(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Altsasuko Udalak segurtasun publikoaren arloko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

osteguna, 2018.eko ekainak 28


Foruzaingoko agenteek herriko Udaltzaingoari zaintzarako laguntza eskainiko diote


Altsasuko hitzarmena

Javier Ollo alkatea eta Beaumont kontseilaria hitzarmenaren sinaduran ( irudia handitu )

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria den María José Beaumontek eta Altsasuko alkatea den Javier Ollok lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur segurtasun publikoaren arloan zerbitzu espezifikoak emateko. Akordio honen bitartez, Foruzaingoko agenteek aldi baterako laguntza emango diote herriko Udaltzaingoari, segurtasuna eremu guztietan bermatze aldera.

Hitzarmena indarrean sartuko da datorren uztailaren 1ean eta sei hilabeteko epea izango du (luzagarria) Udala Udaltzaingoaren Agenteen plazak hornitzeko izapidetzen ari den prozesua amaitu arte. Horrela, Hitzarmenaren barruan, bi poliziek batera eta era koordinatuan eta modu eraginkorrean lan egingo dute, eskumeneko eraginkortasun-ezak eta erredundantziak zuzentze aldera. Modu horretan, Foruzaingoak baliabide materialak eta giza baliabideak jarriko ditu era dinamikoan, eta Altsasuri honako hauen inguruko zerbitzuak eskainiko dizkie: hiriguneko trafikoa eta bide-segurtasuna, istripuak eta arrisku-egoerak prebenitzeko lanak edota zaintza eta babesa jende pilaketa handietan. Hitzarmenak urteko 72.800 euroko zuzkidura ekonomikoa izango du.

Foruzaingoaren buruak, Altsasuko Komisariako buruak, herriko alkateak eta Udaleko beste ordezkari batek Batzorde bat osatuko dute, emaitzen segimendua eta ebaluazioa egiteko. Organo hori Hitzarmena betetzeaz eta Foruzaingoaren eta Altsasuko Udaleko Udaltzaingoaren arteko koordinazioa eraginkorra izateaz arduratuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa