(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Garapen Jasangarriaren Lankidetza Hezkuntza arloan” eta “Neurohezkuntza”, datozen udako ikastaroetako gaiak


osteguna, 2018.eko irailak 20


Saio hauek irailaren 24tik 27ra izanen dira, Iruñeko Kondestable Jauregian eta UHUn 


“Garapen Jasangarriaren Lankidetza Hezkuntza arloan” eta “Neurohezkuntza: zurruntasuna edo plastikotasuna?” izanen dira, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko UHUk datorren asterako antolatutako udako ikastaroetan eskainiko diren gaiak. Lehenengo saioa, irailaren 24tik 26ra eginen da Iruñeko Kondestable Jauregian eta bigarrena, 25etik 27ra, Iruñeko UHUn.

-“Garapen Jasangarriaren Lankidetza Hezkuntza arloan” : Ikastaro hau hezkuntza munduan dihardutenei zuzenduta dago. Bai eta gai honetan interesa daukaten guztiei, ikastaroaren alorrean adituak direnei, eta baita Nafarroako Gobernuko, Iruñeko eta Tuterako udaletako, Nafarroako NGDOko (Non-Governmental Development Organisation) eta beste lurralde batzuetako Hezkuntzako lankidetza teknikariei ere.

2015etik 2030era Espainiako lankidetzan parte hartzen duten administrazioek, unibertsitateek, enpresek eta NGDOek, Nazio Batuen Erakundearen garapen jasangarria  lortzeko, aurre egin beharreko erronka eta aldaketak identifikatzea eta ulertzea dira ikastaro honen helburuak.

-Neurohezkuntza: zurruntasuna edo plastikotasuna?”: Saio honek, hezkuntza estrategiak eraberritzen eta berrikasten, zein ikasteko erak edo jokabideak aldatzen lagundu nahi du, ikaskuntzak eraginkorragoak bihurtuz. Beraz, ikastaro hau hezkuntzako munduan lan egiten duten edo horretarako prestatzen ari diren profesionalei zuzenduta dago, baita hezitzaile direnei ere.

Kurtso hauen inguruko informazio gehiago izateko eta matrikula egiteko sartu ondorengo web orrialde honetan: udakoikastaroak.navarra.es/.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa