(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos lehendakaria mahai buru izan da emakumeen aurkako indarkeriaren instituzioen arteko akordioaren Batzorde Iraunkorraren bileran asteartea, 2018.eko ekainak 12


Urteko balantzea egitearekin batera, NBIk aurten lantzen ari diren hainbat proiekturen berri eman du topaketan


Comision permanente violencia de genero

Uxue Barkos, gainontzeko ordezkariekin batera batzorde iraunkorrean. ( irudia handitu )

Nafarroako lehendakaria, Uxue Barkos, emakumeen aurkako indarkeriaren instituzioen arteko akordioaren Batzorde Iraunkorraren bileran mahai buru izan da gaur arratsaldean. Bertan, akordioaren balantzea eta urteko jarraipen txostena aurkeztu da.

Nafarroako Jauregian egindako bileran Akordioa sinatu duten erakundeetako ordezkariak izan dira: Carmen Alba, Gobernuko ordezkaria Nafarroan; Joaquin Galve, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria; José Antonio Sánchez, Nafarroako fiskal gorena eta Pablo Azcona Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria. Nafarroako Gobernuaren izenean, bertan izan dira ere Ana Ollo, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako departamentuko kontseilaria eta Mertxe Leranoz, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Mertxe Leranozek Nafarroako Berdintasunerako Institutuak instituzioen arteko akordio honen baitan azken urtean landutako ekintzen jarraipena jasotzen duen txostena eta pasaden ekainaren 1ean Jarraipen Batzordean onartutako, 2017ari dagokion balantzearen berri eman du topaketan.

Aurkeztutako dokumentuan emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzio eta sentsibilizazio ekintzetarako administrazio foralak zein akordioa sinatu duten erakundeek bideratutako giza baliabideak eta materialak jaso dira, baita biktimen babeserako eta atentzio integralerako, zein zerbitzu ezberdinek artatutako emakume zein haien seme-alaben datuen berri ere.

Urteko txostena aurkeztearekin batera, Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendariak, emakumeen aurkako indarkeriarekin lotuta esku artean dituzten zenbait proiekturen inguruko informazioa helarazi du bileran. Zehazki, hauen berri eman du: emakumeen aurkako indarkeriaren ekintzen koordinaziorako tokiko protokoloak sortzeko gida, emakumeen indarkeriaren aurkako Ekintza Planaren garapena zein sektorekako planak eta Gobernuaren baitan indarkeriarekin lotutako baliabideen kanpoko azterketa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa