(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak haur eta nerabeen partaidetzarako proiektu pilotua abiarazi du astelehena, 2018.eko ekainak 18


Seis udalerrik parte hartuko dute UNICEFen lankidetzaz antolatutako esperientzia honetan


Transcripción textual del video

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok aurkeztu du gaur goizean UNICEFen lankidetzaz gauzatuko den haur eta nerabeen partaidetzarako proiektu pilotua. Esperientzia honako herri hauetan abiatuko da: Eguesibar, Burlata, Zizur Nagusia, Cintruenigo, Mendabia eta Castejon.

Nerabeen partaidetza

Pello Pellejero, Ana Ollo eta Maider Gabilondo, gaur goizeko agerraldian. ( irudia handitu )

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok aurkeztu du gaur goizean UNICEFen lankidetzaz gauzatuko den haur eta nerabeen partaidetzarako proiektu pilotua. Esperientzia honako herri hauetan abiatuko da: Eguesibar, Burlata, Zizur Nagusia, Cintruenigo, Mendabia eta Castejon.

Ekimen hau, Nafarroako Gobernuko Herritarren Arreta eta Partaidetzarako Zerbitzuak administrazioaren erabaki nahiz ekintzetan herritarren inplikazioa areagotzeko xedez abiarazi duen Nafarroako Herritarren Partaidetza Bultzatzeko 2017-2019ko Planaren barnean sortu da. Biztanlerik gazteenak tokiko erakundeetan parte hartzera animatzeko asmoz, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak UNICEFek bultzatutako Haurrekin Adiskidetsuak diren Hirien Programa hartuko du oinarritzat ekimena bultzatzeko.

Ana Ollo kontseilariak adierazi duenez, “Partaidetza eta Demokrazia bereizita ezin uler daitezkeen errealitateak dira. Gizartea are demokratikoa izanen da, baldin eta, eskubide jakin batzuk bermatzeaz gain, herritarren partaidetza handiagoa eta kalitate handiagokoa ahalbidetu eta sustatzeko gaitasuna badu”. Horren kariaz, parte hartzeko konfiantza eta gaitasuna jardunean eta pixkanaka-pixkanaka hartzen direla gogoratu ondoren, “haur eta nerabeen partaidetza bultzatu eta indartzeko” beharra nabarmendu du, gizarte demokratikoagoa lortzeko xedez.

Ekimen honetan pilotu gisa parte hartuko duten sei herrietako udalek Ede Fundazioaren aholkularitza teknikoa izanen dute oraingo ekainean hasi eta 2019ko apirilera luzatuko den proiektu honen Talde Eragilea sortu ahal izateko. Hartara, prestakuntza eta planifikazioa lantzeko hiru jardunaldi eginen dira haur eta gazteen toki mailako partaidetza sustatzeko asmoz. Gainera, partaideen artean, online plataforma bat abiaraziko da sortuz doan informazioa eta dokumentuazioa partekatu ahal izateko.

Hauxe da Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak UNICEFekin batera gauzaturiko haur eta gazteen partaidetzarako lehendabiziko proiektua. “Gobernuak urratsak ematen hasi nahi du Nafarroan diskriminazioa gainditzeko. Proiektu honen bitartez, haurren partaidetzarako organoak abiarazi nahi ditugu toki mailan, adigabeek bizi diren udalerriei buruzko hobekuntza-proposamenak egiteko eta haiexei egokitutako salaketak eta kexak aurkezteko bideak irekiz, udal agintariei zerbitzuak hobetzen laguntzeko xedez”, UNICEFen Nafarroako koordinatzaile Maider Gabilondoren esanetan.

Horren harira gogoratu du “hainbat urte daramatzagula herriak Haurrekin Adiskidetsuak izateko proiektua bultzatzen, haurrek eta nerabeek Haurren Eskubideen Konbentzioan onartutako eskubide guztiak baliatzeko aukera izan dezaten, eta horietako bat dugu parte hartzeko eskubidea”. Bukatzeko, “sinergiak sortzeko aukera” dagoela esan du, eta horren ondorioz, “Nafarroako Gobernuaren ekimenarekin bat egin eta haren esanetara jarri ginen proiektua aurrera ateratzen laguntzeko”.

Komunikazio eta Harreman Instituzionaletako zuzendari nagusi Pello Pellejerok gogoratu du 2016an 24 partaidetza-prozesu egin zirela, eta 21 partaidetza-prozesu 2017an; eta azken edizio honetan 5.800 herritarrek baino gehiagok parte hartu zutela. Horien guztien lanari esker, Gobernuak 1.215 proposamen jaso zituen guztira, eta horietarik 874 onartu zituen.

Pellejerok adierazi duenez, Gobernuak Administrazioan Herritarren Partaidetza bultzatzeko plana onartu zuen iaz zuen. “Plan honexen barruan kokatu behar dira esperientzia pilotuak, eta horien artekoa dugu gaur haurren arloan aurkezten ari garena, baita luze gabe etorkinekin, emakumeekin nahiz gazteekin batera garatuko ditugun beste esperientzia sektorial batzuk ere”.

Lehen jardunaldiko programa

Lehendabiziko jardunaldia bihar izango da, ekainak 19, Printzearen Gotorlekua Gazteen Egoitzan, eta gehienez hiru pertsonak parte hartuko dute Talde Eragile bakoitzean, guztira 18 pertsona inguru bilduz. Herritarren Arreta eta Partaidetzarako Zerbitzuaren ordezkari baten parte-hartzea ere aurreikusi da, partaidetzak tokiko kudeaketan duen garrantzia ezagutzera emateko.

Gainera, UNICEFen ordezkariek Haurrekin Adiskidetsuak diren Hirien Sarea aurkeztuko dute, eta Iruñeko Udaleko kideek nafar hiriburuko Haurren Plana lantzeko gauzatutako prozesua emanen dute ezagutzera.

Jardunaldi honetarako aurreikusita dagoen programa goizeko 10:00etan hasiko da, herritarren partaidetzak tokiko esparruan duen garrantziari buruzko ekitaldi batez; 20 minutu geroago, UNICEFen ordezkariek HAH zigilua eta haurren partaidetza aztertuko dituzte, eta jarraian, egokitzeko prozesuaz arduratuko den taldea aurkeztuko da. 10:45ean, udalerrien izenean parte hartuko duten pertsona eta kargudunen aurkezpen laburra egin eta prozesu honetan parte hartzeko arrazoiak azalduko dituzte, ekimen honen bitartez lortu nahi dituzten helburuak aztertzeaz gain.

Geroago, laguntza prozesua aztertuko da, baita helburuak, aplikatu beharreko metodologia eta lortu beharreko emaitzak ere; udalek haur eta nerabeekin zerikusia duten gaiei buruzko errealitatea ezagutzera ematen lagun dezaketen datuak eskainiko dituzte. Eguerdiko 12:00etako atsedenaren ondoren, haurren eta gazteen partaidetzari buruzko sarrera batez ekingo diote berriz ere lan-saioari, honako gaiak aztertzeko asmoz: kontzeptuak, gakoak, haur eta nerabeen testuinguru sozial eta kulturala. Ondorengo azalpenean, tokiko haur eta gazteen partaidetzarako organoa abian jartzeko aliantza eta baliabideen mapa aztertuko da.

Bukatzeko, prozesuan erabili beharreko lan eta komunikazio tresnen aurkezpena eginen da; horien artean, “barne sitea”, edukiak, dokumentazio interesgarria, aktak, ariketak eta jarraibideak zein erreferentziazko pertsonen laguntzaz aholkularitza ez-presentziala jaso eta zalantzak argitzeko mekanismoa biltzen dituen utilitatea. Harremanetan jartzeko moduak ere zehaztuko dira.

Jardunaldiaren bukaeran, bigarren lan-saioaren data finkatu eta saioari buruzko ebaluazioa egingo dute partaideen artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa