(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urbasa eta Andia larreak Nafarroako Nekazaritza ekologikoaren ekoizpen-ziurtagirian sartu dira osteguna, 2018.eko martxoak 8


Guztira, 15.794 hektarea dira; horrela, Nafarroako azalera ekologikoa %21 gehitu da


Elizalde kontseilaria eta Edorta Lezaun. ( irudia handitu )

Urbasa eta Andía mendietako larreak Nafarroako nekazaritza ekologikoaren ekoizpen-ziurtagirian sartu dira, Foru Gobernuak erabilera publikoko bi mendientzat bere garaian egindako eskaeraren ondoren. Guztira, 15.794 hektarea izango dituzte abere ekologikoek bazkatu ahal izateko, ekoizpen konbentzionaleko profesionalek inolako eragozpenik izan gabe.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Isabel Elizalde kontseilariak Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko (NNPEK) lehendakari Edorta Lezaunen eskutik jaso du Departamentuarentzako operadore ekologikoaren ziurtagiria, bi mendietako 15.794 hektarea babesten dituena. Modu horretan, Foru Komunitateko hektarea ekologikoak %21 gehitu dira; beraz, jada 72.962 hektarea ekologiko daude ziurtatuta.

Herri-larre horien ziurtagiriari esker, animaliek larre horietan bazkatzeko ganaduzale ekologikoek egin beharreko izapide burokratikoak sinplifikatzen dira, horrek inolako mugarik ezarri gabe ekoizpen konbentzionaleko profesionalei.

Ekoizpen ziurtatuetan larreen aprobetxamendu ezberdinak sartzen dira abelburu bakoitzeko, batez ere, ardiak, behiak eta zaldiak. Era horretan, ziurtagiriaren arabera, aprobetxamendu horien kudeaketak produkzio ekologikoaren erregelamendua betetzen duela bermatzen du (Europako 834/07 eta 889/08 erregelamenduetan jasoa); hain zuzen ere, nekazaritzako kudeaketaren eta elikagaien ekoizpenaren sistema orokorra definitzen eta deskribatzen da bertan, ingurumen-arloko jardunbide egokiak, biodibertsitate-maila altua eta baliabide naturalen babesa konbinatuaz. Kontsumitzaile jakin batzuen lehentasunen arabera eska daitezkeen arauak aplikatzen dira, substantzia eta prozesu naturalen bitartez lortutako produktuei dagokienean.

390 ustiategiko ardiak, behiak eta behorrak

Urbasa eta Andia mendietako 15.637 hektareatan batik bat pagadiak eta bazkalekuak daude, interes komunitarioko habitat bezala katalogatuak, eta Nafarroako NATURA 2000 SAREAN sartuak. Belar-larreak kalitate nutritibo eta balio ekologiko handikoak dira, eta honako hauek osatzen dituzte gehienbat: larre mesofitikoak (Festuca rubra eta Agrostis capilaris) , larre mesoxerofiloak (Festuca rubra etay Festuca ovina gr) edota larre xerofiloak (Festuca ovina gr). Zuhaixken artean hauek dira nagusi: bojeralak, elordiak, ipurudiak eta txilardiak, eta, gutxixeago bada ere, badira zona antzuak edo harkaitz askokoak.

Mendi horietan larrean ibiltzen den abere-kopurua aldatzen da urte batetik bestera, baina gutxi gorabehera 27.000 ardi -Nafarroako 17.000 latxa eta 10.000 rasa-, 4.300 behi eta 3.300 behor larratzen dira; hots, 12.000 bat AzLU (azienda larri unitate). Nafarroako 390 azienda-ustiategikoak dira.

Urbasan eta Andian apirilaren 15etik abenduaren 15era bitarte eduki daiteke azienda, bertako ustiapen gutxi batzuek kenduta, mendian urte osoan egoteko aukera baitute. Hala ere, azienda gehiena denbora gutxiagoan egoten da bertan, normalean 4 hilabetetik 6 hilabetera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa