(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baluarten egingo da ostiralean, II. SKOLAE Jardunaldia, ikasturte honetan 16 ikastetxe pilotuk egindako lanak ezagutzera emateko astelehena, 2018.eko ekainak 11


Hezkuntza Departamentuak Uxua Lópezen, Amparo Tomeren eta Teresa Zabaleguiren lana sarituko du "SKOLAE Erreferenteak… bidea irekitzen duten emakumeak" proiektuaren aurrerapen gisa


Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentuak gaur goizean aurkeztu du II. SKOLAE Jardunaldia, ostiral honetan Baluarten egingo dena, SKOLAE 2017-2020 Hezkidetza Planaren lehen urtean 16 ikastetxe pilotuk egindako lana saritzeko eta ezagutzera emateko helburuarekin. Halaber, jardunaldian, “SKOLAE erreferenteak… bidea irekitzen duten emakumeak” proiektua aurkeztuko dute, emakume ezberdinen lana omentzearekin batera. Lehen edizio honetan Uxua Lopez, Amparo Tomé eta Teresa Zabaleguiren lana eta konpromisoa sarituko dira. Horrez gain, SKOLAE Sariak emango zaizkie ikastetxearen hezkidetza identitateari begira egindako lau jardunbide kolektibo egokiri.

Hezkuntza Departamentuak gaur goizean aurkeztu du II. SKOLAE Jardunaldia, ostiral honetan Baluarten egingo dena, SKOLAE 2017-2020 Hezkidetza Planaren lehen urtean 16 ikastetxe pilotuk egindako lana saritzeko eta ezagutzera emateko helburuarekin. Halaber, jardunaldian, “SKOLAE erreferenteak… bidea irekitzen duten emakumeak” proiektua aurkeztuko dute, emakume ezberdinen lana omentzearekin batera. Lehen edizio honetan Uxua Lopez, Amparo Tomé eta Teresa Zabaleguiren lana eta konpromisoa sarituko dira. Horrez gain, SKOLAE Sariak emango zaizkie ikastetxearen hezkidetza identitateari begira egindako lau jardunbide kolektibo egokiri.

2017-2021 Hezkidetza Planean, hezkidetzako ibilbide bat proposatzen da, eskolako etapa guztietarako ikaskuntzako helburu eta edukiekin, berdintasuna lau ikaskuntza eta lau gaitasun nagusiren bitartez jorratzeko: kritika eta erantzukizuna desberdintasunaren aurrean; autonomia, zaintza eta independentzia pertsonala; lidergoa, jabekuntza eta parte-hartze soziala; eta sexualitatea eta tratu onak. Alderdi horiek lantzeko, Hezkidetza Planean eremu bakoitzerako helburu espezifiko ezberdinak ezartzen dira, denentzako zeharkako helburuez gain; hala nola, emakumeak eta haien ekarpenak ikusgai egitea; emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriak prebenitzea; identitateak, kulturak, sexualitateak eta dibertsitatea errespetatzen ikastea; berdintasunezko maskulinitate berriak eta jabekuntza hartutako feminitate berriak ikastea; eta ingurunean modu konprometituan parte hartzea, berdintasuna errealitate eginaz.

Skolae erreferenteak

Emakumearen lana eta parte-hartzea ikusgai egiteko helburuaren barnean, Hezkuntza Departamentuak ekimen berri bat jarriko du abian jardunaldietan zehar, hezkidetzaren eta berdintasunaren alde lan egiten duten emakumeen lana onesteko eta ikastetxeentzat material didaktiko bilakatzeko asmoarekin.

Helburua da, sariaren bitartez, ikasleek hurbileko erreferenteak eta erreferente garaikideak izatea, ezagutu ditzaketen emakumeak, haien lanarekin identifikatu ahal izateagatik eta haiengan islatuta ikusteagatik. Aurten, Uxua Lopez, Amparo Tomé eta Teresa Zabaleguiren lanak sarituko dira. Sariak Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, banatuko ditu arratsaldeko saioan.

Uxua Lopez saritua izango da emakume gazteen, zientifikoen eta teknologoen ordezkari gisa mundu zailean eta batzuetan arerioa den munduan. Emakume ingeniaria, zientifikoa eta ekologista, beste hainbat bezalaxe ibilbide profesional eta pertsonaletan bideak irekitzen eta konfiantzazko mapak ebakitzen doazenak, neskatoei zientziaren, teknologiaren, matematiken edo ingeniaritzaren mundu zoragarria erakusteko. Aurten, Carlos III.aren Gurutzea eta Gurutze Gorriaren urrezko domina eskuratu ditu.

Amparo Tomék ere saria jasoko du emakume akademikoen, idazleen eta ikertzaileen izenean, berdintasunean ikasteko, hazteko eta bizitzeko eskola eraikitzen ahalegindu diren emakumeen izenean. Hezkidetza, hark adierazi moduan, “haren bizitza ehundu duen zilarrezko haria izan da, eta, batez ere, bidea markatu eta aztarna utzi duena haren zehaztasuna, inspirazioa eta berdintasunarekiko eta hezkidetzarekiko konpromisoa eskertzen duten milaka irakaslerengan”.

Teresa Zabaleguiri saria emango diote aktibismo feminista eta genero-indarkeriaren aurkako borroka beren bizimodu, lanbide eta partekaturiko borroka egin duten emakumeen izenean. “Feminismoaren erreferentea da Nafarroan, indarkeria sexistaren aurkako borrokan egin duen ekarpenarengatik nahiz egiteko moduagatik, saiatua, umila eta adeitsua izanik. Ibilbide militante feminista borrokaren, indarraren, irmotasunaren eta jakinduriaren adibidea da”, adierazi du Pilar Mayok, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Ataleko buruak.

Hori izango da "SKOLAE Erreferenteak... bidea irekitzen duten emakumeak" proiektuaren aurrerapena. Proiektuaren asmoa da espresuki laguntzea ikastetxeetan emakumeen presentzia eta lana ezagutzera ematen; urtero, arlo akademikoarekin loturiko emakume ezberdinen lana sarituko da.

SKOLAE Programan, aurten, klaustroan trebatutako hezkuntzako 707 profesionalek hartu dute parte (510 emakume eta 197 gizon) eta etapa guztietako 16 ikastetxe pilotuko geletan aplikatzen inplikatutako 417 pertsonak (322 emakume eta 95 gizon). Gainera, prestakuntza-plana eskaini da, 200 orientazio didaktiko baino gehiago gazteleraz eta euskaraz, etapa bakoitzerako egutegian sartuak, eta banako on line tutoretzak parte hartzen duen irakasle bakoitzarentzat. Programa Nafarroako ikastetxe guztietara hedatzea aurreikusten da hiru urtetan. Datorren ikasturtean, Haur eta Lehen Hezkuntzako 75 ikastetxek, Bigarren Hezkuntzako 15 ikastetxek eta 0-3 Zikloko 10 ikastetxek parte hartuko dute; hau da, proiektuarekin aurrera jarraituko duten 16 ikastetxe piloturi gehituko zaizkie, Aitor Lakastak, Ebaluazio, Kalitate, Prestakuntza, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak, azaldu duenez.

Jardunaldiaren Programa

SKOLAE Programako ikasturte-amaierako jardunaldia ostiral goizean hasiko da ikastetxe pilotuetako ikasleei zuzendutako lantegi ezberdinekin. Lehen Hezkuntzako ikasleentzako lantegiak honako hauen ingurukoak izango dira: “Identitate berdinzaleak: esanahiak eta proposamenak”; horrela, Marian Moreno koordinatzaileak lagunduta (hezkidetzan irakasle aditua), berdintasunaren esanahia jorratzen arituko dira.

Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako lantegiak honela deitzen dira: “Peparen eta Peperen eskaileraren inguruko jarrerak eta iradokizunak; horrela, sexualitate onaren, harreman afektibo egokien eta tratu onen inguruko begirada kritikoak eta iradokizunak landuko dituzte, Carmen Ruiz Repullo soziologoak, ikertzaileak eta genero-indarkeria gazteengan prebenitzean adituak koordinatuta.

Goizeko saioari amaiera emateko, Klownondorioak egongo dira Rakel Imaz eta Isabel Aisarekin, Oihulari Klown-ekoak, eta argazki kolektiboa aterako da Baluarte plazan. Gainera, egun osoan zehar, Baluarteko atondoan, ikastetxe pilotuek ikasturtean zehar egindako lanari buruzko erakusketa eta photocall-a egongo dira.

Arratsaldeko saioak irakasleentzat, familientzat eta herritarrentzat izango dira. SKOLAE sariak banatuko zaizkie ikastetxearen hezkidetza identitateari begira egindako lau jardunbide kolektibo egokiri, aurrean aipaturiko emakumeen lana saritzeaz gain. Amparo Tomék, saritutakoetarikoak, “Hezkidetza, bizitza ehuntzen duen zilarrezko haria” hitzaldi laburra emango du. Halaber, ikastetxeek SKOLAEren inguruan izandako esperientziaren ikuspegia eta iritziak jasotzen dituen bideoa eskainiko da. Jardunaldia amaitzeko, Klownondorioak aurkeztuko ditu Oihulari Klown-eko Virginia Imazek, 2018ko Emakunde Sariak.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa