(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak gurasotasunagatiko prestazioek PFEZan % 25 arteko kenkaria izatea onartu du osteguna, 2018.eko ekainak 28


Fiskalitatearen hobekuntza honek urteko 6,4 eta 7,3 milioi euro bitarteko injekzio ekonomikoa ekarriko die seme-alaba berriak dituzten familiei


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak seme-alaba berriak dituzten familiei laguntzeko zerga-kenkari berri bat diseinatu du. Hartara, gurasotasunagatiko prestazioak jasotzen dituzten pertsonek diru-sarrera horien % 25 arteko kenkariaz profitatzeko aukera izango dute. Estatuan aurrekaririk ez duen neurri honek onura ekarriko die besteren kontura lan egiten duten langileei nahiz norberaren kontura diharduten autonomoei, eta urteko 6,4 eta 7,3 milioi euro bitarteko inbertsio soziala eragingo du, prestazioen egungo antolaketaren arabera.

Nafarroako Gobernuak seme-alaba berriak dituzten familiei laguntzeko zerga-kenkari berri bat diseinatu du. Hartara, gurasotasunagatiko prestazioak jasotzen dituzten pertsonek diru-sarrera horien % 25 arteko kenkariaz profitatzeko aukera izango dute. Estatuan aurrekaririk ez duen neurri honek onura ekarriko die besteren kontura lan egiten duten langileei nahiz norberaren kontura diharduten autonomoei, eta urteko 6,4 eta 7,3 milioi euro bitarteko inbertsio soziala eragingo du, prestazioen egungo antolaketaren arabera.

Neurri hau, Gobernuak zenbait zerga aldatzeko atzoko saioan onartutako lege-proiektuan bildu da. Lege-proiektua Nafarroako Parlamentura igorriko da, bertan eztabaidatu eta onar dezaten, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari-kudeatzaile Luis Esainek argitu duenez.

Amatasunagatiko prestazioek 2013a arte zituzten onura fiskalen efektua berreskuratzea da kenkari berriaren helburuetako bat, orduan salbuetsita baitzeuden. Araudi berriaren bidez, Gobernuak neurri honen progresibotasuna bermatuko duen mekanismoa ezarri du: alde batetik, kuotari dagokion kenkaria zehaztu da (zerga-oinarriaren gaineko kenkariaren ordez), eta bestetik, kenkariaren portzentajearen progresibotasuna arautu da guztizko diru-sarreren arabera.

Horrela, urteko 30.000 euroko diru-sarrerak izan eta gurasotasunagatiko 10.000 euroko prestazioa jasotzen duen pertsonak 2.500 euroko kenkaria izango du kuota diferentzialean (prestazioaren % 25) errenta-aitorpena egiterakoan. Kenkariaren portzentajea era progresiboan murrizten da diru-sarrerak handiagoak izan ahala: % 20 urteko 45.000 euroko diru-sarreretarako; % 15 urteko 60.000 euroko diru-sarreretarako; % 10 urteko 75.000 euroko diru-sarreretarako; % 5 urteko 90.000 euroko diru-sarreretarako, eta 105.000 eurotik gorako diru-sarreretarako desagertzen da.

Kontuan izan behar zerga-tratamendu mesedegarri hau gizonei zein emakumeei aplika dakiekeela eta zerga negatibo gisa sortu dela, kasu guzti-guztietan aplikatuko baita, kuota likidoa positiboa izan ala ez. Lege-proiektuan aurreikusi denez, kuota diferentzialari ezarri beharreko kenkari hau 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.

Patent Box-aren araudi berria

Lege-proiektuak, PFEZa ez ezik, beste zerga batzuk ere aldatu ditu. Aldaketa gehienak izaera teknikoko zehaztapenak eta hutsen zuzenketak izan dira, baina nolabaiteko garrantzia duten bestelako berritasunak ere sartu dira.

Berritasun nagusia Sozietateen Zergari dagokio; zehazkiago esanda, patenteen lagapenari atxikitako kenkariak ezartzen dituen Patent Box deritzonari. Europako agintarien ezezko txostenaren ondoren, Nafarroak “know how” delakoa ezabatu behar du, baita kenketa-eskubidea duten aktiboei buruzko isilpeko informazio komertzialak ere. Era berean, zenbait aldaketa ezarri dira software, produktu sanitario eta diseinu industrial kengarrien gainean. Aldaketa honek 2018ko urtarrilaren 1az geroko zerga zerga-aldiei eragingo die, eta zerga-bilketan ondorio positiboa izango duela espero da, baina ez dago aurreikusterik zenbatekoa izango den ondorio hori.

Bestalde, lege-proiektuak zerga-araubidea aldatu die prima bakarreko aseguru kolektiboei, legerian izandako azken aldaketei lotutako inputazio bikoitza saihesteko.

Gainera, proiektu honetan, “dohaintzen pilaketa” deritzon egoera arautu da. Legearen arabera, pertsona batek 3 urtetik beherako epean egindako dohaintza guztiak biltzen dira zerga-ordainketa batera egiteko. Aurtego urtarrilaren 1az geroztik zenbait kasutan zerga-ordainketaren portzentajea handiagoa denez gero, araubide iragankorra ezarri da data horren aurretik egindako dohaintzen gaineko atzeraeraginezko ondorio fiskala saihesteko.

Azkenik, egungo Zerga Foru Legea aldatu da, zerga-administrazioen arteko gardentasun-neurri bat txertatu eta Europar Batasunaren barruko eragiketei dagokien zerga-ihesaren aurkako borroka hobetu ahal izateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa