(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Tafallan hasi du eskualde mailako zerbitzu berriak dituen Plan Soziosanitarioaren hedapena astelehena, 2018.eko martxoak 19


Osasun Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak baliabideak koordinatuko dituzte pertsona bakoitzari egokitutako arreta integrala eskaintzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Tafallan abiarazi du gizarte eta osasun arloetako arreta integraturako proiektua. Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren beharretara zuzendutako gertuko zerbitzu integrala eskaintzea da bi departamentuen arteko baterako proiektu honen helburua, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari gerente Inés Francesek eta Osasun Departamentuko zuzendari Luis Gabilondok astelehen honetan adierazi duten bezala.

Nafarroako Gobernuak Tafallan abiarazi du gizarte eta osasun arloetako arreta integraturako proiektua. Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren beharretara zuzendutako gertuko zerbitzu integrala eskaintzea da bi departamentuen arteko baterako proiektu honen helburua, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari gerente Inés Francesek eta Osasun Departamentuko zuzendari Luis Gabilondok astelehen honetan adierazi duten bezala.

Proiektu honen bitartez, Departamentu bakoitzaren eskuduntzak gainditzen dituen prestazio sanitario eta sozialen multzo integratu bat eskaini nahi zaie ezaugarri berezietako zainketa-premia konplexuak dituzten pertsonei, bi zerbitzuen aldibereko ekintza sinergikoaz profitatzeko aukera izan dezaten.

Osasun Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak Tafallako eskualdea hautatu dute Planaren hedapena hasteko, eskualde honek duen kokapen geografikoagatik, Plana abian jartzeko eskaintzen dituen baliabide asistentzialengatik eta koordinazio soziosanitarioaren arloan duen esperientziagatik.

Plana zonaldeko 26 udalerriri (44.552 biztanlerekin) nahiz Tafallako eskualdeko –Tafalla, Erriberri, Peralta, Carcastillo eta Artaxoa– profesional sanitarioei eta gizarte-zerbitzuetako mankomunitateei aurkeztu zaie dagoeneko. Datozen hilabeteotan burutuko den hedapen osoaren ondoren, ekintzei buruzko balorazioa eginen da Nafarroako beste eskualde batzuetara zabaldu baino lehen.

Arreta Soziosanitario Integratuko Proiektuak, behar sanitario edo sozial handiak dituzten pertsonei osasun arlotik zein gizarte arlotik sarbide izatea bermatuko dien eredu berri bat ezarriko du, eskualdeko pertsonei eguneroko jardueretan ahalik eta autonomia-mailarik eta bizi-kalitaterik handiena errazteko asmoz, baita zaintzaileri ere, etxean ahalik eta denbora gehien egoteko aukera izan dezaten, ospitalizazioen etengabeko beharra eta instituzionalizazioa saihestuz.

Arreta-eredu berri honetarako, eskualde mailako zerbitzu soziosanitario berriak garatu behar dira, tokian tokiko osasun arloko nahiz gizarte-zerbitzuetako profesionalei sostengua emateko. Profesionalek lan-metodo berriak eta informazio-sistema berriak izanen dituzte.

Bi ikuspuntuetatik egindako baterako balorazio integralaren ondoren, erabiltzailea etxetik hurbilen dituen inguruko zerbitzuez baliatu ahalko da. Hauexek dira ekintzen xedeak: ahultasunezko egoerak prebenitzea, funtzionalitatearen susperraldia edo mantenimendua sustatzea norberaren autonomia areagotzeko, sufrimenduak arintzea eta gizarteratzea erraztea.

Onuradunak osasun eta gizarte arloetako beharrak dituzten herritarrak dira. Honelako kasuetan, osasun zein gizarte arazoak eman ohi dira aldi berean, autonomia funtzionalari dagozkionak zein nahikotasun instrumentala edo gizarte-harremanak eragozten dituztenak. Segmentu honetan, mendekotasun-maila altua duten edozein adinetako pertsonak daude, baita bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako adinekoak, ohean etzanda dauden gaixo kronikoak, nahiz gaixotasuna edo gizarteratzeko zailtasunak dituztenak ere.

Osasun arloko nahiz gizarte-zerbitzuetako profesionalek metodologia bakarra aplikatuko dute, prebentziorako, hezkuntzarako, autozainketetarako nahiz errehabilitaziorako jarduerak barne harturik. Horrekin batera, pertsona zaintzaileak ere kontuan hartuko dira, prestakuntza eta laguntza arloko ekintzen bitartez. Kasuen aldizkako jarraipena egin ondoren, metodoak helburuak eta emaitzak neurtzeko indizeak ere aurreikusiak ditu, bereziki erabiltzailearen gaitasun funtzionalari dagokionez.

Bi esku-hartze maila

Planak biztanleria bi mailatan artatuko du: lehen mailako arretan, oinarrizko zonaldeetan dauden baliabide sanitario eta sozialen laguntzaz, eta eskualde mailan. Azken kasu honetan, horretarako eratutako talde koordinatzailea arduratuko da lehen mailako baliabideak gainditzen dituzten kasurik konplexuenak artatzeaz.

Eskualdeko talde koordinatzaileak barrutiko baliabide soziosanitario espezifikoak kudeatuko ditu: etxez etxeko laguntzarako taldea, kasurik konplexuenetako etxeko laguntza indartuko duena; susperraldi nahiz errehabilitaziorako baliabideak (egoitza barneko susperraldirako oheak, aldi bateko egonaldietarako egoitzetako plazak, errehabilitaziorako eguneko zentroak eta etxeko errehabilitazio funtzionalerako laguntza); eta pixkanaka-pixkanaka garatuz joango diren beste laguntza-baliabide batzuk (telelaguntza, Eguneko Zentroetara joateko garraioa, botiken prestaketa indibidualizatua farmaziekin batera, Adinekoen Zaintzaileen Eskola, geriatriako eta barne-medikuntzako kontsultore espezialistak,zainketa aringarrietako zerbitzuen deszentralizazioa edota etxeko ospitalizazioa eta errentako laguntza orteoprotesikoak). Laguntza hauen bitartez, erantzuna emango zaie egoerarik konplexuenei.

Ahultasunaren eta mendekotasunaren arloko estrategia prebentiboa indartzeko xedez, arreta zuzenaren osagarri gisa, lagundutako sareko hainbat lan-ekintza aurreikusi dira oinarrizko zonaldeetan. Lehenik eta behin, Esku-Hartze Komunitarioko Kontseiluetan oinarrizko bost zonalde eratzea proposatu zaie toki-erakundeei. Organo honetan parte hartuko dute toki-erakundeen, ikastetxeen, adinekoen elkarteen eta herritarren elkarteen ordezkariek, osasuna sustatzeko teknikari batekin batera, ekintzak lehenesteko, programan parte-hartzeko eta boluntariotza nahiz elkar-laguntzarako sareak bultzatzeko asmoz.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Plansociosanitario.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa