(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Administrazioaren Artxiboak omenaldia egin die Arraiza-Esparza-Gaztelu arkitektoei ostirala, 2018.eko irailak 28


Erakusketa bat antolatu du, eta azaroaren 4ra bitarte ikus ahal izango da Nafarroako Parlamentuan


expo Arkitektura

“Arkitektura eta Arkitektoak: Arraiza-Esparza-Gaztelu, 50 urte geroago” erakusketa, Parlamentuko atarian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Administrazioaren Artxiboak omenaldia egin nahi die Nafarroako Arraiza, Esparza eta Gaztelu arkitektoei, eta, era horretan, erakusketa bat antolatu du Iruñean ez ezik, Foru Komunitate osoan ere oihartzun handia izan duen obra arkitektonikoa goraipatzeko. Erakusketaren izenburua honako hau da: “Arkitektura eta Arkitektoak: Arraiza-Esparza-Gaztelu, 50 urte geroago”, eta ostiral honetan aurkeztuko dute Nafarroako Parlamentuan.

"Partekatzearen artea" gai duten Ondarearen Europako Jardunaldiak direla-eta (irailak 28-29) programaturiko ekitaldien esparruan eta Arkitekturaren Munduko Astearen (urriak 1-7) barruan kokatzen da erakusketa, biak ere lotura berezia dutenak erakusketa honekin; halaber, Administrazioaren Artxiboaren proiektuaren barnean sartzen da: “Memoriadun Paisaiak: natura, ondarea, kultura”, dokumentazioa kontserbatzeko, antolatzeko eta hedatzeko asmoarekin hasitakoa, Nafarroako kultur ondarea aztertzeko iturri gisa.

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusiak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu bereziki aldatutako paisaiak duen garrantziaren inguruan, Nafarroako kultur ondarearen zati bezala. Arkitekturak, adierazpen guztietan, paisaia eraldatzeko izugarrizko gaitasuna du. Interesgarria da eraikinak alderdi arkitektonikotik begiratzea, batzuek ondare-balio argia baitute eta beste batzuek, berriz, inskribatu ziren esparru sozialarekin lotu nahi baitira. Era horretan erakutsi nahi dira eraikitako industria-ondarea, gizarte-ekintzako eraikuntzak edo langileen etxeak, arkitekturak lurraldearen fisonomiaren elementu modelatzaile gisa dituen inplikazio askoren eta askotarikoen beste zenbait adibideren artean.

Ezbairik gabe, proiektu handi honetan nabarmendutako partzela bat da "Eraikitako paisaia" deiturikoa. Administrazioaren Artxiboak bere egoitzan obra-proiektuen dokumental serie garrantzitsua du, batik bat lehengo Etxebizitza Delegaziotik eta Nafarroako Gobernuaren egungo Etxebizitza Zerbitzutik jasotakoa. Azken urteetan ahalegin berezia egin da Etxebizitzaren 30.000 espediente baino gehiagoren deskribapenak hobetzeko eta obra-proiektuak digitalizatzeko, kontsulta erraztearren.

Emaitza moduan, dokumental multzo benetan interesgarria lortu da, Nafarroako paisaia eraikiarekin zerikusia duen edozein azterketa edo ikerketa egiteko. Erakusketak dokumental multzo handi horri balioa ematen eta hedatzen laguntzen du. Ondorengo faseetan, Artxibo Irekia web gunearen bitartez kontsultatu ahal izateko aukera aztertuko da.

“Arkitektura eta Arkitektoak: Arraiza-Esparza-Gaztelu, 50 urte geroago” erakusketa Nafarroako Parlamentuko atarian bisita daiteke azaroaren 4ra bitarte, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 11:30etik 14:00etara.

Erakusketaren edukia

Erakusketaren argumentua egiteko, gaikako 5 bloke antolatu dira: lehenengoa, sarrera, erakusketa bera, helburuak eta garai hartako arkitekturaren ezaugarriei buruzkoa; ondoren, beste hiru bloke monografiko, omendutako arkitekto bakoitzaren inguruan; eta, bosgarrena, laburpen gisa, Iruñeko Askatasunaren enparantzari buruzkoa, multzo baten eta bestelako arkitektura garaikideen obra bezala. Arkitekto bakoitzari dagokionean, haien datu biografikoak landu dira, Nafarroan egindako obra, haien lanpostuak jasotzen dituen maparekin, eta Iruñari buruzko atal espezifikoa, produkzio arkitektonikoaren zati handi bat garatuko den lekua eta oso bereziki II. Zabalgunea. QR baten bitartez, Iruñeko auzo horretako mapa deskarga daiteke, haietako bakoitzaren eraikuntzak zeintzuk diren jakiteko. Beharbada horrek herritarrak Zabalgunean zehar paseatzera animatuko ditu, oraindik ere zutik geratzen diren eraikuntza batzuk behatuaz.

Administrazioko Artxiboaren lan-taldeak, Mª Teresa Sola eta Javier Ilundain komisarioak buru dituela, familien lankidetza izan du, omendutako arkitektoen datu biografikoak eta profesionalak nahiz zenbait argazki eman baitizkie. Halaber, material grafikoa eman dutenak honako hauek izan dira: Iruñeko Udal Artxiboa; Tuterako Udal Artxiboa; Baztango (Kattalin Arizmendi Anduezaren argazkiak), Beriaingo, Berriobeitiko, Kasedako eta Lizarrako Udalak; Zangozako Enrique II de Albret Kultur Taldea; Errandonea Querejeta anaiak; Jesús Izkue eta Esther Martiarena Alegría; eta José Luis Larrión argazkilaria. Parte-hartzerik teknikoena COAVNA/EHAEOk egin du, eta Nafarroako Parlamentuak erakusketarako espazioa jarri du. Erakusketaren diseinuaz José Miguel Parra eta Muraria S.L. enpresa arduratu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa