(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

13,5 milioiko gastua onartu da nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiten eta nekazari gazteei instalatzen laguntzeko asteazkena, 2018.eko uztailak 25


2014-2020ko LGPari atxikitako laguntza hauek europar funtsekin kofinantzatu dira FEADERen bitartez


Nafarroako Gobernuak Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari 13.503.944 euroko guztizko urte anitzeko gastua baimentzea onartu du gaurko saioan, nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiten eta nekazari gazteei instalatzen laguntzeko. Nafarroako 2014-2020ko Landa Garapenerako Programari (LGP) atxikitako laguntza hauek 2018. urteko deialdiari dagozkio eta Europako Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsaren (FEADER) bitartez kofinantzatu dira.

Hartara, aipatutako 13,5 milioi euroko zenbateko hori honela banatuko da:

-Nekazaritza-ustiategietako inbertsioak: 8 milioi euro 2020ko aurrekontuen kargura, FEADERen % 31ko kofinantzaketaz.

-Nekazaritza-ustiategietako ureztapen ekipamendurako inbertsioak: 2 milioi euro 2020ko aurrekontuen kargura, FEADERen % 31ko kofinantzaketaz.

-Nekazari gazteen instalazioa: 3.503.944 euro (1,7na milioi 2020an eta 2021ean), FEADERen % 65eko kofinantzaketaz.

Neurri hauek oinarrizkotzat jo dira nekazaritza sektorearen garapenerako, bai ustiategien egokitzapen tekniko-ekonomikoari zein belaunaldi-arteko errelebua bermatzeari dagokionez, baita, oro har, landa munduko ekoizpen-ehunari, biztanleriari eta enpleguaren sorkuntza eta mantenimenduari dagokienez ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa