(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak Nafarroako enpresen kutxa-egoera hobetu du, 150 milioi eurotik gorako likidezia-injekzioarekin asteazkena, 2018.eko maiatzak 2


PFEZ eta BEZ ordainketen kudeaketan malgutasun handiagoa izateak eta fakturazio handiagoko enpresei itzulpenen epeak murrizteak eragina izan du lehen hiruhileko zerga-bilketan, eta ekitaldian zehar berreskuratuko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Ogasunak ordainketen eta itzulketen inguruan otsailaz geroztik abian jarritako egutegi berriak 150 milioi eurotik gorako likidezia-injekzioa ekarri du Foru Komunitateko enpresa-sektorearentzat.

Neurri suspertzaile horiek jada iragarri zituzten urtearen hasieran, eta, horrela, gehitu egin dira enpresek Lan eta Kapitalaren Erretentzioak eta BEZa ordaintzeko dituzten epeak. Modu horretan, beste 10 egun eman zaizkie ordainketa egiteko, haien kutxa-egoera hobetuaz. Neurri horren bitartez, 88 milioi euroko efektua izan du zirkulatzailearen hobekuntzan, eta Informazioaren Berehalako Horniduraren sistema berria ezartzeari esker lortu da.

Nafarroako Ogasunak ordainketen eta itzulketen inguruan otsailaz geroztik abian jarritako egutegi berriak 150 milioi eurotik gorako likidezia-injekzioa ekarri du Foru Komunitateko enpresa-sektorearentzat.

Neurri suspertzaile horiek jada iragarri zituzten urtearen hasieran, eta, horrela, gehitu egin dira enpresek Lan eta Kapitalaren Erretentzioak eta BEZa ordaintzeko dituzten epeak. Modu horretan, beste 10 egun eman zaizkie ordainketa egiteko, haien kutxa-egoera hobetuaz. Neurri horren bitartez, 88 milioi euroko efektua izan du zirkulatzailearen hobekuntzan, eta Informazioaren Berehalako Horniduraren sistema berria ezartzeari esker lortu da.

Bestalde, hiruhileko honetan, BEZ itzulketen aurrerapen iragarria burutu da, 70.000 eurotik gorako kuotak itzuli behar zituzten enpresekin. Era horretan, fakturazio handiagoko enpresek krisi ekonomikoaren aurreko itzultze-epeak berreskuratu dituzte, batez besteko itxaronaldia 4 hilabetetik 2 hilabetera jaitsiaz. Itzulketen erritmoa aldatzeak 63,7 milioi euroko efektua izan du.

Aldaketa horiek eragina dute lehen hiruhileko sarrera eta itzultzeetan; beraz, zergen bilketa likidoa %28,37 murriztu da iazko urtetik hona. Kontabilitate-efektu iragankorra da, eta datozen hilabeteetan zuzenduko da. Gainera, adierazi behar da, termino homogeneoetan, ia zerga guztien portaera hobetu dela iazkoarekin alderatuta, ekonomiaren martxa onaren ondorioz.

PFEZen portaera ona

PFEZari dagokionean, zergen bilketa likidoa %4,52 murriztu da (352 milioi 369 milioiren aurrean) egutegi berriaren kontabilitate-efektua medio, baina, termino homogeneoetan, lan-atxikipenak %6ko erritmoarekin hazten ari dira 2017arekin alderatuta.

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, egoera antzekoa da. Urteko garai honetan, bilketak saldo negatiboa izan ohi du, eta, aurten, itzulketa handiagoen ondorioz, 60 milioi eurokoa da (53 milioi 2017an).

Gainerako zuzeneko zergei erreparatuta, nabarmentzekoa da, zenbatekoengatik, Oinordetzen eta Loterien egoera, nahiz eta biek aldi baterako portaerak izan. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zergan, 5,8 milioi gehiago bildu dira, Loteriarenean 8,8 milioi jaitsi arren. Gogoratu behar da 2017. urtean 2016ko Gabonetako Loteriako sari nagusiak sartu zirela, eta aurten ez dela antzeko egoerarik gertatu.

Termino homogeneoetan, BEZaren zuzeneko bilketa %13 gehitu da

BEZari dagokionean, kuota positiboen nahiz itzulketen egutegi-aldaketa egiteaz gain, bi egoera gertatu dira: alde batetik, enpresen esportazio-jarduerak gora egin du, eta horrek itzulketa handiagoak ekarri ditu; eta, bestetik, Estatuarekiko doikuntzak murriztu egin dira, aldaketa horiek hiruhileko honetan modu iragankorrean eragiten baitute kalkulu-formulan.

Hori guztia dela-eta, BEZaren bilketak %86,8ko jaitsiera izan du oro har, nahiz eta, termino homogeneotan, kudeaketa zuzenaren bilketa osoa %13 hazi. Espero behar da itzulketak ez ezik, Estatuarekiko doikuntzak ere datozen hiruhilekoetan konpentsatzea eta egungo egoera baino kontabilitate-egoera errealistagoa izatea.

Zerga Berezien atalean, aldaketa nagusia Hidrokarburoen gaineko Zergan gertatu da, bosturteko honetarako Hitzarmen Ekonomikoaren eguneraketan adostutako kalkulu-tasa berria sartu baita. Horrela, horrek Estatuarekiko doikuntzetan eragina du, eta 17 milioi eurorekin hobetu dira eta Zerga Berezien bilketa %16,06 gehitu dute.

Gainerako zergen egoera bat dator egoera ekonomikoarekin: enpresarien eta profesionalen zatikatzeak hobetu dira (%12,76), Garraio-bideak (%19,26),  Ondare-transmisioak (%13,28), Dokumentatutako Ekintza Juridikoak (%9,72) eta Aseguru-primak (+%7,6).

Oro har, Nafarroako Zerga Ogasunak 482 milioi euroko zerga-bilketa likidoa izan du 2018ko lehen hiruhilekoan, 2017ko denboraldi berean bildutako 673 milioi euroren aurrean. %28,37 gutxiago bildu dira, nahiz eta Gobernuak, aurrean azaldu moduan, alde hori datozen hiruhilekoetan murriztea aurreikusten duen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa