(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko uztailak 2


Nafarroako Gobernuak proposamen berriak aurkezten ditu datorren asterako, uztailak 2tik 8ra


zorongo

Kultur egitarauaren barruan, Zorongo Faltzesen izango da ostiralean. ( irudia handitu )

Aste honetan, KULTUR egitarauak musika eskaintza hirukoitza dakar: ostegunez eta Donamarian, Trío Palatino, Valdi eta Marcela arituko dira; ortziralean Faltzesen Zorongo taldearen txanda izango da; larunbatean Esencia Jazz arituko da Erronkarin. Musikaz gainera, herriko Larra Gaztandegia ezagutzeko bisita eskainiko da egun horretan bertan.

Formakuntzari dagokionez, martxan zeuden bi proposamen eder mantentzen dira: Huarte Zentroan, komisariotzaren inguruko ikerketak garatzeko egoitza dugu eta Lizarrako Karlismoaren Museoan, sortu den Escape Room-a gozatzeko aukera dago, “Escape room: Toisonen lapurketa”.

Erakusketen alorrean, Nafarroako Museoak “José Latova. Argazkigintza arkeologikoan 40 urtez” erakusketa eskaintzen du; Oteiza Museoak “Interpretazioak” egitaraua mantentzen du, Imanol Marrodanek Alzuza Zentroan sortu duen lanarekin: “Arma isilak gerra lasaietarako”; eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian “Pablo Sarasate-Alberto Huarte: adiskidetasun baten testigantzak” erakusketa ezagutzeko aukera egongo da.

Gainera, Nafarroako Museo Zerbitzuak bultzatu duen “Pasaportea, Museatu! Eta bidaiatu” kanpaina martxan dirau: larunbatean bi bisita gidatu prestatu dira Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko.

Azkenik, Iruñeko katedraleko klaustroan egiten ari diren lanak ezagutzeko ateraldiak antolatuko dira berriz ere.

Programazio kultural osoa hurrengo estekan kontsulta daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa