Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Laneko Giroari buruzko II. Inkestan erakunde horretako 3.000 langilek hartu dute parte
Transcripción textual del video
Ezkerretik eskuinera, Dominguez sailburua eta Esteban Ruiz SNS-Oko profesionalen zuzendaria.
(
irudia handitu
)
Erizaintzako langileena da Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea osatzen duten kolektibo profesional guztien artean laneko gogobetetze maila handiena erakusten duena, gaur goizean Fernando Domínguez Osasun sailburuak aurkeztu duen Laneko Giroari buruzko II. Inkestak erakusten duenez. Sailburuarekin batera, Esteban Ruiz SNS-Oko profesionalen zuzendariak hartu du parte aurkezpen ekitaldian.
Lortutako datuek erakusten dutenez, SNS-Oko langileen gogobetetze maila hobetu egin da dimentsio guztietan. Horrela, langile guztiek adierazten duten gogobetetze maila on orokorra azpimarratu behar da, 6,5 punturekin, 10etik. Emakumeak gizonak baino gogobeteago daude beraien lanpostuan.
Alorren araberako gogobetetzeari dagokionez, Buruko Osasuna eta Lehen Arreta batez bestekoaren gainetik daude.
Kategoria profesionalei dagokienez, Erizaintza da gogobetetze maila altuena erakusten duen kolektiboa, 6,8 punturekin, eta bere ondoren Osasunekoak ez diren Teknikariak (6,7), Erizaintzako Zainketa Laguntzaileetako Teknikariak (6,6), Fakultatiboak eta Administrazioa (6,3) eta zeladoreak (6,2) datoz. Amaitzeko, Zerbitzu Orokorretako langileek eta Laborategiko, Erradiologiako eta Anatomia Patologikoko teknikariek 6 punturekin baloratu dute beraien laneko gogobetetze maila.
Inkesta joan den otsailean eta martxoan egin zen Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbideko zentro guztietan eta langile guztien artean, 9.385 galdetegi banatuz. Guztira, beteriko 3.004 inkesta jaso ziren, hau da, partaidetza %32 ingurukoa izan zen, eta erantzun zuten gehienak emakumeak izan ziren (%80,7), gizonak %19,3 izan ziren bitartean. Erantzundako inkesta gehienak Erizaintzako langileek erantzun zituzten (1.098 inkesta), hau da, inkesta guztien %37,6, eta horien ondoren Alorretako Fakultatibo Espezialistak, 612 inkestarekin (guztien %20,9), Administratiboak 493rekin (%16,9), Erizaintzako Zainketa Laguntzaileetako Teknikariak 334rekin (%11,4), Zeladoreak 141ekin (%4,8), Laborategiko, Erradiologiako eta Anatomia Patologikoko teknikariak 108rekin (%3,7) eta 138 inkesta (%4,7) erantzun zituzten mantentze lanetako langileak eta beste teknikari batzuk etorri ziren.
Hobekuntza dimentsio guztietan
Inkestak, beraien lana aurrera eramateko orduan eta beraien laneko bizitzan zehar SNS-O profesionalengan eragina duten 25 dimentsio baloratzen ditu. Horien artean, laneko giroari, erakundearen estrategiaren eta helburuen ezagutzari, prestakuntzari, ordainketei, lidergoari… buruzkoak daude.
Inkestaren emaitzek hobekuntza erakusten dute dimentsio guztietan, eta horien artean Pazientearenganako orientazioari, Berrikuntza eta Prestakuntzari buruzkoak azpimarratu behar dira, aurreko inkestan baino emaitza nabarmen altuagoak lortu baitituzte.
Baloraturiko 25 dimentsioen artean, 23k, 10 puntutik 5 puntu baino gehiago lortu dituzte. Balorazio onena lortu duten bostak, guztiak ere 6 puntutik gora, Aukera berdintasuna (7,4 puntu), Pertenentzia sentimendua (6,9), Laneko giroa (6,6), Laneko baldintzak (6,2) eta Lidergoa (6,1) dira.
Horien ondoren, ordena honetan, pazientearenganako orientazioa (5,9), talde lana, aintzatespena, garapen profesionala eta segurtasun eta osasun baldintzak daude, guztiak ere 5,8 punturekin, barne komunikazioa eta helburuen ezagutza 5,6 punturekin eta, amaitzeko, 5,5 punturekin, lanaren antolakuntza, lanerako baliabideak eta berrikuntza.
2016an lau izan ziren bost puntutik behera baloraturiko dimentsioak (lanerako informazioa, ahalduntzea, prestakuntza eta enplegua eskuratzea), eta aurten erdia dira, eta bi kasuetan duela bi urteko emaitzak hobetu egin dituzte, prestakuntza 3,8 puntutik 4,6ra igo baita eta enplegua eskuratzea 3,8 puntutik 4,60ra.
Horiek dira Osasun Sailak lehentasunezko helburu gisa markatu dituen hobetu beharreko bi alorrak, beraietan jarduten jarraitzeko eta profesionalen gogobetetze handiagoa lortzeko.
Langile motaren arabera, langile finkoek eta aldi baterako kontratua dutenek modu berean baloratzen dute aukera berdintasuna, 7,4 punturekin, eta alde txikiak dauden pertenentzia sentimenduan eta laneko giroan, biak ere 6 puntu baino gehiagorekin. Laneko baldintzei dagokienez, langile finkoek 6,4 punturekin baloratzen dituzte, eta aldi baterako kontratua dutenek, berriz, 5,9rekin.
Fernando Domínguez Osasun Sailburuak adierazi duenez, “profesionalen inplikazioa eta erakundean duten konfiantza ezinbestekoak dira planteaturiko helburuak lortzeko. Baina, horretarako, sistemaren ezinbesteko parte sentitu behar dira, bertan integraturik, eta entzuten zaiela ikusi behar dute, beraien errebindikazio zuzenek eta justifikatuek erantzuna izango dutela jakinik”, adierazi du.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen