(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Departamentuak ingurumen-hezkuntza eta boluntarioentzako laguntza Programaren eskaintza handituko du ikasturte honetan ostirala, 2018.eko irailak 7


Hainbat jarduera antolatuko dira habitata, babestutako fauna, flora exotiko edo inbaditzailea, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa, baso lanak eta paisaia ezagutzeko


Ingurumen Departamentuak ingurumen-hezkuntza eta boluntarioentzako laguntza Programaren eskaintza handitu du 2018-2019 ikasturterako, gizarteari iraunkortasunarekin zein ingurumenaren errespetu eta kontserbazioarekin lotutako balioak transmititzeko, klima-aldaketaren inguruko arazoak barne. Halaber, planaren bitartez, Departamentuak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzera eman eta herritarren esku jarri nahi da teknikarien eta Basozaingoaren zereginei buruzko ezagutza.

Programak data zehaztua duten 16 jarduera eskainiko ditu publiko osoarentzat eta kolektiboei zuzendutako zazpi jarduera, ikasturtean zehar eskatu ahalko direnak, baita ingurumen arloko boluntarioentzako bi jarduera eta ikasleentzako argazki eta mikrobideoen lehiaketa ere.

Programa irail honetan abiatuko da, hilaren 15 eta 16ko astebururako antolatutako bi jardueraren bitartez. Honela, larunbatean, hilak 15, Auritzen, “Bizitza, mozteko txandaren ondoren” izenburuko bisita gidatua egingo da, zura ateratzeko esku-hartzeak egin diren oihanen bilakaera desberdinak lehen eskutik ezagutu ahal izateko. Jarduera honetaz Aezkoa-Kintoa mugarteko Basozaingoa arduratuko da. Hitzordua 11:00etan izanen da eta hiru ordu inguru iraungo du. Aldez aurretik izena eman behar da, esteka honetan.

Eta igandean, hilak 16, Bertizko Jaurerriko Parke Naturalean antolatuko den ate irekien egunaren barruan, landare exotiko eta inbaditzaileen garbiketari buruzko tailerra egingo da boluntarioekin 10:30ean. Departamentuko teknikariek prestakuntza-hitzaldia emango diete boluntarioei, parkean horrelako landareak ugaritzeak dakartzan arazoei buruz, eta horren laguntzaz, garbitu beharreko landareak eta garbiketa-lanak segurtasunez egiteko moduak ezagutu ahalko dituzte. Tailerra bazkari baten bukatuko da 13:00etan, indarrak berreskuratzeko. Tailerrerako izen-ematea esteka honetan egin daiteke. Lurralde eremua aurreko edizioetakoa baino zabalagoa izanen da: baso paisaiak ezagutzeko ibilaldiak antolatuko dira Kintoa, Leitza, Ezkaba, Jurramendi eta Lerinen, estepako paisaiak ezagutzeko ibilaldiak Arguedasen eta hezeguneak ezagutzeko ibilaldiak Carcastillon eta Pitillasen. Gainera, Nafarroako Gobernuko adituek bisita gidatuak antolatuko dituzte gure lurraldean babestuta dagoen faunaren (hala nola, bisoi europarra, haitz
etako hegaztiak, uretako hegaztiak edo izokina) habitata ezagutzera emateko. Ilundainen dagoen fauna Berreskuratzeko Zentroa bisitatzea ere aurreikusi da

Horrez gain, geo-erreferentziako teknikak praktikatu ahalko dira espezie exotiko edo inbaditzaileak aurkitu eta horiek kentzen laguntzeko. Udaberrian, jendearentzat irekiko dira Departamentuak dituen bi finka esperimental, horietan egiten den lana ezagutzera emateko: Baretongo mahasti esperimentala Erriberrin eta azienda-arraza autoktonoekin egiten den lana Orreagan.

Taldeentzako jarduerak Basozaingoaren eskutik

Programaren barnean, taldeei zuzendutako jarduerak ere eskainiko dira, Nafarroako Basozaingoaren lana ezagutzera emateko. Eskaintza hau Foru Komunitate osora hedatuko da eta ikasturte osoan profitatu ahalko da.

Zehazkiago esanda, saio didaktikoak eskainiko dira zentroan, euskaraz eta gaztelaniaz, ikasleek bertan egiten den ohiko jarduna eta ingurumena babesteko eginkizunak ezagutzeko aukera izan dezaten.

Horrez gain, bestelako jarduerak ere antolatuko dira: ibilaldiak Aralar mendilerroan zehar abeltzaintza ustiapena eta baso nahiz larreen kudeaketa hobetzeko; natura-ingurunea kontserbatzeko lan bertikalei buruzko hitzaldi-tailerra; Tutera eta Erriberako faunaren ezagutza; bisita gidatuak hariztietan barna; ibilaldiak Ultzama-Arakil inguruan zehar; eta Ezkaba mendiaren balioak ezagutzeko bisita gidatuak.

Informazio gehiago jasotzeko, Nafarroako Gobernuko Iraunkortasun, Ingurumen-Hezkuntza eta Partaide Publikoaren Atalera jo daiteke 848 427 577 telefonoan (10:00etatik 14:00etara), eduamb@navarra.es helbide elektronikoan edota Ingurumen Departamentuaren webgunean.

Udazkenean, programazioa osatzeko, ingurumen-hezkuntzako jarduerak eskainiko dira Erronkari, Otsagabia, Irunberri, Bertiz, Urbasa, Pitillas eta Vianako Interpretazio Zentroetan eta Behatokietan, ekipamendu hauen inguruko lurraldearen ingurumen-balioak ezagutzera emateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa