Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gaixo larriak helikoptero medikalizatuan eramango dira Iruñera edo anbulantzian Gipuzkoara, Osakidetzarekin koordinatuta
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak plan berezia jarri du abian Baztan-Bidasoa eskualdeko gaixoak ospitaletara eramateko, Belateko eta Almandozeko tuneletako obrak egiten ari diren bitartean.
Planean ospitalez kanpoko larrialdiko zerbitzuen jarduera zehazten da, zonako osasun-profesionalei laguntzeko, gaixoak artatzen jarraituko dute-eta.
Anbulantziak tuneletatik igaroko dira, obren egoerak oraindik ere osasun-ibilgailuak salbuespen gisa igarotzeko aukera ematen duen bitartean, behar bezalako segurtasun-baldintzak izanik.
Hori ezinezkoa bada, egoera larrian aurkitzen diren gaixoak, hots, batetik bestera eramateko denborak haren bizitzan eraginik ez duenean, Belateko portutik eramango dira Iruñeko ospitaleetara, horretarako, Nafarroako Larrialdiko Garraio Sarearen barneko Oinarrizko Bizi Euskarriko Anbulantziak edo Bizi Euskarri Aurreratukoak erabiliaz.
Aitzitik, gaixoaren egoera larria bada eta tunelak itxita baldin badaude, Osasunak aktibatutako planean hainbat aukera jasotzen dira ospitalera iristeko denbora ahalik eta gehien murrizteko.
Helikopteroz eramandako bi pertsona
Larrialdiko egoera baten aurrean, denborarik galdu gabe gaixoa eraman behar bada laguntza-garraioarekin, lehen aukera da Iruñera Nafarroako Gobernuaren helikoptero medikalizatuan eramatea.
Hain zuzen ere, Belateko eta Almandozeko tuneletan obrak egiten hasi direnetik (pasa den ekainaren 4an), helikoptero medikalizatuan jada Iruñera eraman dira egoera larrian aurkitzen ziren bi pertsona, horietako bat garuneko iktusak jota eta bestea shock anafilaktikoarekin.
Ordutegia, baldintza meteorologikoak edo bestelako arrazoiak medio helikopteroa erabiltzea ezinezkoa bada, planean esaten da egoera larrian aurkitzen den gaixoa Gipuzkoako ospitaletara eraman beharko dela, Osakidetzako Larrialdien Kontrol Zentroari Bizi Euskarri Aurreratuko Anbulantzia aurrez eskatuta (SOS Deiak 112).
Zerbitzua SOS Nafarroako mediku koordinatzailearen irizpidearen arabera eskatuko da, gaixoa artatzen duen medikuarekin koordinatuta. SOS Nafarroako koordinatzaileak Gipuzkoako zentro koordinatzaileko medikuari gaixoaren egoeraren berri emango dio, premiazko garraioa justifikatzen duten arrazoiak ematearekin batera. Eskaera larrialdiaren irizpide berak eta Osakidetzako larrialdien kontrol-zentroak probintzia osorako aplikatzen duen disponibilitatea erabiliaz artatuko da.
Ibilbidean trukatzeko Bizi Euskarri Aurreratuko Anbulantzia eskatzen den guztietan, gaixoa, zonako talde medikoak lagunduta, Lesakan, Donezteben eta Oronoz Mugairen oinarriak dituzten Oinarrizko Bizi Euskarriko Anbulantzia batean eramango da.
Ibilbidean trukatzea beharrezkoa denean, larrialdietako bi zentroetako mediku koordinatzaileek non elkartuko diren zehaztuko dute eta haien anbulantziei jakinaraziko diete gertaeraren lekuaren arabera; halaber, lekuan bertan OBEA behar den, hori ospitalera zein ordutan ateratzen den, baldintza meteorologikoak nolakoak diren, e.a. jakinaraziko dute.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen