(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eta Iruñeko Udalak pilota jokoaren garrantzi kulturalari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte asteartea, 2018.eko ekainak 5


Astelehenenean eta asteartean egingo dira, hilak 11 eta 12, "Pilota eta bere esparru kulturalak, frontoiak" lemapean, Pilota Bultzatzeko Planaren barnean


Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) eta Iruñeko Udaleko Komunitate-Garapena eta Tokiko Ekonomia Jasangarria arloek, Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzaren lankidetzaz, herritar guztiei irekitako jardunaldiak antolatu dituzte, pilotak nafarroako gizartean izan duen eragina aztertzeko eta Nafarroak eta Iruñeak kirol honetan izan duten garrantzia bistaratzeko. Programa hau NKGIk Nafarroako Pilota Federakuntzaren lankidetzaz bultzatutako Pilota Bultzatzeko Planari atxikita dago.

Jardunaldiak astelehenean eta asteartean egingo dira, hilak 11 eta 12, Iruñeko Kondestablearen Jauregian, “Pilota eta bere esparru kulturalak, frontoiak” lemapean. Tokiko ekimen berrietarako esparrua sortzea da programa honen helburua. Horren kariaz, hitzaldiek bi ardatz izango dituzte: pilotaren ondare kultural materiala, frontoien bitartez, eta pilotaren ondare kultural immateriala, kirol honen erritualaren bitartez.

Era berean, astartean, ekainak 12, kirol hau bultzatzen duten eragileak eta erakundeak partaide izango dituen lan-tailerra eginen da, eta bertan, zenbait adituk Nafarroak eta Iruñeak tradizio honetan izan duten protagonismoa aztertuko dute, pilotak ondare kulturaltzat dituen balio eta potentzialtasunei buruzko agiria landuz. Horren harira, ikerketa eta unibertsitate arloko eragileekin lanean hasi da, Pilotaren munduko hainbat alderdi arakatzeko asmoz: historikoa, kirol arlokoa, antropologikoa, hirigintza eta lurralde antolamenduari dagokiona, eta paisajistikoa.

Jardunaldien eta tailerraren programa

Jardunaldien barnean, hainbat hitzaldi eta mahainguru bat antolatuko dira bi gai nagusi hauen inguruan: “Frontoien paisaia” eta “Pilotaren erritualak”. Lehendabiziko hitzaldi-multzoa astelehenean egingo da, ekainak 11, 19:00etatik 21:00etara bitartean, eta bertan, Manuel Iñiguez & Alberto Ustárroz arkitektoek “Frontoi-plazez betetako herrialdea” hitzaldia eskainiko dute; Daniel Carballok “Pilota-jokoak erdigune historikoetan izandako ezarpena” aztertuko du, eta Olatz González antropologoak “Frontoietako kultura erronka kulturalen aurrean” delako gaiari helduko dio.

Bigarren hitzaldi-multzoa asteartean izanen da, ekainak 12, hau ere 19:00etatik 21:00etara bitartean. Honako hitzaldi hauek eskainiko ditu: “Euskal pilota jokoak ondare kultural gisa: jatorriak eta originaltasuna”, KAIT ikerketa-kolektiboko Fernando Larumbe pilotari ohiaren eskutik; “Pilota-jokoen modalitateak”, José María Echeverría pilotari ohiarekin, eta “Pilotaren etorkizunak esploratzen”, Iñigo Calzacorta pilotari ohiarekin.

Azkenik, astartean, ekainak 12, goizeko 10etan, adituen tailerra antolatuko da “Balioak eta etorkizuneko ideiak” izenburupean, “frontoien paisaia” eta “pilotaren erritualak” aztertzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa