(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2,8 milioi euroko gastua onartu da apirileko ezohiko eurite eta uholdeek eragindako kalteak konpontzeko asteazkena, 2018.eko ekainak 6


Jarduketek nekazaritza-azpiegitura publiko eta pribatuen konponketa, harri-lubetetan eta nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan izandako kalteen berehalako konponketa eta ekoizpenean izandako galerak barne hartuko dituzte


Foru Gobernuak 2.875.000 euroko urte anitzeko gastua onartu du gaurko saioan, joan den apirilean Nafarroako zenbait udalerritan gertaturiko ezohiko eurite eta uholdeen ondoriozko kalteak eta galerak konpontzea xede duen Plana lantzeko asmoz.

Fenomeno meteorologiko horien eraginez, garrantzi handiko kalteak gertatu ziren azpiegitura publiko eta pribatuetan, baita galerak nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietan eta ingurumenaren zein ondasun publiko eta pribatuen gaineko kalteak ere, besteak beste.

Planean zehaztutako ekintzen bitartez, laguntzak banatuko dira nekazaritza-azpiegiturak, harri-lubetak eta nekazaritza nahiz abeltzaintzako ustiategiak konpontzeko eta ekoizpenetan izandako galerak arintzeko, baita naurri fiskalak ere. Plan honen bitartez, Nafarroako Gobernuak, apirilaren 6tik 13ra bitartean gertaturiko ezohiko eurite eta uholdeen ondoriozko kalteak jasan dituzten udalerri eta pertsonen aldeko konpromiso sendoa adierazi du.

Neurri hauek Estatuko Administrazio Orokorrak eman ditzakeenen osagarriak eta subsidiarioak dira, eta Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak koordinatuko ditu Estatuarekin, baliabide publikoen kudeaketa eraginkorra eragotz ditzaketen balizko gainjartzeak edo irizpide-desberdintasunak saihesteko asmoz.

Laguntzen deskribapena

Laguntzak deialdi publiko berezi baten bitartez antolatuk eta era honetakoak izango dira:

- Titulartasun publikoa duten nekazaritza-azpiegiturak: Nafarroako toki erakundeen edo hauei egotzitako titulartasuna duten nekazaritza-azpiegitura publikoak konpontzeko edo ordezkatzeko babestu ahal diren kostuetarako dirulaguntza.

- Ureztatzaileen elkarteen nekazaritza-azpiegiturak: ureztatzaileen elkarteen titulartasuna duten nekazaritza-azpiegituren funtzionaltasuna konpontzeko edo ordezkatzeko babestu ahal diren kostuetarako dirulaguntza.

- Harri-lubetetan izandako kalteak: toki erakundeek nahiz ureztatzaileen elkarteek Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren aldez aurreko baimenaz herri-jabari hidraulikoaren barnean egindako harri-lubeten gaineko kalteak berehala konpontzeko babestu ahal diren kostuetarako % 100erainoko dirulaguntza.

- Udal titulartasuna duten tokiko azpiegiturak: konponketa egiteko, nahitaezkoa izanen da lan horiek Tokiko Inbertsioen Planean sartzea, aitortutako larrialdiko prozeduren bitartez.

- Nekazaritza nahiz abeltzaintzako ustiategietan kalteturiko elementuak: dirulaguntza jaso ahal izateko, ustiategiak Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan (NNUE) erroldatu egon behar du eta kaltearen balioak 500 eurotik gorakoa izan behar du. Laguntzen gehienezko zenbatekoa 50.000 eurokoa izanen da ustiategi bakoitzeko, eta kaltearen lehendabiziko 15.000 euroak estaliko ditu, nagusiki.

- Nekazaritza nahiz abeltzaintzako ustiategietako galerak eta lurra ezin lantzearen ondoriozko mozkin-etena: laguntzak nekazaritza-aseguruetan zehaztutako kalte-ordainen osagarri izanen dira, gehienez kaltearen %100eraino, uholdeen ondorioz laborantza-ziklo normala ezin egiteak eragindako errenta-galera arinduz. Laguntzaren guztizko zenbatekoa ez da 9.000 eurotik gorakoa izango ustiategi bakoitzeko.

- Neurri fiskalak: Nafarroako Foru Komunitateko uholdeen, haizete indartsuen eta bestelako fenomeno naturalen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzko urriaren 30eko 11/2009 Foru Legeak jasotakoak izanen dira.

Jarduera-eremua

Ekintza-plan honetan aurreikusitako neurriak, aurtengo apirilean gertaturiko eurite eta uholdeek kaltetu eta Gobernuaren maiatzaren 30eko erabakiaren bitartez berretsi zen maiatzaren 29ko 151/2018 Foru Aginduan zehaztutako udalerrietan aplikatuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa