(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Euroeskualdearen bigarren proiektu-deialdian hautaturiko 5 proiektuetan parte hartuko du asteartea, 2018.eko martxoak 6


Taldeak 300.000 euro bideratu ditu, Euroeskualdeko ekonomiaren giltzarrizko sektoreetan lankidetza estrategikoak sortzeko


Euroeskualdea

Nafarroak hautaturiko proiektuetan parte hartuko du. ( irudia handitu )

Nafarroako eragileek parte hartuko dute Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen 2017ko proiektu-deialdian hautaturiko 5 proiektuetan. Ezagutzaren ekonomiaren arloko Euroeskualde mailako lankidetza estrategikoak bultzatzea izan da deialdiaren helburua. 300.000 euroko aurrekontuaz, Euroeskualdearen estrategian zehaztutako giltzarrizko sektore ekonomikoetan oinarritu da lankidetza garatzeko.

5 proiektu hautatu dituzte, denak hiru lurraldeetakoak eta esparru hauei lotutakoak: aeronautika eta fabrikazio aurreratua, osasuna/bio-osasuna, nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria eta itsasoko nahiz itsasertzeko baliabideak.

Nekazaritzan eta nekazaritzako elikagaien industrian, INTIA sozietate publikoa buru eta Hazi eta Interbio Nouvelle-Aquitaine partaide dituen “Reseloc” proiektua hautatu dute. Tokiko ekoizpen ekologikoaren sektorea garatu eta finkatzea da 50.025 euroko dirulaguntza jaso duen proiektu honen helburua, betiere sukaldaritza kolektiboaren bultzadaz baliaturik eta ekimenarekin lotutako eragileei behar berriei erantzuten lagunduko dieten tresnak eta ezagutzak eskainiz.

Sektore estrategiko berean, Euroeskualdeak 70.000 euroko finantzaketa emanen dio Bodegas y Viñedos Artazu enpresa Nafarroako bazkide gisa parte hartzen ari den “Consortium eurorégional pour la réduction de l’impact des champignons pathogènes dans le secteur viti-vinicole” proiektuari. Ekimen honen bitartez, mahastizaintzaren mesedeko diziplina anitzeko sarea sortu nahi da Euroeskualdean, ikertzaileen eta nekazarien arteko loturak indartuz, mahatsondoaren osasun egoera ona bultzatzeko eta Botrytis cinerea gisako onddo patogenoen infekzioek eragindako galerak murrizteko.

Osasuna/bio-osasuna sektoreari dagokionez, “Onconaen” proiektua 70.020 euroko finantzaketaz indartu da. Basque Health Cluster, Biodonostia Institutu Elkartea, Euskampus Fundazioa eta Nafarroako Ospitalegunea gisako bazkideak dituela, proiektuak hiru eskualdeetako eragile publiko eta pribatuak bildu ditu gaixotasun kronikoen eta zahartzearen inguruan, sektorerako nahiz agintari publikoendako ekintza plana lantzeko asmoz.

Sektore aeroespazialaren eta fabrikazio aurreratuaren kasuan, Euroeskualdeak “Industria aeronautikoko konpositea mekanizatzeko sistema robotikoa” delako proiektua hautatu du. Sektore aeronautikorako konpositezko piezak era garbian, zehatzean eta malguan taxutu eta zulatzea ahalbidetuko duen sistema robotikoa diseinatzea da proiektu honen xedea. Nafarroaren izenean, Aldakin Automation SL enpresak parte hartuko du, 51.150 euroko dirulaguntza tarteko.

Azkenik, itsasoko nahiz itsasertzeko baliabideen sektorean, Pavimentos de Tudela enpresa, Pabeko Unibertsitatearekin eta Material Physics Center-ekin batera, fabrikazio aurreraturako zementuaren antzeko material berri bat garatzen ahaleginduko da, ingurumen-inpaktu txikikoa eta itsas-inguruneetan finkatutako azpiegituren iraunkortasuna bermatuko duena. “DINaMO-FiVe” izeneko proiektu honek 39 475 euroko finantzaketa jaso du.

700.000 euro laguntzetan

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen laguntzetarako deialdiek, bi modalitatetan bereizita, hiru lurraldeetan kokatutako eragile sozioekonomikoen arteko lankidetza-ekintzak sustatu eta baterako proiektuak garatzea dute helburu, baliabide ekonomikoak giltzarrizko sektoreetan bilduz. Hori dela eta, Euroeskualdeak, 700.000 euro lankidetza estrategikoak finantzatzera bideratzea erabaki du, hainbat sektoretako kideek elkar ezagutu, taldeka antolatu eta elkarren osagarri gisa jarduteko aukera izan dezaten, betiere erronka berriei –ikerketa, berrikuntza eta nazioartekotze arloetako proiektuei zein programa europarretarako deialdiak elkarrekin prestatzea xede dutenei– elkarren artean ekitea ahalbidetuko dieten sinergiak sortzeko asmoz. Gogoan izan behar da hiru eskualdeek 100.000 kilometro koadroko baterako azalera, 8,5 milioi biztanle eta 11 unibertsitate (250.000 ikasle) dituztela. Euroeskualdearen BPGd-a 235.000 milioi eurokoa da.

Lehenengo deialdia2017ko uztailean ebatzi zen, 400.000 euroko aurrekontuaz. Nafarroak hautaturiko 23 proiektutatik 18tan parte hartu zuen: 10 proiektu kulturaren arlokoak ziren, 5 hezkuntza eta gazteriaren arlokoak, 2 eleaniztasunari lotutakoak eta 1 kirolaren arlokoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Selection_finalexlsxFeuil1.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa