Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aurten, lehenengoz, alertak jasotzeko harpidetu ahalko dira izangaiak
Aplikazioaren hasierako pantaila.
(
irudia handitu
)
Hezkuntza departamentuak web aplikazioa argitaratu du Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako oposizioetarako. Aplikazioan argitaratuko dira, besteak beste, Epaimahaien deialdiak, pliken puntuazioak eta irekiera nahiz proben behin behineko eta behin betiko emaitzak.
Aplikazioaren berritasunetako bat da harpidetze sistema da. Izangaiek izena eman ahalko dute argitaratzen den guztiaren berri berehala jaso ahal izateko. Posta elektronikoa ematea eta intereseko espezialitatea adieraztea nahikoa izango da, aplikaziora informazioren bat igo dela jakiteko, alerta sistemaren bidez.
Lehenengo hitzordua
Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide heziketako 325 plaza betetzeko oposizioaren lehenengo hitzordua ekainaren 20an da. Aurkezpen ekitaldia egingo da orduan eta izangaiek programazio didaktikoa aurkeztu beharko dute egun horretan.
Era berean, ekainaren 23rako deitu zaie izangaiei, goizez eta arratsaldez, oposizioko azterketak egiten hasteko. Ordutegi zehatzak berehala argitaratuko dira, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Izangai guztiek bermatuta daukate probak egitea izena ematen duten espezialitate eta hizkuntza guztietan.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen