(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uxue Barkos Lehendakariak berdintasunezko hezkuntza era eraginkorrean eta efikazean sartzeak duen garrantzia defendatu du ostirala, 2018.eko ekainak 15


Lehendakariak, Hezkuntza kontseilari María Solanarekin batera, "SKOLAE erreferenteak… bidea irekitzen duten emakumeak" sariak banatu ditu gaur II. SKOLAE Jardunaldiaen barruan


Eskolarteko erreferentziak dituzten bereizleak, txapak jaso ondoren. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek II. SKOLAE Jardunaldian parte hartu du gaur arratsaldean, eta bertan, "hezkidetza edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko hezkuntza gure hezkuntza-sistemako etapa guztietan era eraginkorren eta efikazean sartzeak" duen garrantzia defendatu du. Hezkuntza kontseilari María Solanarekin batera, Lehendakariak "SKOLAE erreferenteak… bidea irekitzen duten emakumeak" golardoak eman dizkie Uxua Lópezi, Amparo Toméri eta Teresa Zabalegiri, in memoriam.

SKOLAE Jardunaldia Baluarten antolatu da gaur, egun osoan, SKOLAE 2017-2020 Hezkidetza Planaren lehenengo urtean parte hartu duten 16 ikastetxeen lana bistaratu eta aitortzeko asmoz. "Nafarroako egungo Gobernuarentzat, lehentasunezko helburua da emakumeei zein gizonei, askatasunetik eta aukeren aniztasunetik, bizitza-proiektuak eraikitzeko aukera eskainiko dien gizarte eredua lortzea", adierazi du Lehendakariak, eta xede horri begira "ikastetxeen eta komunitate osoaren inplikazioa bezain garrantzitsua da familien eta ingurunearen atxikimendua lortzea", haren esanetan.

Horren harira, Foru Exekutiboak "datozen hiru urteotan programa Nafarroako hezkuntza-sistema osora hedatzeko" konpromisoa duela aurreratu du, eta horretarako, inbertsio-ahalegin berezia eginen du, hezkidetzara zuzendutako aurrekontua 13z biderkatuz, Hezkuntza Departamentuaren egitura egokitzeaz gain. Hartara, datorren urtean, ehun bat ikastetxe atxikiko zaizkio Hezkidetza Planari: haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 75 ikastetxe, bigarren hezkuntzako 15 ikastetxe eta 0-3 urteko zikloko 10 ikastetxe.


Lehendakaria eta aholku-emaileak zentro sarituen ordezkarien artean, beren praktika kolektiboak coeducation zentroaren identitatearekiko. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak eskertu egin die pilotu gisa aritu diren ikastetxeetako zuzendaritza talde eta irakasleei "departamentuarekin elkarlanean aritzeko izan duten prestutasuna, lan zehatza eginez programa bera ontzeko balio izan baitu". "Aurten egindako pilotajeari esker Skolae programaren orokortzeari hasiera eman diezaiokegu Nafarroako foru erkidegoko gainerako ikastetxeetan, kalitatezko baliabide eta materialekin", gehitu du Solanak.

SKOLAE erreferenteak

Hezkuntza Departamentuak "SKOLAE erreferenteak… bidea irekitzen duten emakumeak" deritzen lehendabiziko sariak banatu ditu gaurko jardunaldian. Hezkidetzaren eta berdintasunaren alde lan egiten duten emakumeen zeregina bistaratzea da proiektu honen helburua, emakumeei zuzendutako ikasmateriala sortzeaz gain. Lehendabiziko edizio honetan, honako hauek jaso dute aitorpenezko saria: Uxua Lópezek, emakume gazte zientzialari eta teknologoen erreferente gisa; Amparo Tomék, bizitza osoan berdintasunean ikasi, hazi eta bizitzeko eskola-eredua eraikitzen jardun duen emakume akademiko, idazla eta ikertzaile gisa; eta Teresa Zabalegik, in memoriam, aktibismo feministari eta genero-indarkeriaren aurkako borrokari egindako ekarpenagatik.

SKOLAE sariak

SKOLAE jardunaldietan, Planean parte hartu duten ikastetxe pilotuek egindako lana erakusteaz gain, SKOLAE Sariak banatu dira ikastetxearen hezkidetza-identitatearen aldeko lau praktika kolektibo onenen artean. "Ikastetxearen hezkidetza identitatea" lortzearen alde egindako hobekuntza-planengatik, honako ikastetxe hauek saritu dituzte:

SANTA TERESA, Iruña (0-3 etapa), hezitzaile-talde bezala hartu duten konpromisoagatik, hezkidetza ikastetxeko jarduera guztietan txertatuz: jolasen nahiz esparruen erabilpenaren erregistroa, txokoen banaketaren aldaketa, hizkuntza barneratzailea, kantu eta ipuinen berrikuspena, horietako batzuk berriro idatziz, etab…

ERMITABERRI I.P., Burlata, (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza), oso denbora laburrean ikastetxeko giroa eraldatu duten hezkidetza arloko helburu errealistak eta asmo handikoak finkatzeagatik. Adibidez, komunikazioa, talde-lana eta klaustroaren inplikazioa, webgunea, bloga, etab.

ITURRAMA BHI, Iruña (DBH eta Batxilergoa), bertan landutako planaren eta elaborazio-prozesuaren kalitate bikainagatik. Zuzendaritza-taldearen inplikazioagatik, ikastetxe osoa murgildu baitu hobekuntza-planaren garapenean eta hedapenean, ondoren etorriko diren Skolae ikastetxeei erreferentzia bikaina eskainiz.

CI BURLADA FP, Burlata, izan ere, haiexek diotenez "CEI Burlada zentroan jarduteko beste era bat antzematen ahal da, ikastetxeko pertsonalak hezkidetza arnasten du, kontzientzia esnatu da… hobetzeko proposamenen eta hauei buruzko deskribapenen kantitateak zein kalitateak nabarmenduta. Adibideak: Ikastetxearen irudia, programazioak, webgunearen berrikuspena".

Hezkidetza Planaren lehendabiziko urte honetan, hezkuntzako 7070 profesionalek parte hartu dute guztira. Gainera, 417 pertsonak programa hezkuntza-etapa guztietako 16 ikastetxe pilotuetako ikasgeletan aplikatzen lagundu dute. Era berean, Hezkuntza Departamentuak prestakuntza plana eskaini du, euskarazko zein gaztelaniazko 200 orientazio bilduz eta etapa bakoitzerako egutegiaren arabera finkatuz, baita online tutoretza indibidualizatuak ere ekimenean parte hartu duten ikasleentzat.

Adin guztietako ikasleak

bildu dituzten tailerrak

Goizean, 6 urtetik gorako ikasleei zuzendutako hainbat tailerretan, berdintasunaren ulermena, berdintasunezko gizarteari buruzko ideiak, harreman onak eta tratu onak eta bestelako gaiak landu dituzte. Ikastetxe pilotuetako 200 haur eta gaztek baino gehiagok parte hartu dute.

Baluarteko atarian, Skolae ikastetxeek aurtengo ikasturtean egindako lanak bildu dituen erakusketa jarri dute ikusgai.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa