(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoak “Danok Taldea. 1966-1967: Modernitate osatugabea” erakusketa eskainiko du maiatzaren 27ra arte ostirala, 2018.eko martxoak 9


27 artisten 40 obraz dago osatua, Nafarroakoak gehienak


J. Martín Caroren lana (Nafarroako Museoa). ( irudia handitu )

Nafarroako Museoak “Danok Taldea. 1966-1967: Modernitate osatugabea” erakusketa eskainiko du, Nafarroako garai hartako arte-munduko 27 artistaren 40 lanez osatua.

Amaieran guztiz buru ematera iritsi ez zen saiakera izan zen mugimendu hau, Nafarroako inguruko artistak abangoardia-talde batean biltzekoa, Gipuzkoako Gaur, Bizkaiko Emen eta Arabako Orain taldeen modura. Nafarroan, Danok izena jasoko zuen talde honek. Azken hau ia-ia ez zen izatera iritsi ere, fruiturik eman ez zuen saiakera izan zen eta oso gutxi ezagutu da haren inguruan. Taldearen eta berau osatu zuten artisten berrikuspen kritikoa da erakusketa, eta baita Euskal Eskolako arte-taldeen proiektuari lotutako ekimena sustatu zuten zirkunstantziena ere, funtsean Jorge Oteizak bultzatua, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako beste artista batzuekin batera.

Erakusketa dela bide, katalogo bat argitaratu da, non Balda eta Fernando Golvanoren testuak jasotzen diren, erakutsitako obra guztiekin batera, Elena Moreno Jordanaren diseinu batekin. Katalogo hori 15 eurotan egongo da salgai.

Gaur goizeko prentsaurrekoan aurkeztu du erakusketa Kulturako zuzendari nagusia den Fernando Pérezek, eta baita erakusketako zuzendariak, Javier Baldak.


J. Lasterraren lana (Nafarroako Museoa). ( irudia handitu )

Proiektuaren eta erakusketaren asmoa

Nafarroako Danok taldearen elkartze artistikoaren arrakastarik gabeko saiakera kokatu eta gogora ekartzea da proiektu eta erakusketaren asmoa, nagusiki Oteizaren (eta Ibarrola, Amable Arias edo Basterretxea bezalako beste artista batzuen) ekimenez abiatu zena, eskualde eusko-nafarrean arteari garapen eta ikusgarritasun handiagoa emateko eskaera eta ekimen batzuk indartzen hasiak ziren garaian. Artista bakoitza 1960tik 1968ko urteen arteko obrengatik ordezkatzea ere bada asmoetako beste bat, hau da, horietako batzuen heldutasun eta sortze maximoko garaia, eta baita tokiko panorama berritzera iritsiko ziren artista berriagoen hastapen-garaia.

Era berean, mugimendua bere baldintza kultural, sozial, ekonomiko eta politikoen testuinguruan kokatzea da proiektuaren asmoa, 1960ko hamarkadako Iruñan, eta bai Euskal Eskolako taldeen ezagutzak ekarri zuen euskal artearen testuinguruan ere. Artearen zabaltze eta pedagogian exijentzia berriak eta berritzea ekarriko zuen Eskolak eskualde mailan, Espainiako multzoan sortzen ari ziren beste talde artistiko batzuen ekimenekin batera, artisten kontzientzia elkartuz, aldaketa sozialerako eta eskaera kulturaletarako aldarri xalo baina hautemangarri batean.

Proiektu honen eremuak Nafarroako artea eta inguruko artistak jasotzen ditu, Iruñean bereziki, Jorge Oteizaren dokumentu batean jasota agertzen direnak, Jorge Oteiza Museo Fundazioan gordeta dagoena. Euskal Eskolako taldeen artean, Jorge Oteizak Gipuzkoan 1966an Gaur taldetik aurrera izendatuko zituenak eta arte garaikideko euskal abangoardia baten birjaiotzea edo berrasmatzea ekarriko zutenak, Danok izena eman zitzaion Nafarroan, Emen Bizkaian eta Orain Araban, eskualde euskal-frantseseko Baita talde posible batez gain.

Iruñean 1967ko amaieran edo 1968an bukatu behar zuen talde/mugimendu honen aurkezpenak, probintzietako taldeetako artista guztiak bilduko zituen erakusketa handi batekin. Hala ere, lurralde bakoitzeko artisten ikuspuntuak zapuztu egin zuen helburua. Desadostasun eta desberdintasun artistiko eta ideologikoen ondorioz bukatutzat eman ezin izan zen proiektu hark, hala ere, sentsibilitate berri bat ezarriko zuen kultura-aktibismoan eta artea gizarte-ekintza gisa ulertzeko modu zabalago batean. Jorge Oteizarentzako berarentzako porrota suposatuko zuen, eta bai bere proiektu pedagogikoetako batzuk Iruñan ezartzeko aukera berri baten galera ere, euskal artearen unibertsitatea kasu. Taldeekin batera, bere desira nagusia zen unibertsitatea, zeinetarako hainbat eta hainbat batzar eta topaketa izango zituen Iruñako politika- eta kultura-arduradunekin.

Erakusketaren edukia

Obra eta dokumentuak iturri hauetakoak dira: Nafarroako Museoa, Nafarroako Liburutegia-Gordailu Legala, Nafarroako Jauregia, Caja Navarra Fundazioa, Lazkaoko Beneditarren Fundazioa, Iruneko Udala eta hainbat eta hainbat partikular, horietako gehienak artistak berak edo haien familiartekoak.

Danok taldearen bat izango ziren Nafarroako artisten lanek osatzen dute erakusketa hein handi batean, Jorge Oteizaren aipatu dokumentuaren eta beste iturri batzuen arabera, zeinen artean: José Ulibarrena, Isabel Baquedano, Julio Martín Caro, José M.ª Ascunce, Gloria Ferrer, José Antonio Eslava, Xabier Morrás, Jesús Lasterra, César Muñoz Sola, Salvador Beunza, Juan Miguel Echeverría, Pedro Osés (zeinen obra bat erakusten den, Juan José Aquerretarekin elkarlanean egina), Eugenio Menaya, Narciso Rota, Miguel Echauri, Mariano Sinués eta Pedro Manterola.

Horiei gehitu behar zaizkie Emen eta Orain taldeetako artisten lanak, zeinak Nafarroako Museora bidali ziren, pentsatzekoa denez, 1967ko erakusketaren parte izateko, azkenean ospatu ez zena. Hauek izan ziren artista horiek: Carmelo Ortiz de Elguea, Joaquín Fraile, Juan Mieg eta Alberto Schommer, Orain taldekoak; eta José Ignacio Andreu, Inazio Urrutia, María Dapena eta Gabriel Ramos Uranga, Emen taldekoak. Jorge Oteizaren eskultura bat ere erakusten da (Gaur taldea).

Garaia dokumentatu eta testuinguruan jartzeko, gai desberdinetako kartelak ere erakusten dira, eta zenbait dokumentazio jasotzen duten bi beira-arasa ere jarri dira.

Erakusketaren inguruko kultura-programazioa

Igandea, martxoak 11, 12:30.

Javier Balda erakusketako komisarioak gidatutako bisita.

Asteazkena, martxoak 21, 19:00.

Mahai-ingurua artista eta ikertzaileen parte-hartzearekin. Javier Balda erakusketako komisarioak moderatua.

Asteartea, apirilak 17, 19:00.

Los grupos de la Escuela Vasca, la invención de una vanguardia tardía. Hitzaldia Fernando Golvano arte-kritikariaren eta erakusketa-komisarioaren eskutik.

Asteazkena, maiatzak 9, 19:00.

Poesía en el tiempo de la Escuela Vasca (1960-1968). Irakurketa Gabriel Insausti idazle, itzultzaile eta Nafarroako Unibertsitateko literatura-irakaslearen eskutik.

Aste Santuko haurrentzako tailerrak: apirilaren 3tik 6ra. Bitartean taldearen eskutik. Informazioa laster eskuragarri Museoko webgunean.

Ekintza guztiak doakoak izango dira eta sarrera librea izango dute, lekua bete arte, haurrentzako tailerrak salbu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa