(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko martxoak 26


Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu martxoaren 26tik apirilaren 1era bitarteko asterako.


incurvar agenda cultural

"Incurvar" exposizioa Oteiza museoan.

Nafarroako Liburutegiak “Placeres y tormentos de No sufrir compañía” izenburuko hitzaldia antolatu du, astelehenerako, “Bakardadea mundu garaikidean” jardunaldiak amaitzeko, Ramón Andrésen eskutik, eta “Ongi etorri ipuinetara: Kamishibai” haurrentzako jarduera, ingelesez, asteazkenerako.

Uharteko Arte Garaikideko Zentroak molde eta erreprodukzioen lantegia antolatu du, astelehen eta astearterako, eta “XYZ ¡eXpresa! ¡proYecta! ¡zigZaguea!”, ostiralerako.

Zineak, bestetik, “En la playa sola de noche” (Hong Sang-soo), asteartean, eta “La escafandra y la mariposa”, (Julian Schnabel), asteazkenean, ekarriko ditu Nafarroako Filmotekara.

Halaber, Karlismoaren Museoak bisita gidatuak antolatu ditu erakusketa iraunkorrera, ostegun, ostiral eta igandean, eta Nafarroako Museoak bisita gidatua prestatu du “Danok Taldea. 1966-1967” erakusketara, igandean.

Ondoko erakusketek ikusgai jarraitzen dute: “Incurvar”, Oteiza Museoan; “Meatzariak gerran”, Lizarrako Karlismoaren Museoan; “Danok Taldea. 1966-1967”, Nafarroako Museoan; eta “Ikusgai egiten duen gaua”, Huarte Zentroan.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa eta aste honetakoa:


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa