Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ekitaldi bakoitzera deituak dauden pertsonen izenak eta aukeran dituzten lanpostuen zehaztasunak Hezkuntzako web gunean izanen dira ikusgai. Ekainean egin bezala, behin-behineko langileentzako lanpostu-hartzea ATP sistemaren bitartez modu telematikoan eginen da.
Hezkuntza DepartamentuakBigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleen lanpostu aukeraketarako datak zein ordutegiak argitaratu ditu. Hurrengo astean izanen dira:
Batetik aurrez-aurreko ekitaldira joan beharko dute funtzionario lanpostua lortu dutenek leku-aukeraketa egitera. Heldu den abuztuaren 20an astelehenarekin izanen da lanpostu-hartzea funtzionarioen kasuan. Bestetik, behin-behineko "interinoek" ATP sistemaren bitartez aukeratu beharko dute lan lekua, iragan ekainean egin zen moduan.
Lanpostuen zerrendatik beraz, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oposizioak gainditu eta funtzionario izanen direnek eginen dute aukeraketa. Funtzionarioek lan-lekua hautatu ondoren, aldi baterako kontratazioan dauden hautagaiek aukeratuko dituzte lanpostuak. Azken asteotan argitaraturiko zerrenda-ordenetan (oposiziotik eratorritako zerrendak, zerrenda espezifikoak, etab). Era berean, izendatzen zailak diren lanpostuak, Kontserbatorioetakoak, Zerbitzu berezietakoak…emanen dira.Hauek dira hurrenez hurren datak eta ordutegiak:
Lehen aldiz aldi baterako kontrataziorako ATP sistema telematikoa erabiliko dutenek eskura dute, euskaraz eta gaztelaniaz, honako laguntza-bideoa.
Hain zuzen ere, ATP sistemaren bitartez aukeraketa egin zuten maisu-maistren zerrendetako "interinoek", ekaineko "konkurtsiloa" deritzon horretan. Ekitaldi publiko hartan 1.540 lanpostu eskaini ziren. Prozedura osoa normaltasunean eta inolako arazorik gabe garatu zen. Hezkuntza Departamentuan prozedura honek alde guzientzat dituen abantailak ikusita, etorkizuneko plaza-hartzeak ATP sistemaren bitartez egiten jarraitzea erabaki dute.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen