(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Endarlatsan harrapatu dute 2018ko denboraldiko lehenbiziko izokina asteazkena, 2018.eko apirilak 18


Lehenbizikoak 4,750 kiloko pisua izan du eta Berako Xabier Lantzek arrantzatu du


lehendabiziko

Xabier Lanz, de Bera, con el salmón capturado. ( irudia handitu )

Berako Xabier Lanz arrantzaleak harrapatu du gaur goizeko 9etan denboraldiko lehenbiziko izokina. Aleak 4,750 kiloko pisua, 775 milimetroko luzera eta 150 milimetroko altuera ditu eta Las nazas deritzon putzuan arrantzatu dute, Endarlatsan. Aleak mikro-marka bat du eta koilaradun beita erabiliz harrapatu dute. Izokin gaztea da, bi negu inguruko adina duena.

Bidasoako lehenbiziko izokina Iruñeko Ansoleaga 33 jatetxeak erosi du.

Aurten, normalean baino lehenago abiatu da Bidasoan izokina arrantzatzeko garaia, apirilaren 15ean alegia, aurreko urteetan ez zegoen berritasun batekin, izan ere, amuarraina arrantzatzeko erabili den baimen-sistemaren antzekoa ezarri baita. Hau da, Bidasoa ibaiko izokin-tartean izokina arrantzatu ahal izateko, baimenarekin batera, eguneko baimen pertsonala eskatu beharko da. Aurtengo arrantza garaia apirilaren 15ean hasi eta 66. alea harrapatzen denean bukatuko da, edota uztailaren 31n, ale kopuru hori lortuko ez balitz

Aurreko lehenbizikoak

Iaz, Bidasoako lehenbizikoa arrantza-garaia hasi zen egun berean harrapatu zuten, maiatzaren 1ean. Irungo (Gipuzkoa) Pedro Iglesias arrantzaleak harrapatu zuen goizeko 10:15ean Villanueva deritzon esparruan, Berako udalerrian, lehenbiziko izokinak harrapatu ohi ziren “Los Cincuenta” putzuaren iparraldean. Aleak 2.250 gramoko pisua, 654 milimetroko luzera eta 120 milimetroko altuera zituen eta izokin basatia zen.

Juan José Sánchez Márquez, Berrizko (Bizkaia) 35 urteko arrantzalea izan zen 2016an, denboraldiko lehenengo egunean, Bidasoako lehenbiziko izokina harrapatu zuena. Aurreko urteetan bezalaxe, izokina “Los Cincuenta” putzuan arrantzatu zen, Endarlatsas. Izokina koilaradun beita erabiliz harrapatu zuten, eta 4.500 gramoko pisua, 750 milimetroko luzera eta 170 milimetroko altuera izan zituen. Ale hau ere basatia zen, markatu gabea, ez ez zetorren inongo birpopulaziotatik.

2014an, denboraldiko lehenbiziko izokina ez zuten harrapatu arrantza-garaia hasi zen egunean, maiatzaren 4an baizik, eta Doneztebeko Eduardo Oyarzabal Micheok arrantzatu zuen, hau ere “Los Cincuenta” putzuan. Izokina koilaradun beita erabiliz harrapatu zuten, eta 4.750  gramoko pisua, 770 milimetroko luzera eta 160 milimetroko altuera izan zituen. Markatutako alea zen, Mugairiko arrain-haztegian egindako arrainkumeen birpopulazio batetik etorritakoa.

Aurreko urtean, helbidea Orkoienen duen Roberto Lanz arrantzaleak harrapatu zuen lehenbiziko izokina, arrantza-garaia ireki zen egun berean, eta “Los Cincuenta” putzuan arrantzatu zuen. 4.260 gramoko pisua eta 740 milimetroko luzera zituen. Markatu gabeko ale basatia zen eta koilararekin arrantzatu zuten.


lehenbiziko

Lehenbizikoak 4,750 kiloko pisua izan du. ( irudia handitu )

Araudia

Aurten, baimenak apirilaren 9az geroztik eskatzen hasi dira, eta denboraldia 66. alea harrapatzen denean bukatuko da.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eguneko 100 baimen banatuko ditu gehienez. Baimenak internet-en bitartez eskatu ahalko dira edo Infonavarraren 012 telefonora deituz (948 217 012 zenbakira, Nafarroatik kanpo deituz gero). Baimena egunekoa eta pertsonala izanen da. Ez dago mugarik arrantzaleko eta denboraldiko eskatu ahal den gehieneko baimen-kopuruari dagokionez.

Tramitatzeko, nahitaezkoa da arrantzaleak arrantza-baimena izatea eta Nafarroako Gobernuaren baimenei buruzko datu-basean arrantzalearen datuak zuzenak izatea. Arrantza-baimena eskuratu edo dagozkion datuak egiazta daitezke Zerbitzuen Katalogoaren bitartez.

2018ko denboraldia eta honi atxikitako egunak, eremuak, arteak, ale kopuruak eta aleen neurria arautuko dituen araudia 51/2018 Foru Aginduan zehaztu da, eta horren edukia ezagutzera emateko,arrantza-arauei buruzko foiletoa argitaratu da (gaztelaniaz eta euskaraz). Denboraldi balioduna ere aldatu da, apirileko hirugarren igandean hasiko baita (apirilaren 15ean), eta aldi bateko debekualdia ezarri da maiatzaren 28tik ekainaren 13ra bitartean (biak barne), denboraldiak izokinaren arrantzarako egun baliodunen kopuru berbera izan dezan. Arrantza garaia 66. alea harrapatzen denean bukatuko da, edota uztailaren 31n, ale kopuru hori lortuko ez balitz. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa