Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu apirilaren 30etik maiatzaren 6ra bitarteko asterako.
Kukai eta Sharon Fridmanek prestatutako ERRITU ikuskizuna ikusgai gaur eta bihar.
(
irudia handitu
)
Dantza itzuliko da Nafarroara, DNA jaialdiak ekarrita: “Erritu”, Kukai eta Sharon Fridmanena, “Ura”, Zuk Performing Arts konpainiarena, “Sin baile no hay paraíso: Mi propia historia de la danza”, Pere Faurarena, “The Night, visioning a postcapitalist society while we sleep”, hello!earth konpainiarena, eta “Calling Tree” paseoa, Rosemary eta Simon Whiteheadena.
Nafarroako Liburutegiak Rudyard Kiplingen "Oihanaren liburua"-ri buruzko hitzaldia antolatu du, Consuelo Allueren eskutik, asteazkenerako, “Ongi etorri ipuinetara” zikloaren saio berri bat, asteazkenerako, eta “Poesia-lurraldeak” izenburuko kontzertua, Diego Ojeda, Loreto Sesma eta Lae Sánchezekin, ostiralerako.
Zinemak ondoko film hauek hurbilduko dizkigu Nafarroako Filmotekara: ”Citizen Jane: Battle for the City “, asteazkenarekin, “Bizia birsortzen” eta “Montejurra''76 - Claveles rojos para un adiós”, ostegunarekin, eta "Metropolis", ostiralarekin.
Erakusketei dagokienez, ondokoak daude oraindik ikusgai: “Gamazadarem 125. urteurrena”, “Incurvar”, “Grupo Danok. 1966-1967” eta “En abierto – Zabalik: NUParen 30 urteei buruzko erakusketa”
Bukatzeko, bisita gidatuak antolatu dira "Danok taldea. 1966-1967. Modernitate osatugabea” erakusketara. Eta aurrera darrai Museoen Zerbitzuak bultzatutako “Pasaportea: Museatu! eta bidaiatu” kanpainak.
Esteka honetan duzu kultur programazio osoa.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen