(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak telebista nafarretako 19 ikus-entzunezko ekoizpen lagunduko ditu aurten diruz, 1,1 milioi eurorekin asteazkena, 2018.eko martxoak 7


Operadoreei dagokienez, Navarra TV autonomikoak 700.000 € jasoko ditu; tokiko operadoreei dagokienez ordea, Xaloa Telebistak 282.370 € jasoko ditu, Hamaika Telebistak 68.694 € eta Zona Media TV operadoreak 46.662,71 €.


Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak telebista nafarrei zuzendutako ikus-entzunezko ekoizpenetarako 2018ko deialdia ebatzi du, 1.097.726,71 € banatu direlarik osotara. Honela erabaki da deialdia: Navarra TV autonomikoak 700.000 € jasoko ditu guztira; Xaloa Telebistak 282.370 € eskuratuko ditu eta Hamaika Telebistak 68.694 €, biak ala biak Iruñeako mugapean tokiko TDT baimenen titular; eta, azkenik, Tafallarako tokiko TDT lizentzia duen titular bakarrak, Zona Media TV etxeak, 46.662,71 € jasoko ditu.

Lau telebista-operadore horiek 19 programa emateko laguntzak jasoko dituzte, programa horien ekoizpenaren kostua ordaintzeko %50eko diru-laguntza batekin. Hala, 2,2 milioi eurotako ikus-entzunetarako inbertsio bateratua egingo da ekitaldi honetarako.

Navarra TV etxeak, erkidego-mailako operadore bakarra denak, deialdi honetan aurkeztutako lau programetarako diru-laguntza jasoko du: “La muga” (350.000 €); “Supervecin@s” izena jaso duen hiritarren partaidetzako eta Nafarroaren ezagutzako programa (150.000 €); “Club Txikipanda” (112.500€), 14 urte arteko publikoari zuzendutako haurrentzako emisioa; eta, azkenik, “No te quedes PLANtado” (87.500€), Foru Komunitateko aisialdi-eskaintza ezagutzera emateko programa bat.

Xaloa Telebista deialdi honetan laguntza gehien jasoko duen tokiko operadorea da, oso-osorik euskaraz emango den programazio bat gauzatzeko: “Egunez Egun” magazina (113.000 €); “Pirineoak. Dokumentalak” (50.000 €), Nafarroako Pirinioak aztertuko dituen programa bat (fauna, flora, GR ibilbideak, biztanleak, herriak); “Sudurgorri” (25.000 €), umorearen bitartez asteko albisteak aztertuko dituena, “mahai-inguru zoro batean”; “Euskal City” (25.000 €), euskara ikastera zuzendua; “Hurbiletik” (25.000 €), Nafarroako pertsonaia publikoei egindako elkarrizketa intimoak; “Nafarroa, paisaia eta kultura” (17.500 €), Nafarroako kultura- eta natura-aniztasunari buruzkoa; “Herriz herri”, herrietako egoera sozioekonomikoa ikusgai egitea helburu duena (15.000 €); eta, azkenik, festei buruzko “Bestaz besta” programa (11.870 €).

Iruñeako tokiko TDT mugapetik atera gabe, Hamaika Telebista da laguntza hauek jasoko dituen beste operadoreetako bat; 68.694 € jasoko ditu “Ajoarrieroa” programa ekoizteko, sukaldaritza erreminta gisa erabiliz pertsonaia publiko desberdinak elkarrizketatuko dituen programa bat.

Azkenik, Zona Media TV tokiko operadoreak jasoko du laguntza publikoa, bere emankizun-zerrendako honako programak ekoizteko: “Objetivo cultural”, kulturan ardaztutako espazioa (11.335,87 €); “Inmigrantes en Navarra”, etorkinen ikusgarritasuna handiagotzera zuzendua (9.317,35 €); “Maneras de vivir” (7.662,59 €), Erdialdeko herri txikienetako egunerokoaren berri emango duena; “Este es mi oficio” (7.566,67 €), enplegu tradizionalei buruzkoa; “Pulso comarcal” (5.736,42 €), hiritarren kultura- eta gizarte-aniztasunean arreta jarriko duen programa; eta, azkenik, “Algo que contar” (5.043,81 €), non elkarteek garrantzia berezia izango duten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa