(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ikastetxeetan ikerketa garatzeko hitzarmena sinatu dute Hezkuntza departamentuak eta Nafarroako unibertsitateek


astelehena, 2018.eko martxoak 26


Solana kontseilariak eta NUP, Nafarroako Unibertsitatea, Iruñea eta Tuterako UHUNeko ordezkari nagusiek ezagutza zientifikoaren transmisioa bultzatzea helburu duen akordioa izenpetu dute


convenio investigacion universidades

Solana kontseilaria unibertsitateetako ordezkari nagusiekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak eta Nafarroako Unibertsitateek (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea eta Iruñea eta Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak) diru publikoarekin finantzatutako ikastetxeetan ikerketa ekintzak garatzeko hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Hezitzaileen artean ezagutzen transmisioa eta transferentzia erraztea eta bultzatzea du xede akordio honek, ikerketa arlo akademikotik eta unibertsitatez kanpoko eremuetara gerturatuz.

Hezkuntza kontseilari, Maria Solanak, Nafarroako Unibertsitateko Publikoko errektore Alfonso Carlosenak, Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sánchez-Tabernerok, Iruñeko Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko zuzendari Carmen Jusuék eta Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko zuzendari Luis J. Fernandezek akordioa sinatu dute gaur goizean Nafarroako Jauregian egindako ekitaldian.

Hitzarmen honen bitartez, Nafarroako ikastetxeetan egingo diren ikerketak arautu dira, hala ikertzaile taldeek ikerketa egin den ikastetxeetako irakasleei egindako ikerketaren emaitzak helarazteko konpromisoa hartu dute, gainera ikastetxearentzako interesgarri izan daitezkeen bestelako ikerketen inguruko ezagutzak ere zabalduko dituzte ikerlariek.

Maria Solana kontseilariak nabarmendu duenez, “Hezkuntza departamentuak eta unibertsitateek badakigu hezkuntza arloan egindako ikerketetan lortutako emaitzak gerturatzeak ze garrantzia duen eta horregatik zabaldu behar dira emaitza eta ezagutza horiek horma akademikoetatik harago”. Gainera, “administrazioak hezkuntza arloan egindako ikerketen emaitzak jaso behar ditu, hezkuntzak berezkoak dituen hainbat gaitasun, esaterako aniztasuna, hizkuntzen irakaspena edota metodologia ezberdinen eraginkortasuna lantzeko garaian informazioa zehatza izan dezan”.


convenio investigacion universidades

Maria Solana kontseilaria hitzarmenaren sinadura ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Alfonso Carlosenak, “akordio honek etorkizunean gure talentu izango direnei ikerketetan lortutako emaitzak ezagutarazteko” ematen duen aukera nabarmendu du. Gainera, Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sánchez-Tabernerok Nafarroako Gobernuak egindako esfortzua eskertu du, “ikerketak bultzatu” eta “ikastetxeek erabili ahal izango duten informazioa zabaltzea oinarrizkoa da”, gehitu du. Iruñeko UHUNeko zuzendari Carmen Jusuék, berriz akordio honen egokitasuna aipatu du, “egindako lana ezagutaraztearekin batera ikerketak aurrera egitea bermantzen du”. Azkenik, Tuterako UHUNeko zuzendari Luis J. Fernándezek “ezagutzaren feed-backak lantzeak” duen garrantzia azpimarratu du.

Gaur goizean sinatutako hitzarmen honek lau urteko iraupena izango du. Ikertzaile taldeei ikerketak jaso nahi dituzten ikastetxeen zerrenda ezagutu eta haiekin harremanetan jartzeko modua helaraziko zaie. Horretarako, sinadura honen ostean Hezkuntza departamentuak Unibertsitateen zerbitzuaren bitartez ekimen honetan parte hartu nahi duten ikastetxeek izena emateko zerrenda zabalduko du.

Ikerketa ekintzetan parte hartuko duten ikastetxeek ikerketa gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren toki eta ordutegiak zehaztuko dituzte eta baita ondoren lortutako emaitzen berri zabaltzeko hitzorduak ere. Gainera, ikastetxea osatzen duten talde ezberdinei, irakasle, ikasle zein familiei, ikerketetan lortutako emaitzen berri emango die eskola bakoitzak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa