(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren aste honetarako eskaintza kulturala astelehena, 2018.eko irailak 3


Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu datorren asterako, irailak 3tik 9ra: kontzertuak, tailerrak, erakusketak eta bisitak


Huelgas Ensemble. ( irudia handitu )

Hasteko, Kultur egitaraua aurrera dijoa, Nafarroan barrena musika eskainiz. Aste honetan badakar proposamen eder: ostegunean Aoizen Mielotxin taldea arituko da; ostiralean Leitzan Kepa Junkera eta Sorginen txanda izango da; eskaintza hirukoitza larunbatean bukatuko da Tuteran The Clams-en kontzertuarekin.
 
Musikarekin jarraituz, aste honetan Lizarrako Aintzinako Musikaren 49. Astea ospatzen da eta badago non aukeratu: Santa Klara elizan eta astelehen eta asteartean Juan de la Rubiaren proposamena izango da ikusgai; eliza horretan bertan eta asteazkenez Le Concert Persan & Lachrimae Consort Paris-en txanda izango da; ostiralean, San Miguel elizan, Huelgas Ensemble arituko da eta larunbatean Musica Boscareccia-k hartuko du lekukoa; larunbatean, berriz, Lizarrako kaleetan izango da zer entzun Julián Romano Estella-Lizarra Musika Eskolak emango duen emanaldiaren eskutik; bukatzeko Les Musiciens de Louvre taldeak eskaniko du asteko azken kontzertua, igandean San Miguel elizan.

 

Mielotxin. ( irudia handitu )

Musikaz haratago, Landarte egitarauak badakar margolaritza proiektu bat aste honetarako: *Z*entro izena dauka eta larunbatean izango da Zuñigan ikusgai.

Formakuntzaren alorrean, Nafarroako Liburutegiak tailer berri bat prestatu du astearte eta ostegunetarako, “Paperezko antzokiak eraikitzen”. Huarte Zentroari dagokionez eskaintza bostkoitza da eta honako hauek dira aste honetako tailerrak: “Arte gaztea eta sorkuntza”, “(Re)nacer, arte gaztea ospitaletan”, “Habitación”, “Akanpada”, eta “Aperitifak”. Bukatzeko Lizarrako Karlismoaren Museoak bere Scape Room eskaintzarekin jarraitzen du: “Escape room: El robo del Toisón”.

Zinemari dagokionez, Nafarroako Filmotekak eskaintza ederra prestatu du aste honetarako. Honako hauek dira ikusgai egongo diren filmeak: asteazkenean, “La puerta roja”; ostegunean “Academia Orford” eta "Faraway Land”; eta ostiralean, “Viaje alucinante”.

Erakusketei dagokionez,hauek dira zabalik dauden proposamenak: Oteiza Museoan, "Macla, mamua, bismuto, vicario" erakusketa zabalik dirau. Era berean, Imanol Marrodanek Alzuza Zentroan sortu zuen lana ,“Arma isilak gerra lasaietarako”, irekirik darrai. Gainera, Nafarroako Museoak “José Latova. Argazkigintza arkeologikoan 40 urtez” erakusketa eskaintzen du. Bukatzeko, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian bi erakusketa daude ikusgai: “Pablo Sarasate-Alberto Huarte: adiskidetasun baten testigantzak” eta “Jose Velasco Hernándezen argazkiak (1897-1974)”

Azkenik, Karlismoaren Museoak bere erakusketa iraunkorra ezagutzeko ibilaldiak prestatu ditu larunbat honetarako. Era berean, Nafarroako Museo Zerbitzuak prestatuko egitaraua, "Pasaportea, museatu! Eta bidaiatu", martxan da. Hori dela eta, eskaintza hirukoitza zabaldu da, berriz ere, Iruñeko Katedraleko Klaustroan egiten ari diren konpontze lanak ezagutzeko.

Eskaintza kulturala hurrengo estekan dator zabal-zabalik zehaztuta:


BISITAK ETA IBILALDIAK

Zatoz Karlismoaren Museora

karlismoaren Museoan (Estella-Lizarra)

Bisitaldi gidatuak erakusketa iraunkorrera.

Larunbata / 16.30 eta 17.30.

Jarduera guztiak doakoak dira.

Leku guztiak bete arte.

Pasaportea ¡Museatu! eta bidaiatu

Museoak eta bildumak

2018/04/20 - 2018/10/20

Bidaia bat prestatzea inoiz ez da hain erraza izan. Pasaporteak hiri eta herri berezietara txango motzak planifikatzea ahalbidetuko dizu eta arte garaikide, arte eder, arkeologia, etnografia eta pertsonaia bereziei buruzko museoetan esperientzia paregabeak bizitzeko aukera izango duzu. Anitzak eta kalitate onekoak diren bildumak eta testigantzak agertzen dituzten museo xarmangarriak. Eta hori guztia, Nafarroatik atera gabe.

Taldean edo familiarekin, bikotearekin edo bakarrik, hamahiru museo eta bilduma hauek zain dituzu haien bilduma eta jarduerez zurekin gozatzeko. Gainera, hiru baino gehiago bisitatzen badituzu, sariak lor ditzakezu.

Pasaportea pertsonala eta/ edo familiarra da. Doakoa da eta hamahiru zentroetan eskuratu daiteke sarreran. Erakunde bakoitzaren zigilua bisita egindakoan eskuratuko da.

Katedraleko klaustroaren lana

Iruñeko katedrala

10.00etan, 11.00etan, 12.00etan,

Bisitak doakoak dira, eta hiru ordu hauetan egiten dira: 10:00, 11:00 eta 12:00etan. Ordubeteko iraupena dute, gutxi gorabehera. 14 urtetik gorakoak izan behar dute bisitariek, eta mugikortasun-arazorik ez izan. Oinetako lau eta erosoak eraman beharko dituzte, obrako aldamiotik ibili beharko baitute.

ERAKUSKETAK

Macla, mamua, bismuto, vicario

Oteiza Museoak

2018/07/27 - 2018/11/30

Oteiza Museoaren produkzioa, Huarte Arte Garaikideko Zentroaren partaidetza. Lankideak: “la Caixa” Fundazioa, Nafarroako Kutxa Fundazioa, Eguesibarko Udala eta Caniche Argitaletxea.

Oteiza Museoak “Macla, mamua, bismuto, vicario” erakusketa proiektua aurkezten du. Oteizaren obrari buruzko erakusketa interbentzio hau Karlos Martínez B. eta Javier Arbizu artistek berariaz ondu dute Altzuzako zentrorako eta Hazitegia programako lehen interbentzioa izango da.

Pablo Sarasate-Alberto Huarte: adiskidetasun baten testigantzak.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2018/06/18 - 2018/09/14

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak, Pablo Sarasateren eta Alberto Huarteren inguruko erakusketa zabaldu du, Huarte Solchaga familiak utzitako musika agiriek osatuta. Dokumentu horiek, belaunaldiz-belaunaldi babestuak izan dira familiak Iruñeako Kale Nagusian duen etxean, Huarte ikastetxearen egoitza izan zen horretan.

José Latova. Argazkigintza arkeologikoan 40 urtez

Nafarroako Museoa

2018/06/13 - 2018/09/23

Irailaren 23ra arte egongo da ikusgai argazkilari honen erakusketa zabala, 100 bideo eta argazkiz osatutakoa. Proposamen honek, argazkigintza arkeologikoaren maisu handi hau omentzen du.

José Latovak berak hitzaldi bat eskainiko du gaur bertan, 19:30tan eta Nafarroako Museoan.

Esan bezala, erakusketak Latovaren lana zeharkatzen du, Kultura Ministerioko Arkeologia sailaren zuzendariordea izaten hasi zenetik, bertan argazkilari bezala aritu zen 1976 eta 1989 bitartean, gaur egun arte. Era berean, ezin ahaztu, Latova estatu mailako lan arkeologiko nagusietan aritu izan dela.

Arma isilak gerra lasaietarako

Oteiza Museoak

2018/06/01 - 2018/09/30

Oteiza Museoak berreskuratu egin du Interpretazioak programa, Imanol Marrodan artistak Altzutzako zentroan egin duen “Arma isilak gerra lasaietarako” erakusketa-proiektuarekin.

Oteizaren obrarekiko topaketa-gune bat sortu nahi duen programako hamargarren interbentzioa da jada. Programa bera museoko bigarren solairuan garatzen da, erakusketa iraunkorrarekiko solasean, eta Oteiza Museoak Eguesibarko Udalarekiko elkarlanean produzitu erakusketa-proiektu hau ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean garatuko da.

KONTZERTUAK

SMADE kalean: Juan de la Rubia, klabeorganoa

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea

Santa Klara Eliza Estella-Lizarra

Astelehena /18.00etan

Klabeorganoa ezagutzen. Kontzertu didaktikoa, 5 urtetik aurrera.

Juan de la Rubia, klabeorganoa

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea / Organo Musika Nafarroan

Santa Klara Eliza. Estella-Lizarra / Astelehena / 20.15etan

Gurutzearen Eliza Gares / Asteartea / 20.00etan

Jatorriz Vall d’Uixókoa (Castelló), Juan de la Rubia Bartzelonako Familia Santuaren Basilikako organista titularra da eta irakaslea Esmuc eskolan (Kataluniako Musikako Goi Mailako Eskola).

Le Concert Persan & Lachrimae Consort Paris

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea

Santa Klara Eliza. Estella-Lizarra

Asteazkena / 20.15etan

Toledotik Isfahanera. Persiako kulturako musikariek eta mendebaldeko kulturakoek Persiako, Espainiako eta Italiako kantu eta dantzak eskainiko dituzte, XV. eta XVI. mendeetakoak.

Mielotxin

Kultur

Agoitz. Kultura Etxea

Osteguna / 21.00etan

Adin guztietarako ikuskizuna da, non publikoa zenbaitetan taldeko bosgarren kide bihurtzen baita.

Kepa Junkera & Sorginak

Kultur

Leitza. Plaza

Ostirala / 20.00etan

Esperientzia musikal eta bisual horretan, Kepa Junkera Sorginak taldeko emakumeekin batera aritzen da; emakume gazte horiek abestu, dantzatu eta mota guztietako perkusioak jotzen dituzte.

Huelgas Ensemble

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea

San Migel Eliza. Estella-Lizarra

Ostirala / 20.15etan

Huelgas Ensemble duela berrogei urte Erdi Aroko eta Errenazimentuko musika polifonikoan espezializatuta dagoen talde ezagunenetako bat da. Ezaguna da mundu osoan bere programa originalengatik, bereziki maisulan ezezagunenak, ikus-entzuleei etengabe gozatzeko aukera ematen dietenak, beren programen freskotasunarekin eta intonazio perfektuarekin.

Musica Boscareccia

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea

San Migel Eliza. Estella-Lizarra

Larunbata / 20.15etan

Musica Boscareccia ensemblea instrumentazio aldakorreko talde bat da, XVII. eta XVIII. mendeetako ganberako ahots-errepertorioa interpretatzen aritzen dena gehienbat.

SMADE kalean: Eskolako ganbera-taldeak

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea

Julian Romano Musika Eskola Estella-Lizarra

Larunbata / 11.00etan

Musika-tresnen familiak.

The Clams

Kultur

Tutera. Alfonso el Batallador plaza

Larunbata / 20.00etan

The Clams Espainian dagoen rhythm & soul-eko emakume-talde bakarrenetako bat da.

Talde hau osatzen duten zazpi emakumeek benetako musika beltzaren eztanda bat eskaintzen dute, souletik hasi eta orkestra-blueseraino, jazzari eta swingari egindako keinu batzuk alde batera utzi gabe.

Les Musiciens de Louvre

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea

San Migel Eliza. Estella-Lizarra

Igandea / 20.15etan

Musika-zuzendaritza eta bakarlaria

Thibault Noally

1982an sortu zuen Marc Minkowskik Les Musiciens du Louvre. Taldeak bizi berria ematen die garai barrokoko, klasikoko eta erromantikoko errepertorioei, garaiko musika-tresnekin interpretatuta.

SMADE a kalean: Les Musiciens de Louvre

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea

San Migel Eliza Estella-Lizarra

Igandea / 17.15etan

Vivaldiren nire lehen BI urtaroak. Gidoia/aurkezpena: Inés Bengoa. Kontzertu didaktikoa, 5 urtetik aurrera.

MARGOLARITZA

*Z*entro

Landarte

Zuñiga

Sábado / 20.00etan

Zuñigak Verónica Werckmeinster artistarekin parte hartzen du Landarte 2018. herritarrek iazko es- perientzia berrituko dute: hormairudi bat egitea, baina oraingoan Herriko Gizarte Zentroko hormen gainean.

Abuztua eta irailaren lehen hamabostaldia

TAILERRAK

Paperezko antzokiak eraikitzen

Nafarroako Liburutegia

Asteartea, osteguna / 10.30etan

Humo taldeko partaidea den Manuel Aliagak eskainiko du tailerra eta 6 urte baino gehiago duten 15 lagunei zuzenduta egongo da. Tailer honen xedea partaide bakoitzak daraman zapata kutxa bat antzoki txiki bilakatzea izango da, bere pertsonai eta dekoratuekin. Sortutako antzerki hauek gai batetan oinarritutakoak izaten ahal dira: ipuin tradizionalak, bakea, berditansuna, elkartasuna, xenofobiaren prebentzioa, etab.

Habitación: Barruko landareak

Huarte zentroa

2018/09/07 - 2018/10/14

Bi eskultoreren arteko lankidetzak botanika arloko fenomeno baten antza izan lezake.

Aperitifak: A.19-UDHR

Huarte zentroa

Larunbata / 12.00etan

Cantamañanas kolektiboa.

Erabateko adierazpen askatasunari leku bat eskaintzea da helburua. Bat-bateko burutapenak ikustea espero dugu gizarte-sormen saiakuntza honetan, elkarrizketa edo espresio artistiko berriak sortzeko aukera bat izango da, era berean, ezezagunen arteko harremanak errazteko bide bat.

Akanpada, habitación

Huarte zentroa

Larunbata / 11.30etan

Irailaren 8an, Habitación:Barruko landareak gertutik ezagutzeko, publiko osoari zuzendutako eskuhartze lantegia egingo da hezitzaile baten eskutik. 11:30ean hasiko da eta publiko motaren arabera euskaraz, gazteleraz edo elebiz izanen da.

Toisoiaren ebasketa, escape room-ean

karlismoaren Museoan (Estella-Lizarra)

2018/05/18 - 2018/10/14

Karlismoaren Museoak dei egiten dizue parte hartzera Toisoiaren ebasketa, escape room-ean. Museoen Nazioarteko Egun eta Gauaren karietara eginen da, 2018ko maiatzaren 18an, eta irekita egonen da 2018ko urriaren 10era arte.

(re)nacer

Huarte zentroa

2018/08/01 - 2018/09/15

Aloha Lorenzok eta Eli Esandiak (re)nacer proiektua garatuko dute Uharte Zentroan egiten ari diren egoitza artistikoan, proiektua, Arte gaztea ospitaletan deialdiaren bigarren edizioan hautatua izan zen. (re)nacer proiektuak muinera eta ingurura gerturatu nahi du, pertsona bakoitzaren barne eta kanpo bidaiak topatzen diren lekura. Jaio eta birjaio, bizitza kontzeptu gisa: barrura begiratzeko, baina kanpoko ikuspuntua sentituz. Egoitza amaitzean, lana ikusgai egongo da Nafarroako Ospitaleko B gunean (Bideko Ama).

ZINEMA

Ate gorria

Punto de Vista

Nafarroako Filmoteka

Asteazkena / 20.00etan

Iraupena: 97 minutu

Zuzendaritza eta gidoia: Buddhadev Dasgupta

Iraupena: 97 minutu

Academia Orford

Nafarroako Filmoteka

Osteguna / 18.30etan

Oxford udako akademia ospetsuan ikasten ari den ikasle talde batek liburu misteriotsu bat topatzen du, ateraldi batean. Ikasleek esperientzia txundigarriak biziko dituzte, liburuan dauden errezeta magikoak burutuz.

Sarrera doakoada

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Faraway Land

Nafarroako Filmoteka

Osteguna / 20.00etan

Faraway Land-ak Siriatik eta Afganistanetik indarkeriagatik ihes egindako pertsonen egoera dokumentatzen du, orain aldi baterako Grezian bizi direnak. Baina baita euren erosotasuna alde batera utzi eta beraiekin egotea erabaki duten beste pertsonen egoera ere. Boluntarioen eta errefuxiatuen arteko adiskidetasun historiak. Pertsonen artekoak.

Bidai txundigarria

Nafarroako Filmoteka

Osteguna / 20.00etan

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak (SESB) eta Amerikako Estatu Batuek (AEB) objektuak txikiagotzeko beharrezko teknologia garatu dute, baina aurkikuntza hauen balioa mugatua da, 60 minutu igaro ondoren euren jatorrizko tamainara itzultzen baitira.

Filmak 2 Oscar jaso zituen: Zuzendaritza artistiko onena (kolorez) eta Efektu berezi onenak.

Zuzendaritza: Richard Fleischer.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa