Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Emanaldia 19:30ean hasiko da eta sarrera debalde izango da, aretoa bete artean
Javier Garín, Ane Alberdi, Beatriz Vallejo eta Aizbeltz Auza.
Ostegun honetan, hilak 15, Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako III. Interprete Gazteen zikloaren zortzigarren kontzertua izango da. Oraingoan, Javier Garín, tronpeta-jotzailea, Ane Alberdi flautista, Beatriz Vallejo perkusio -jotzailea eta Aizbeltz Bulza biolinista izango dira protagonista. Kontzertua 19:30ean hasiko da eta sarrera doakoa izango da, aretoa bete artean.
Kontzertu honetan besteak beste H. Tomasik tronpetarako sortutako obrak, Alessrandro Marcelok flautarako sortutakoak, Hugo Morales eta David Langek perkusiorako konposatutako lanak, zein W.A Mozartek biolin eta orkestarako garatutako obrak entzuteko aukera izanen da.
Errezitaldi hau Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolak 4. mailako ikasleen lana ezagutzera emateko zikloaren baitan antolatu da kontzertua. Eskolako arlo klasikoko ikasleek parte hartzen dute, esku-soinu, bonbardino, kantu, klarinete, fagot, flauta, gitarra, oboe, organ, perkusio, piano, saxofoi, tronpeta, tuba, biolin, biola eta biolontxelo joletzaileek. Kontzertuetan ikasleek Miguel Ángel Aguirre, Leyre Lisarri, Michel Reynoso eta Cesar Vallejo piano-jotzaileen laguntza izango dute.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen