(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa, Gipuzkoa eta Euskal Hirigune Elkargoko agintariek partekatzen dituzten ibaiak era koordinatuan kudeatzeko konpromisoa berretsi dute astelehena, 2018.eko ekainak 18


Euskal Hirigune Elkargoak hartu du Bidasoa, Urumea, Oria, Errobi eta Urdazuri ibaietako ur partekatuen kudeaketaren Gutunari buruzko jarraipen batzordearen lehendakaritza


Urak

Mugaz gaindiko ibai-arroen kudeaketaren berrespeneko parte-hartzaileak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Hirigune Elkargoak, Uraren Euskal Agentziak, Pirinio Atlantikoetako Departamentuak eta Aturri-Garonako Uraren Agentziak Irunen berretsi dute gaur goizean partekatzen dituzten mugaz gaindiko ibai-arroak batera kudeatzeko konpromisoa: Bidasoa, Urumea, Oria, Errobi eta Urdazuri ibaiak. Ekitaldi berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Hirigune Elkargoari eman dio “Partekatutako uren kudeaketa gutunaren” jarraipen batzordearen lehendakaritza. Baliabide hidrikoen kudeaketan administrazioen arteko lankidetza sustatzeko konpromiso hau 2014an sinatu zen, partekatutako ibaietako ura iraunkortasunez, zuzentasunez eta era koordinatuak erabiltzeko asmoz.

Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendari César Pérezek nabarmendu duenez, “mugaz gaindiko lankidetza-mekanismoak indartu eta ibaien kudeaketa iraunkorrago eta eraginkorragoaren aldeko lankidetzan jarraitu behar dugu, klima-aldaketara egokitzearen aldeko konpromisoa hartu dugun eskualde bezala posizionatzeaz gain, horixe baita gizateriak gainditu beharreko ingurumen-erronkarik handiena, betiere klima-aldaketaren efektuei aurre egiteko erresilientzia hobetzeko asmoz”.

Bestalde, Gutuna sinatu duten sei erakundeen ordezkarien arteko gaur goizeko saioa gidatu duen Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatu José lgnacio Asensiok adierazi duenez, "hemen gauden guztiok partekatzen dugun ura bezalako balio handiko baliabide honen baterako kudeaketa nahitaezkoa izango da datozen urteotan aurreikuspen zientifiko guztiek iragartzen duten klima-aldaketaren testuinguruko erronkei aurre egin ahal izateko”.

Datorren urtea arte lehendakaritza izango duen Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariorde Kotte Ecenarroren hitzetan, “2019a garrantzi goreneko urtea izanen da. H2Ogurea proiektua bukatu eta ekintza-plan berri bat abiarazi beharko dugu egun batzen gaituen mugaz gaindiko dinamikarekin jarraitu ahal izateko”.

“Partekatutako Uren Kudeaketa Gutunak” lankidetza-esparru zabal-zabala ezarri du sinatzaileen artean, honako alderdi hauen inguruan: uren eta ekosistema akuatikoen kalitatea, edateko uraren horniketari nahiz bainatzeko urei lotutako alderdi sanitarioak, uholde-arriskuei aurre egiteko segurtasuna eta baliabidearen erabilera eraginkorra eta eskariaren kudeaketaren sustapena.

Orain arte, akordio honen babespean, era askotako baterako ekintzak egiten ari dira; hala nola, edateko uraren horniketa eta kalitatea hobetzea Dantxarinearen inguruan; gure ibaietan eta ibaibazterretan ugaritu diren flora eta faunako espezie inbaditzaileen aurka borrokatzea; Bidasoaren beheko aldeko uholde arriskua prebenitu eta kudeatzearen arazoari aurre egiteko ikerlanak lantzea. Ekintza horiek guztiek europar funtsetatik etorritako finantzaketa garrantzitsua lortu dute, lankidetza esparru honetara ere hedatu baita. Honela, 2016an, Europako agintariek egun gauzatze-aldian dagoen H2Ogurea proiektua onartzea lortu zen.

Etorkizun hurbilera begira, gutunaren sinatzaileek urari buruzko eskuduntzak dituzten beste administrazio eta erakunde batzuen inplikazioa bultzatu nahi dute, eta horrekin batera, Europako erakundeen kofinantzazioa lortu nahi dute Bidasoa ibaiaren nazioarteko tartean dauden ur-emariak zaintzeko aurreikusita dagoen neurketa-estazioa eraiki ahal izateko.

Bileraren bukaeran, bertaratutakoek banaka garatu eta gainerakoen interesekoak izan daitezkeen urari buruzko hainbat proiektu aurkeztu dira. Horien artean nabarmendu dira Nafarroako Gobernuaren LIFE NADAPTA proiektua, klima-aldaketara egokitzeko politika era integratuan, koherentean eta barneratzailean inplementatzea xede duena, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren LIFE LEMA proiektua, toki agintariek itsasoko zaborrak bildu eta era adimendunean kudeatzea helburu duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa