(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa izan da musika-irakaskuntza digitalean eredu berritzailea ezartzen lehena asteartea, 2018.eko martxoak 13


Eredu berria, patentatutako paperik eta "orrialde" gabeko partitura digitaleko formatuko berezko teknologian oinarrituta, Pablo Sarasate Musikako Kontserbatorio Profesionalean eta Nafarroako Musikako Goiko Kontserbatorioan ezarri da


docencia musical

Hasier Morras, María Pilar Encabo, Javier Los Arcos, Julio Escauriaza eta Carlos Piñuela ikasle batekin batera aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroa izan da musika era digitalean irakasteko eredu berria ezarri duen lehenengoa, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eta Blackbinderren (ereduaren oinarria den tresna interaktiboaren start up sortzailea) arteko lankidetzarako hitzarmenaren bitartez. Tresnaren helburua partitura lanaren paradigma aldatzea eta, hari esker, ikasleak eskainitako denbora eta lana optimizatzea.

Hasier Morrás Eleaniztasuneko Zerbitzu-zuzendariaren arabera, proiektu honetan, “hezkuntza berrikuntzak eta nafarroako ekintzailetzak bat egin dute ekimen honetan, aukera paregabea da, eta merezi du bide hau aztertzeak”.

Pablo Sarasate Musika Eskola Profesionalean eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, biak Nafarroako Musikako Hirian kokatuta, 2017an ekin zitzaion musika profesionalaren digitalizazio-prozesuari, haietako 4 irakaslek euren klaseetan irakasteko metodoak hobetzeko teknologia berriei onura ateratzeko aukera ikusi zutenean. Gaur Musika Hiriko Entzunaretoan aurkeztu den ekimenak, prozesu hori bultzatzen du. Gaur egun, 30 ikasle eta irakasle, musika-tresna desberdinak jotzen dituztenak, egunero dihardute lanean eredu berri honekin, zeinak ikasleak partituren lanari eskaintzen dion denbora eta lana erraztea bilatzen duen.

Tresna digital honek, musika nola jotzen den aztertzen du eta haren erritmoari egokitzen zaio intuizioari jarraiki, paperezko partituren beharrik gabe. Ondorioz, musika-piezak sortu, editatu eta egitea ahalbidetzen du, hura jotzen ari den musikariak unean bertan aldatu eta haren arabera egokitzen den arte.

Blackbinder sistemak, musika-ikerketa proiektuan eta garapen teknologikoan oinarrituta, teknologia berrien abantailak aprobetxatzen ditu irakurketa-sistema jarraitua, “orrialde gabeko” formatuko partitura digitala lortzeko. Honela posiblea da partiturekiko lan prozesu guztia digitalki garatzea, bere estudio eta entsegutik, azterketa edo kontzertu bateko interpretaziorarte.

Tresna horrek nazioarteko proiekzioa du eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta dagoeneko RTVEren bakarlarien laukoteen hainbat kontzertuetan eta Bartzelonako Gran Teatre del Liceu-an erabili dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa