(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako departamentuak 45 urtetik gorako eta iraupen luzeko langabeak kontratatzea bultzatzen du hilero 1.000 eurora bitarteko laguntzekin asteartea, 2018.eko uztailak 24


Bihartik (asteazkena) aurrera laguntzak eskatu ahal izango dituzte enpresek, irabazi asmorik gabeko erakundeek eta Langile Autonomoen Erregimeneko pertsonek


Eskubide Sozialetako departamentuak diru-laguntzen lerro berria abian jarri du, 45 urtetik gorako eta iraupen luzeko pertsona langabeak kontratatzea bultzatzearren, enpresetan, irabazi asmorik gabeko erakundeetan eta langile autonomoen eskutik.

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak sustatutako laguntzak hilean 550 eta 1.000 euro artekoak izango dira; hau da, kontratuaren iraupena luzeagoa eta kontratatutako pertsona emakumea bada handiagoak izango dira.

Zehazki, lanaldi osoko kontratuen kasuan, zenbatekoak hauek izango dira: 3 eta 5 hilabeteko kontratuetarako, hilean 550 euroko laguntza gizona kontratatzen bada, eta 600 emakumea kontratatuz gero; 6 hilabetetik 11 hilabetera bitarteko kontratuen kasuan, hilean 750 eta 800 euro, hurrenez hurren; eta 12 hilabetekoa edo gehiagokoa bada, 900 eta 1.000 euro, hurrenez hurren. Diruz lagunduko den denboraldia gehienez 12 hilabetekoa izango da, hasierako kontratuarengatik edo gutxienez hiru hilabeteko ondorengo luzapenengatik.

Deialdia gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Enpresek eta erakundeek eskaera aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, kontratu-harremana hasi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Eskaera egin dezakete www.empleo.navarra.es gunean agertzen den izapide-fitxaren bitartez.

Programari esker, Gobernuaren asmoa da lan-merkatuan sartzeko arazo bereziak dituzten pertsonak kontratatzea bultzatzea eta Nafarroan lan-zentroak dituzten enpresen aldetik enplegua sortzea sustatzea. Hasiera batean, deialdirako 300.000 euro jarriko dira.

Kontrataturiko pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte: langabean egotea edo Nafarroako Enplegu Zerbitzuan-Nafar Lansarean izena emanda egotea, 45 urte edo gehiago izatea kontratuaren unean, eta iraupen luzeko langabea izatea; hots, lanik gabe egotea edo NEZ-NLn gutxienez 360 egunetan enplegu-eskatzaile bezala izena emanda egotea kontratazio-egunaren aurreko 540 egunetan zehar.

Hamarretatik lau

Nafarroako Gobernuaren helburu nagusietariko bat da 45 urtetik gorako eta iraupen luzeko langabeen langabezia-tasa murriztea. Talde horrentzat lan-aukerak ez izateak, nahiz eta profesionalki gaituta egon, lan-merkatuan sartzeko aukerak murrizten dizkie.

2018ko apirilean, 45 eta 54 urte arteko langabeek langabe guztien %24a osatzen dute (8.270 pertsona) eta 55 urtekoek edo hortik gorakoek %23,7a (8.164 pertsona).

Iraupen luzeko langabeziari dagokionean, hau da, langabe gisa urtebete edo hortik gora izena emanda dauden pertsonak, urte batean kopurua -%11,7 jaitsi da eta bi urtetan -%23,5. Murrizketa, gainera, langabezia osoarena baino handiagoa izan da.

Hala ere, nahiz eta jaitsiera positiboa izan, gutxi gorabehera hamar langabetatik lauk urtebete edo gehiago darama langabezian, eta "egoera hori bereziki kaltegarria da, murriztu beharrekoa”. “Krisitik eratorritako inpakturik larrienetarikoa da”, deialdia baimentzen duen ebazpenean horrela justifikatzen da. Gainera, dagoen genero-arraila murrizteko, emakumeak kontratatzeak diru-laguntza handiagoa izango du, gutxi gorabehera langabeen %60a.

Iraupen luzeko langabeei lehentasunezko arreta ematen zaie lanbiderako orientabideko programetan. Gainera, gogoratu behar da Eskubide Sozialetako Departamentuak jardunean izaten dituela enplegua lortzeko zailtasun handiak dituzten taldeak kontratzea bultzatzeko bestelako laguntza-lerroak; hots, gazteak, desgaitasuna duten pertsonak eta Bermatutako Errenta jasotzen duten pertsonak.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira helburu bererako lor daitezkeen beste laguntzekin, izan Nafarroako Foru Erkidegoko Administraziotik datozenak, beste Herri Administrazioetakoak, beste erakunde publiko edo pribatuetatikoak, estatukoak edo nazioartekoak edota partikularrenak. Dena den, lortutako pizgarrien zenbatekoak ezingo du izan inola ere, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera, diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa