(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Vázquez de Mella” Lehen Arretako Osasun Unitateak gaur berriz abian jarriko du zerbitzua Sanferminetako azken egunetarako ostirala, 2018.eko uztailak 13


Unitatea artatzen duen Gurutze Gorriko taldeak 78 arreta burutu zituen jaien lehen asteburuan, gehienak intoxikazioak eta bestelako patologia arinak medio


Sanferminetako lehen asteburuan, uztailak 5 eta 8 artean, Gurutze Gorriko Lehen Arretako Unitateak, Iruñeko Vazquez de Mella Ikastetxe Publikoan, guztira 78 pertsona artatu zituen, denak pronostiko arinekoak, eta, kasu bat kenduta, ospitaleratu beharrik izan ez zutenak.

Unitateak gaur, ostirala, uztailak 13, eskainiko du berriro osasun-zerbitzua, 20:00etatik aurrera, eta irekita egongo da uztailaren 15eko, igandeko, goizeko 8:00ak bitarte.

Intentsitate baxutzat hartutako patologiak artatzen ditu, batez ere, intoxikazio etilikoak, traumatismo txikiak, ebakiak, lipotimiak, zorabioak, erorketak, mareoak eta lehen ebaluazio bat eskatzen duten guztiak, unitatean bertan artatzeko edota ospitale-zentro batera bideratzeko.

Unitatea Sanferminetan abian jarri zen duela hainbat urte, Gurutze Gorriaren, Nafarroako Osasun Zerbitzuaren-Osasunbidearen eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetzaren eta koordinazioaren ondorioz.

Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbideak, Lehen Arretaren bitartez, osasun-material suntsikorra eta barne-erabilerako botikak jartzen ditu, eta jarduera hori garatzeko beharrezko laguntza-baliabideak hornitzen esku hartzen du.

Gurutze Gorriak eta Nafarroan duen batzarrak ekipamendu fisikoa, materiala eta giza ekipamendua jartzen eta kudeatzen dute lekuan bertan artatzeko Lehen Arretako Unitateko jarduera-eremuaren barnean eskatutako prozesuak eta arretak. Halaber, behar bezalako iragazki-lana egiten dute hurrengo laguntza-mailara bideratzeko (ospitalez kanpoko edo ospitaleko larrialdiak), artatutako gaixoen premien arabera.

Iruñeko Udalak Vazquez de Mella Ikastetxe Publikoan kokatutako lokala uzten du, hirigunetik eta jai-gunetik oso gertu aurkitzen baita. Gainera, aurreikusitako arretarako behar diren oinarrizko instalazioak ditu, jendea oinez gerturatu daiteke bertara, eta osasun-ibilgailuentzat ere prestatuta dago.

Unitateak osasun-arreta eskaini zuen Sanferminetako lehen asteburuan, uztailak 5 eta 8 artean, eta gaur berriro ekingo dio lanari jaien bigarren asteburua dela-eta, zehazki, gaur, ostirala, uztailak 13, 20:00etatik hasi eta uztailaren 15eko, igandeko, 08:00ak arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa