(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak diruz lagunduko ditu 95 toki erakunderen programazio kulturalak, iaz baino 18 gehiago ostirala, 2018.eko ekainak 8


Onartutako laguntzak 1,4 milioi euro ingurukoak dira


Nafarroako Gobernuak, Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 1.378.370 euroko guztizko zenbatekoa osatzen duten bi dirulaguntza-deialdi onartu ditu, Nafarroako 95 toki erakunderen programazio kulturala bultzatzeko.

Musika, antzerkia, dantza, arte plastikoak, lirika, literatura, zinema eta ikusentzunezkoak gisako diziplinetako jarduerei zuzendutako laguntza horien helburua da toki erakundeek proiektuak kudeatzeko baliabide handiagoak izatea eta, aldi berean, Nafarroako Gobernuaren lankidetzaz, komunitateko sektore kulturalen garapenean laguntzea.

Honela, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak toki erakundeei eskainitako laguntzak indartu ditu, politika kulturalen garapenean lidergo partekatuari eusteko konpromisoari jarraiki. Lurraldeen arteko oreka areagotzearen aldeko apustua sendotuz, erakunde horiei zuzendutako sostengua indartu da, komunitate osoko kudeaketa kulturalaren eragileak diren heinean.

Dirulaguntzak bi laguntza-deialdiri dagozkie: horietako lehena, 872.980 euroko zenbatekoa duen Udal Platea Local delakoa, Antzerki-Sareari atxikitako udalerrietako arte eszeniko eta musikalen programazioa sustatzeko erabiliko da, ondoko adierazleak kontuan hartuz: talde profesionalen ikuskizunen kontratazioa, publikoarekiko bitartekaritza-jarduerak eta egoitza-proiektuak lantzen dituzten profesionalen kontratazioa, eta programazioaren sustapena eta publizitatea. Kasu honetan, 31 toki erakundek (udalak, kultura patronatuak, fundazioak, etab.) jasoko dituzte laguntzak.

Bigarren deialdiak, Artea eta Kultura deritzonak 517.000 euro jarriko ditu toki erakundeen eskura, musika, lirika, literatura, antzerkia, dantza, arte plastikoak, zinema, ikusentzunezkoak eta programa hau osatzen duten bestelako diziplinetako jarduerak antolatzeko. Laguntzak ikuskizunak kontratatzeari, erakusketak programatu eta kontratazeari, egileen eskubideei eta programatutako jarduerak gauzatu eta ezagutzera emateari lotutako kostuak ordaintzeko erabiliko dira. Bigarren deialdi honetan, 94 toki erakunde izan dira onuradunak, eta horietako 30 bi deialdietako laguntzez baliatuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa