(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafar erakundeek omenaldia egin diete Nafarroako Errege eta Erreginei Leiren igandea, 2018.eko uztailak 1


Barkos presidentea izan da mausoleoan lore-koroa eskainita amaitu den ekitaldi honen buru


Transcripción textual del video

Duela lau hamarkadatik ohikoa den bezala, Nafarroako Errege eta Erreginek erakunde nafarren tradiziozko omenaldia jaso dute igande honetan. Ekitaldia Leireko San Salvador Monasterioko elizan egin da, lehenbiziko errege-erreginen hilotzak gordetzen dituen mausoleoaren aurrean.

Ainhoa Aznarez, Uxue Barkos eta Manu Ayerdi, ondorengo eskaintza egin ondoren. ( irudia handitu )

Duela lau hamarkadatik ohikoa den bezala, Nafarroako Errege eta Erreginek erakunde nafarren tradiziozko omenaldia jaso dute igande honetan. Ekitaldia Leireko San Salvador Monasterioko elizan egin da, lehenbiziko errege-erreginen hilotzak gordetzen dituen mausoleoaren aurrean.

Ekitaldia zibila izan da, eta segizio ofiziala elizara iritsi denean eman zaio hasiera. Segizioa osatu dute eskaintzak zeramatzaten giltzazainek, mazolariek, arma-erregeak eta agintariek: Uxue Barkos Nafarroako presidenteak, Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidenteak eta gobernuko kontseilariek.

 


Agintariek, monasterioko urratsetan. ( irudia handitu )

Juan Manuel Apesteguía Monasterioko abade mitradunak egin die harrera agintariei, eta errege-erreginen panteoiaren aurrean eseri dira. Panteoi horretan gordetzen dira Iruñeko erresumaren lehen errege-erreginen gorpuzkiak. Erresuma hura Nafarroako erresumaren aitzindari izan zen, eta erregeen artean hauek daude: Eneko Aritza (Iruñeko lehen erregea, IX. mendea), Gartzia I.a Eneko (IX. mendea), Fortun Gartzia I.a (Iñigotarren dinastiako azken erregea, IX. mendea), Antso I.a Gartzez (X. mendea), Gartzia I.a Nafarroakoa (X. mendea) eta Antso II.a Gartzez Abarka (X. mendea).

Ekitaldiari hasiera emateko, Eloisa Ramírez Vaquero historialariak testu bat irakurri (testuaren esteka) du, euskaraz eta gaztelaniaz, Leirek Nafarroan izan duen rola laburbiltzen duena. Hain zuen, adierazi du "hastapenetatik erresumaren memoriarekin lotutako lekua izan dela eta Aritza etxearen zentro espiritual eta intelektual gisa finkatuko dela”. Historialariak erantsi du “Leire errege-familiaren jatorrizko gunea izango dela beti, baita erresumaren erreferente historikoa ere”.

Testuak gogorarazten digu, halaber, 1973. urteaz geroztik, foru-erakundeek monasterioan omenaldia egiten dietela erresuma zaharreko errege eta erreginei. “Hamabi mende baino gehiagoz bizirik mantendu den giza multzo eta lurralde bat eratu zutenei aitorpena egiten diegu, Nafarroaren oraina eta etorkizuna bultzatzen duen ondarea baita".

Ondoren, Manu Ayerdi Ekonomia Garapeneko zuzendariordea, Ainhoa Aznarez Foru-parlamentuko presidentea eta Uxue Barkos Nafarroako presidentea panteoira abiatu dira. Lehenak zilarrezko kutxa utzi du, monasterioarentzako tradiziozko dohaintzarekin; bigarrenak Nafarroako Gorteen eta Parlamentuaren legegintza-lanak jasotzen dituen liburua eman du, eta Nafarroako presidenteak, azkenik, lore gorriz osatutako koroa utzi du, honako hitz hauekin: “Navarra a sus reyes y reinas. Nafarroak, bere errege-erreginei”.

Omenaldian zehar, Leireko Monasterioko organojole nagusiak José Luis Echechipía Parísek, Nafarroako Erreserkia eta José Lidónen 'Sonata en Sol Mayor' piezak eskaini ditu. Gainera, Nora de Sangüesa abesbatzak emanaldi musikala eskaini du, Bruno Jimenezen zuzendaritzapean, Antonio Guerrerok organoarekin lagunduta eta Laura Montero solista zela. Monasterioko Monjeen Abesbatzak ere emanaldia eskaini du. Bi taldeek omenaldiaren une desberdinetan parte hartu dute, baita erakundeen ekitaldiaren aurretik egin den mezan ere.

Makaia Dantza Taldea – Grupo de Danzas Makaia

Eskaintzak emateko ekitaldia amaituta, segizioa Ostatura joan da, eta bertako patioan, Faltzesko Makaia taldeak tradiziozko dantzez osatutako ikuskizuna eskaini du.

Taldea 1988an sortu zen, “gure lurreko folklorea biziberritzeko eta mantentzeko asmoz”. 1993an, “Faltzesko dantzak” estreinatu zituzten. Bost pieza dira, eta horien musika Bernardo de Zala y Galdeano tokiko musikariaren liburuan jasota dago. Ikuskizuna bost dantzaz osatu da: “Rigodon”, “Bailette de la Gabota”, “Correnta”, “Paseos por el do” eta “Minuet de clarines”, azken hori “Faltzesko Zinta Dantza” izenez ere ezaguna.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa