(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Taxiaren Lege berriak zerbitzua ematen den Lurralde-Eremuetako “lurralde-koherentzia” deritzon betebeharra ezabatu du asteartea, 2018.eko ekainak 26


Iruñerriko Eremuan Mankomunitateari atxikitako udalerrietara hedatzeko aukera izanen da eta eremu berriak sortu ahalko dira Nafarroako beste leku batzuetan


Transcripción textual del video

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik aurkeztu ditu gaur goizean Taxiaren Foru Lege Proiektuan bildutako berritasun nagusiak; horien artean, egun indarrean dagoen testuan ageri den “lurralde koherentziaren betebeharra” ezabatzea.

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik aurkeztu ditu gaur goizean Taxiaren Foru Lege Proiektuan bildutako berritasun nagusiak; horien artean, egun indarrean dagoen testuan ageri den “lurralde koherentziaren betebeharra” ezabatzea.

Ayerdik Nafarroako Gobernuak asteartean onartu zuen Proiektuaren puntu nagusiak zehaztu ditu. Testuak taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea aldatuko du. Baterako Taxi Zerbitzurako Eremuak (BTZE) sortu edo aldatzeko ezarrita zegoen lurralde-koherentziari buruzko betebeharraren deuseztapena nabarmen daiteke. Horrekin batera, 3 hilabeteko epea ireki da, egun Iruñerriko Mankomunitateari atxikita dagoen edozein udalerrik BTZEarekin bat egiteko eskaera egin dezan. Hauexek dira azpimarratzeko moduko beste alderdi batzuk: ibilgailuak berritzerakoan, energetikoki eraginkorrak diren modeloak hautatzeko betebeharra; Tuteran eta Iruñerrian zero emisioko edo ECO ibilgailuekin berritzeko betebeharra, eta taxi-zerbitzurako baimendutako ibilgailuen gehienezko adina 10 urtetik 8 urte murriztea.

Duela 13 urte, taxiari buruzko Foru Legearen onarpena Iruñean eta Iruñerrian antzemandako arazoak konpontzeko beharrak bultzatu zuen, zerbitzua Nafarroako biztanleria-dentsitate baxuko eremuetara ere egokitzeko asmoz.

Denboraren joan-etorrien eta zerbitzuaren araudian izandako aldaketen ondorioz, nahitaezkoa da Foru Legea eguneratzea sortutako disfuntzioak konpontzeko; adibideaz, Iruñeko eta Iruñerriko zerbitzuaren antolamendu eta kudeaketa berriak eragindakoak, taxi-zerbitzuari dagokion BTZEaren sorreraren ildotik. Iruñerriko Mankomunitatearen kudeaketak eta taxi-zerbitzuan izandako etengabeko hobekuntzak bultzatuta, garai hartan zerbitzu-esparruarekin bat egin ez zuten Mankomunitate honetako beste udalerri batzuek esparruan sartzeko interesa agertu dute orain. Baina egungo araudiak ez luke baimenduko, zerbitzuaren titulartasuna duen Iruñerriko Mankomunitatearen adostasuna izan arren.

Hauexek dira Lege aurreproiektuan sartu diren beste aldaketa nabarmen batzuk:

Nafarroako Toki Administrazioarako ezarri den erreferentziazko eremu-banaketa sartzea. Tokiko mapari egin beharreko aldaketan ezarriko diren eskualde eta azpieskualdeak kontuan hartu ahalko dira taxiaren plangintzan eta antolamenduan ere. Horren harira, aurreproiektuan aurreikusitako lurralde-koherentziari buruzko betebeharraren deuseztapenak tokiko mapa berrian ageri diren eskualdeen araberako Baterako Taxi Zerbitzurako Eremuen (BTZE) sorkuntza ahalbidetuko luke.

Oro har, taxi-lizentziei atxikitako ibilgailuen plaza-kopurua handitu da. Neurri honi esker, lizentzia kopuru berbera izanda, plaza kopuru handiagoa eskaini ahalko dute. Neurriak garrantzi berezia du landa-eremuetan nahierako garraio-zerbitzu erregularra eskaintzen duten ibilgailuentzat.

Baimendutako ibilgailuen gehienezko adina 10 urtetik 8 urtera murriztea.  Sektoreak eskatuta, 2013an, atxikitako ibilgailuen gehienezko adina handitu zen, 8 urtetik 10 urtera, krisi-egoerak eta orduko jardueraren jaitsierak eragindako kalteak arintzeko. Orain, komenigarria ikusi da aurreko egoerara itzutzea, izan ere, ibilgailuen adina estu-estu lotuta dago kalitatearekin eta inpaktu-ingurumenarekin. Nolanahi ere, kontuan izan behar da Nafarroako taxien egungo batez besteko adina 4,5 urtekoa dela. Mugapen horretatik kanpo utzi dira Ecotaxiak eta Eurotaxiak, horien atxikipena sustatzeko.

Ibilgailuak berritzea energetikoki eraginkorragoak diren modeloen sarreraz.  Nafarroako Plan Energetikoaren barnean, hainbat neurri abiarazi dira taxi-lizentziei atxikitako ibilgailuen flota energetikoki eraginkorragoak diren beste ibilgailu batzuen sarreraz pixkanaka-pixkanaka berritu ahal izateko. Ibilgailu berriek ‘Zero emisiokoak’ izan behar dute Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko Erregistroaren arabera, edo IDAEren A, B edo C kategoriei atxikitakoak. Iruñerriko eta Tuterako BTZEko lizentzien kasuan, nahitatezkoa izanen da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera gehitzen diren ibilgailuak ‘Zero emisiokoak’ edo ECO izatea, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko Erregistroko sailkapenaren arabera.

Erabiltzaileentzako informazioa hobetzea. Testuak oso interesgarritzat jo du udalek taxi-zerbitzua koordinatzeko metodoak ezagutzera ematea beren eskura dauden bitartekoak erabiliz, eta behar izanez gero, ordutegi, egutegi eta abarrei buruzko betebeharrak zehazteko ordenantzak ezartzea.

Eraginkortasun handiagoa udal koordinazioan. Proiektuak hainbat udalerriren arteko taxi zerbitzua ematea xede duten administrazioen arteko akordioak hartzeko prozedura arintzea proposatu du, udalerri horietan planteatutako beharrei erantzun ahal izateko, baina udalerri bakoitzak dituen taxi-lizentzien titulartasunari eutsiz. Hau da, taxi-zerbitzua koordinatzeko bitarteko tresna da, BTZEa sortzeko beharrik ez duena.

Iruñerriko BTZEa handitzeko prozedura iragankorra. Hiru hilabeteko epea ezarri da egun Iruñerriko Mankomunitateari atxikita dagoen edozein udalerrik BTZEarekin bat egiteko eskaera egin dezan. Bat egiten duten udalerrietan taxi-lizentziak baldin badaude, hauek ezin transmitituzkoak izanen dira eta automatikoko iraungiko dira. Hau prozedura iragankorrerako nahiz dagokion BTZEa aldatzeko ohiko prozedurarako aplikatuko da. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Leytaxi.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa