(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Nafar Kontseiluak ordezkari kopurua handitu eta 35 kide izanen ditu asteazkena, 2018.eko martxoak 21


Lana Batzordeen bitartez bultzatuko du, eta Euskaren Plan Estrategikoaren garapenaz eta betetze-mailaz informatzea bezalako zeregin berriak gaineratu zaizkio


Nafarroako Gobernuak Euskararen Nafar Kontseiluko kide berriak izendatzeko akordioa onartu du gaurko saioan. Akordio honen bitartez, kontsulta-organo honek 35 kide izanen ditu hemendik aurrera, lehen zituen 22 kideen aldean.

Hortaz, Nafarroako Parlamentuaren proposamenez, 4 kontseilukide berri izendatu dira, eta aldi batez postu bat hutsik geratuko da. Instituzioen eta erakundeen ordezkaritzari dagokionez, lehendabiziko aldiz, Nafarroako Gazteriaren Kontseilua organo honetan ordezkatuta egonen da.

Kultura-elkarte eta gizarte-ekimeneko erakundeen ordezkaritza 2 kidetik 5 kidera handituko da, eta oraindik 2 postu izendatu gabe gelditu dira. Azkenik, euskararen eta euskal kulturaren arloko ospe handiko pertsonei dagozkien postuak 7tik 10era igo dira.

Nafarroako Gobernuak 5 kontseilukide izanen ditu aurrerantzean ere.

Ondorioz, organoaren osaera berria honako hau izanen da:

Nafarroako Gobernuaren ordezkariak:

- Ana Ollo Hualde, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Kontseilaria, Lehendakaritza.

- Mikel Arregi Perez, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Zuzendari Gerentea, Lehendakariordetza.

- Pello Pellejero Goñi, Komunikazioko eta Harreman Instituzionaletako Zuzendari Nagusia, kontseilukide titularra.

- Nekane Oroz Bretón, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendari Nagusia, kontseilukide titularra.

- Paula Kasares Corrales, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko Zuzendaria, kontseilukide titularra.

Nafarroako Parlamentuaren proposamenez:

- Juan Carlos Pikabea Zubiri, kontseilukide titularra, eta Iñaki Iriarte López, ordezko kontseilukidea.

- Cristina Lainez Gabari, kontseilukide titularra, eta Koldo Pla Larramendi, ordezko kontseilukidea.

- Dabid Anaut Peña, kontseilukide titularra, eta Bakartxo Ruiz Jaso, ordezko kontseilukidea.

- Itziar Díez de Ulzurrun Sagalá, kontseilukide titularra, eta Mikel Aranburu Bergua, ordezko kontseilukidea.

Atal honetako kontseilukide-postu bat hutsik geratu da.

Instituzio eta erakundeen 8 ordezkari:

– Sagrario Aleman Astiz, kontseilukide titularra Euskaltzaindiaren izenean, eta Andrés Iñigo Ariztegi, ordezko kontseilukidea.

- Imanol Nuñez Aldaz, kontseilukide titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izenean, eta Roldan Jimeno Aranguren, ordezko kontseilukidea.

- Naiara Ardanaz Iñarga, kontseilukide titularra Nafarroako Unibertsitatearen izenean, eta Nagore Gil Fuentetaja, ordezko kontseilukidea.

- Mikel Aranburu Zudaire, kontseilukide titularra Eusko Ikaskuntzaren izenean, eta Izaskun Arratibel Pastor, ordezko kontseilukidea.

- Unai Lako Goñi, kontseilukide titularra Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren izenean, eta Javier Albizu Sanz, ordezko kontseilukidea.

- Ibai Aramburu Ugalde, kontseilukide titularra Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren izenean, eta Erkuden Fernández Martos.

- Mikel Asiain Torres, kontseilukide titularra Nafarroako Ikastolen Elkartearen izenean, eta Josu Reparaz Leiza, ordezko kontseilukidea.

- Iosune Arévalo Dominguez, kontseilukide titularra Nafarroako Kazetarien Elkargoaren izenean.

Kultura-elkarteen edo gizarte-ekimeneko erakundeen proposamenez:

- Sergio Iribarren Galbete, kontseilukide titularra, Sortzen Elkartearen proposamenez.

- Garbiñe Petriati Ijurra, kontseilukide titularra Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren proposamenez, eta Arantza Haranburu Karrera, ordezko kontseilukidea.

- Joxerra Olano Etxabe, kontseilukide titularra IKASTARI (IKA) Kultur Elkartearen proposamenez, eta Nekane Otamendi Artola, ordezko kontseilukidea.

- Oskar Zapata Solano, kontseilukide titularra Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren proposamenez, eta Juan Kruz Lacasta Zubero, ordezko kontseilukidea.

- Xabi Garcia Castell, kontseilukide titularra AEK, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundearen proposamenez, eta Alizia Iribarren Andueza, ordezko kontseilukidea.

Atal honetako bi kontseilukide-postu hutsik geratu dira.

Euskararen eta euskal kulturaren arloko ospe handiko 10 pertsona:

- Xabier Erize Etxegarai (Lleida, 1955). Filologoa, soziolinguista, historialaria eta kudeatzailea. 1989an Euskal Filologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2016an, euskaltzain urgazle izendatu zuten. Soziolinguistikaren arloan egindako lanagatik nabarmendu da, oroz gain.

- Nerea Fillat Oiz (Iruña, 1977). Historian eta Arkeologian lizentziatua. Lana eta eraginkortasun politikoa uztartzea xede duten enpresak sustatzen lan egin du. Gaur egun, gizarte-ekimeneko Katakrak kooperatiban lan egiten du.

- Xabier Zabaltza Pérez-Nievas (Tutera, 1966). Nafar idazle eta historialaria. Hizkuntzen eta nazionalismoen ikerketan espezializatua. Gaur egun, itzultzailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle elkartua da.

- Paul Bilbao Sarria (Algorta, Getxo, 1971). Euskal Filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1994). Hizkuntza Eskubideen Behatokian lan egin du erakunde honen hastepanetatik. 2010ean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi izendatu zuten.

- Orreaga Ibarra Murillo (Mezkiritz, Erro, 1960). Euskal Filologian doktoratua (1994) Euskal Herriko Unibertsitatean. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskal Filologiako fakultatean lan egiten du. Ultzamako, Erroibarreko eta Esteribarreko euskalkiak dira bere jardunaren ardatz nagusia.

- Reyes Ilintxeta Jimenez (Iruña, 1968). Kazetaritzan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatea. Iruñeko Euskalerria Irratian lan egiten du. Komunikabideetako ohiko kolaboratzailea. Ze berri? aldizkariaren zuzendaria.

- Mikel Ziordia Osta (Tutera, 1969). Filosofian eta Hezkuntza-Zientzietan lizentziatua. Tuterako zentro zibikoen koordinatzailea.

- Mikel Belasko Ortega (Iruña, 1967). Euskal Filologian lizentziatua. Toponimian espezializatua. Navarra. Toponimia y Cartografía bildumaren koordinatzailea.

- Julio Soto Ezkurdia (Gorriti, 1987), berstolaria, Nafarroako txapelduna hainbat ediziotan. Nekazaritza ingeniaria eta Euskal Filologian lizentziatua. Iritzi-artikuluak idatzi ohi ditu prentsan.

- Aingeru Epaltza Ruiz de Alda (Iruña, 1960). Kazetaritzan lizentziatua. Nafarroako Gobernuko itzultzailea. Zenbait komunikabidetako kolaboratzailea. Euskaraz idazten duen idazlea. Euskal literaturaren 1997ko sariaren irabazlea.

Euskararen Nafar Kontseilua

Euskararen Nafar Kontseilua Nafarroako Gobernuko kontsulta-organo bat da hizkuntza-politikaren arloan. Lehendakaria Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko burua da, eta Nafarroako Gobernuko -Euskarabidea eta beste sail batzuk-, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Nafarroako Unibertsitateko, Euskaltzaindiko, Eusko Ikaskuntzako, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko, Nafarroako Ikastolen Elkarteko, Nafarroako Kazetarien Elkarteko, kultura elkarteetako edo euskara sustatzen duten gizarte-ekimeneko erakundeetako ordezkariez eta euskararen eta euskal kulturaren esparruan ospetsuak diren pertsonez osatuta dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa