(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak herritarren hiru parte-hartze proiektu saritu ditu osteguna, 2018.eko maiatzak 17


Landa Garapeneko Departamentuaren, Leitzako Udalaren eta EDER Kontsortzioaren proiektu parte-hartzaileak dira


Nafarroako Gobernuak gaur goizean ebatzi du Herritarrek Parte Hartzeko Jardunbide Egokien Lehiaketaren deialdia, eta, horren bitartez, demokrazia parte-hartzailea hobetzeko ezagutzak eta erremintak ematen dituzten proiektuak onartu eta saritu nahi izan ditu exekutiboak.

Nafarroako Gobernuko departamentuei eta/edo enpresa publikoei herritarren parte-hartzean zuzendutako sari publikoari dagokionean, lehiaketaren Epaimahaiak Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planaren Parte-hartze Prozesuari eman dio saria; hots, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak abian jarritakoari.

Proiektuan, epaimahaiak batez ere honako hauek baloratu ditu: parte-hartze prozesuaren aurreko plangintza eta diseinua; erakundeen eta gizartearen inplikazio garrantzitsua; prozesuak lurraldean eta gehien ukitutako sektore ekonomikoen eta sozialen artean izandako inpaktua; transferigarritasuna; baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea; nahiz proiektuaren ebaluazioa.

Tokiko Erakundeen mailan, guztira bost proiektu aurkeztu dira, eta saria Leitzako Udalak eskuratu du, Leitza Kontsumituz proiektuarekin.

Kasu horretan, epaimahaiak ondorengoak nabarmendu ditu: berrikuntza, tokiko agente ezberdinen parte-hartzea eta inplikazioa, lankidetza-sareak sortzea, beste herrietara eramateko gaitasuna edota proiektuan erabilitako baliabideen erabilera eraginkorra.

Azkenik, EDER Kontsortzioaren ECEI RN Nafarroako Erriberako Espezializazio Adimentsuko Eskualdeko Estrategia proiektuak lortu du saria toki-mailako taldeetan, unibertsitateetan, GKEetan eta elkargo profesionaletan parte hartzera zuzendutako kategorian.

Proiektu horretan, epaimahaiak batik bat nabarmendu du parte-hartze prozesuak motibazioa eta sinergiak sortzea lortu duela agente sozial, ekonomiko eta instituzional ezberdinen artean, krisi ekonomikoaren ondorioak modu berezian jasan dituen lurraldean. Lurralde zehatz batean, espezializazio-estrategia definitu duen lehen esperientzia izan da, Nafarroako S3 onartu ondoren.

Enpresa pribatuen kategoria hutsik geratu da.

Epaimahaiak hautatutako proiektuek jasotako saria egiaztatzen duen diploma jasoko dute, eta urtearen amaieran egingo den errekonozitze-jardunaldian aurkeztuko dira. Bestalde, saritutako jardunbide egokiak Jardunbide Egokien Bankuan sartuko dira, eta exekutiboak kudeatuko du Herritarrak Artatzeko eta Parte hartzeko Zerbitzutik.

Lehiaketa

Lehiaketa honako hauei zuzendu zaie: pertsonalitate juridiko propioa duen edozein entitate edo erakunde (Nafarroako Gobernuko departamentu batekoa), Toki Erakundeak, banaka edo modu federatuan, toki-ekintzako taldeak, enpresa publikoak eta pribatuak, irabazi-asmokoak edo -asmorik gabeak, unibertsitateak eta ikerketa-taldeak, ikastetxeak, fundazioak, GKEak, herritarren erakundeak eta elkarteak, elkargo profesionalak, sindikatuak eta komunikabideak.

Sari horien deialdia Herritarren Parte-hartzea Bultzatzeko Nafarroako Lehen Planean (2017/2019)  aurreikusitako ekimenetariko bat da; bertan, herritarrek sektore publikoan eta erakundeetan, publikoetan zein pribatuetan, parte hartzea sustatzeko neurriak jasotzen dira.

Gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak legealdi honetan ezarritako konpromisoetariko bat dela herritarren parte-hartzea garatzea, gizartearekiko demokratizazio, irekiera eta hurbiltze instrumentu gisa, eta, baita ere, elkarrizketa eta deliberamendu publikoa sustatzeko lanerako metodologia bezala, Gobernantzaren funtsezko elementu gisa hartuta.

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Pello Pellejero, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia; Itziar Cia, Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Arretako Zerbitzuko zuzendaria; Juan Jesús Echaide, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa; Iñaki Lavilla, Nafarroako Soziologoen eta Politologoen Elkargokoa; Jesús Oliva, Nafarroako Unibertsitate Publikokoa; eta Javier Asín, epaimahaiaren idazkari gisa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa