(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Boluntariotzako 2018-2020 Ekintza Planaren zirriborroa aurkeztu du ostirala, 2018.eko irailak 7


Exekutibok baliabideen eta agenteen ikusgarritasuna eta koordinazioa hobetu nahi du, gizarte zibil antolatua eta solidarioa garatzea erraztearekin batera.


El vicepresidente Laparra, Javier Piquer (idza) e Inés Francés, en la sesión del Consejo.

Laparra lehendakariordea, Javier Piquer (ezk.) eta Inés Francés, Kontseiluaren bileran. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariordea den Miguel Laparrak atzo aurkeztu zituen, Boluntariotzako Kontseilu berriaren aurrean, Gobernuak arlo horretan garatutako jardueren memoria eta Boluntariotzako 2018-2020 Ekintza Planaren zirriborroa; azken horren helburua da Nafarroan boluntario-lana ezagutzen, onartzen, indartzen eta bultzatzen laguntzea, baliabideak eta agenteak ezagutzera emateko eta koordinatzeko eta gizarte zibil antolatua eta solidarioa garatzera bideratutako ekintzen bitartez.

Planaren zirriborroan boluntariotzaren ikuspegi oso bat agertzen da, eta honako departamentu hauek bultzatzeko sustatutako ekintzak biltzen dira:  Eskubide Sozialak; Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia; Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa; Kultura, Kirola eta Gazteria; eta Osasuna. Departamentu arteko batzordeak egindako lanaren emaitza da; era horretan, egindako plan operatiboaren xedea da Nafarroako Gobernuak boluntariotza zaintzeko eta sustatzeko duen erantzukizuna, modu koordinatuan, eraginkorrean eta denbora aldetik modu iraunkorrean, aktibatzea.

2014. urtean, Estrategia bat landu zen Nafarroako agente sozial ezberdinek parte hartutako prozesuaren bitartez, eta, orain, estrategia hori oinarri hartuta, helburu eta jarduera batzuk zehaztu dira, boluntariotza koordinatzeko, sustatzeko eta indartzeko funtsezkotzat jotzen direnak. Ekintza Planaren zirriborroko helburu nagusien artean, ondorengoak nabarmendu behar dira:


Miembros del Consejo del Voluntariado, durante la sesión.

Boluntariotzako Kontseiluko kideak, bileran zehar. ( irudia handitu )

- Nafarroako gizartea kontzientziatzea boluntariotzaren zentzuaren inguruan, balioak eta herritarren parte-hartze aktiboaren eta solidarioaren garrantzia sustatuaz.

-Boluntariotzako erakundeen garapena eta hazkundea erraztea, boluntariotza artatzeko eta kudeatzeko prozesuak hobetzea bultzatuaz.

-Tartean dauden agente guztiak koordinatzeko sistema eraginkorra eta iraunkorra garatzea, Nafarroan boluntariotzaren bultzada egonkorra, solidoa eta koherentea bermatu dezan.

-Nafarroako boluntariotzaren errealitatea eta agente inplikatu ezberdinen premiak hobeto ezagutzea.

Planaren zirriborroa ongi hartua izan da osteguneko bileran, eta eremu horretako erakundeek eta taldeek beren ekarpenak egin ditzakete. Modu horretan, Boluntariotzaren Kontseilura eramango da hurrengo bileran, onartu dezan. Proposaturiko testua aztertze eta zuzentze aldera eta horren garapenean laguntzeko, Kontseiluan ordezkatutako boluntariotzako erakundeekin lan-talde bat eratzea erabaki da.

Nafarroako Boluntariotza Kontseilua kontsultarako organo bat da, eta Nafarroako Gobernuaren zuzendari nagusiaren erantzukizuna duten zazpi pertsonak osatzen dute, aurrean aipaturiko departamentuetakoak. Horiez gain, honako hauek ere aurkitzen dira bertan: Komunikazio eta Erakundeen Harremanetako zuzendari nagusia; Foru Komunitateko Administrazioko hiru teknikari, boluntariotzan adituak direnak; Nafarroako toki-erakundeetako hiru ordezkari, FNMCk izendatuak; erregistroan inskribatutakoen artean hautatutako boluntariotza-erakundeetako zazpi ordezkari; boluntariotza-taldea ordezkatzen duten hiru pertsona; eta Nafarroan ordezkaritza gehien duten zentral sindikaletako bi ordezkari. Idazkari-lanak Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoko titularrak egiten ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa