioan. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, Gizarteratze eta Babes Sozialeko zuzendari nagusi Gema Mañurekin batera, Nafarroako Etxebizitzaren Kontseilua eratzeko saioa zuzendu du; Kontseiluaren azken helburua da etxebizitza-politiken parte-hartzea, gobernantza eta ebaluazio arloetan aurrera egitea.

Aholku organo berriaren lehendakaria Miguel Laparra izango da eta lehendakariordea Gema Mañu; halaber, ondorengo beste 30 batzordekide egongo dira: Eskubide Sozialetako Departamentua, Nasuvinsa, Iruñako EEZB (Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoa) Eskualdeko EEZBeak, ACP, Nafarroako Enpresarien Konfederazioa, Adania, Errotabidea, Iratxeko Kontsumitzaileen Elkartea, Santa María La Real Elkartea, PAH, Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala, Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofiziala, Finken Administratzaileen Elkargo Ofiziala, Nafarroako Rural Kutxa, Laboral Kutxa, Caixabank, Cermin Navarra, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, UGT, CCOO, ELA, LAB, Pobreziaren Aurkako Borroka Sarea eta Nafarroako Gazteria Kontseilua.

Etxebizitza Kontseilua berrikuntza garrantzitsua da Nafarroarentzat, lehen aldiz eratu baita aholku-organo bat etxebizitza bezalako gai hain garrantzitsuaren inguruan, familien gutxieneko garapen normalerako eta gizarte kohesionatu baterako, eta politika egiteko modu berri baten alde apustu egiteko, bereziki honako hau bezalako gai hain sentikorrean. Hori dela-eta, arreta eskainiko zaio informazioaren gardentasunari eta herritarrek politika publikoen diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan esku hartzeari, sektore eta talde ezberdinen premia eta arazoetara zuzentzeko modu irekiagoa, parte-hartzaileagoa eta hurbilagokoa izan dadin. Era berean, aholku-organo horrek eskumenak izango ditu Etxebizitza Planaren garapenaren ebaluazioan eta segimenduan.

Kontseilua osatzerakoan, ahaleginak egin dira Nafarroako herritar guztien (salbuespenik gabe) bizileku eta ostatu premiak bereziki betetzera bideratutako etxebizitza-politikan parte hartu nahi duten edo ahal duten agente ekonomiko eta sozial guztiak bertan egoteko. Hortaz, kontseiluan sartu dira, Administrazioko, enpresa sustatzaileetako eta finantza-erakundeetako ordezkariez gain, honako hauetako ordezkariak: Elkargo Profesional ezberdinak, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak, sindikatu-erakundeak, Gazteriaren Kontseilua, Hipotekak Eragindakoen Plataforma, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzen aritzen diren erakunde sozialak eta desgaitasuna duten pertsonak biltzen dituzten erakundeak. Halaber, etxebizitzak birgaitzeko politikak bultzatzeari eta sustatzeari erreparatuta, birgaitzeko udal-bulegoetako edo eskualdeetako bulegoetako ordezkariak ere sartu dira.

2018 – 2028 Etxebizitza Plana eta eskubide subjektiboa

Etxebizitza Kontseiluaren funtzio nagusietariko bat da hurrengo 2018 - 2028 Plana egiten, ezartzen eta ebaluatzen parte hartzea. Plana idatzita dago, eta Gobernuak behin betiko onarpena emateko zain aurkitzen da. Eratzeko lehen saioaren zati handi bat planaren erakusketan eta eztabaidan oinarritu da.

Kontseiluaren lehen saio horretan, halaber, ondorengoak aurkeztu dira: hutsik dauden etxebizitzak erregulatzeko Foru Dekretuaren proiektua, Agente Higiezinen Erregistroa erregulatzeko proiektua, etxebizitza-arloko politikan lana egiteko ildo orokorrak, eta babestutako etxebizitzentzat 2019an modulua finkatzea edo herritarrek eskura izateko datuak eta adierazleak izateko premia bezalako bestelako gaiak.

Azkenik, Miguel Laparra lehendakariordeak etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzea lortzeko araudi-proposamenen egoeraren berri eman die Kontseilua osatzen duten pertsonei, Nafarroan biztanleria gaztearen burujabetzea erraztearren.

Plan de Vivienda 2018 – 2028 y derecho subjetivo

Una de las funciones principales del Consejo de la Vivienda es participar en la elaboración, implementación y evaluación del próximo Plan de Vivienda 2018 – 2028, cuya redacción está finalizada, a la espera de su aprobación definitiva por parte del Gobierno, y cuya exposición y debate ha centrado buena parte de la primera sesión constitutiva.

En esta primera reunión del consejo, también se han presentado: el proyecto de Decreto Foral para la regulación de las viviendas deshabitadas, el proyecto para la regulación del Registro de Agentes Inmobiliarios, las líneas generales de trabajo en política de vivienda, y otros temas como la fijación del módulo para las viviendas protegidas en 2019 o la necesidad de contar con datos e indicadores en esta materia al alcance de toda la población.

Por último, el vicepresidente Miguel Laparra ha informado a las personas integrantes del Consejo, el estado de las propuestas normativas para alcanzar el reconocimiento de un derecho subjetivo a la vivienda, que también favorezca la emancipación de la población joven en Navarra.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa