(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 3 milioi inguru bideratu ditu baso-lanetarako asteazkena, 2018.eko abuztuak 22


Toki erakundeak zein elkarte eta eragile pribatuak izanen dira onuradunak


Nafarroako Gobernuak gaurko saioan hartutako erabakiaren arabera, 2.950.000 euroko gastua egiteko baimena eman dio Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiari 2020ko aurrekontuen kargura, toki erakundeek nahiz elkarte eta eragile pribatuek 2029/2020 kanpainan gauzaturiko baso-lanen deialdiak sustatzeko xedez.

2.950.000 euroko guztizko zenbateko horretatik, 2,5 milioi toki erakundeek sustatutako baso-lanetara bideratuko dira eta gainerako 450.000 euroak elkarte eta eragile pribatuetara.

FEADERek (Europako Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsa) kofinantzatutako lan hauek Nafarroako 2014-2020ko Landa Garapenerako Programari atxikita daude, eta besteak beste, baso-ekosistemen egokitze-ahalmena eta ingurumen-balioa areagotu, baso-suteak prebenitu eta gaixotasunek edota bestelako baso-hondamendiek kalteturiko basoak leheneratzea xede duten basogintza arloko jarduketak bilduko dituzte. Horrez gain, inbertsioak erakarri nahi dira baso-teknologietarako eta baso-produktuen transformazio, mobilizazio eta komertzializaziorako zein mendien antolamendurako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa