(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak adineko pertsonendako plaza itunduen kopurua bikoiztu du eguneko zentroetan eta zerbitzua beste herri batzuetara hedatu du
asteazkena, 2018.eko otsailak 7


Zerbitzu hau emateko tarifa publikoak % 32 murriztu dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur ezagutu du, mendekotasuna duten adineko pertsonendako eguneko zentroetako plaza publikoen egungo eskaintza bikoiztu, zerbitzua Foru Komunitateko veste sei herritara hedatu eta tarifak % 32 murriztu dituen Eskubide Sozialetako Departamentuaren esparru-akordioa, gaur bertan NAOan argitaratu dena. Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak otsailaren 1ean aplikatzen hasi den prozeduraren xehetasunak azaldu ditu, mendekotasuna duen pertsonak eta/edo familiak zentroa hautatzeko aukera nabarmendu duelarik

Vergel egoitza

Nafarroako Vergel egoitza

Nafarroako Gobernuak gaur ezagutu du, mendekotasuna duten adineko pertsonendako eguneko zentroetako plaza publikoen egungo eskaintza bikoiztu, zerbitzua Foru Komunitateko beste sei herritara hedatu eta tarifak % 32 murriztu dituen Eskubide Sozialetako Departamentuaren esparru-akordioa, gaur bertan NAOan argitaratu dena. Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak otsailaren 1ean aplikatzen hasi den prozeduraren xehetasunak azaldu ditu, mendekotasuna duen pertsonak eta/edo familiak zentroa hautatzeko aukera nabarmendu duelarik

Esparru-akordioaren onespenaz, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak (PAGNA) beste zerbitzu batzuen eskaintzetan ere erabil daitekeen ituntze-eredu malguagoa probatu nahi du.

Esparru-akordiora bildu dira Nafarroako geografia osoan zehar sakabanatutako 12 zentro, gizarte-zerbitzuen esparru hauetan kokatuta daudenak: Tutera (2) , Lizarra (1) Ipar-mendebaldea (2) eta Iruña eta Iruñerria (7). Horien artean, hiru herritako zentroak titulartasun publikokoak dira: Ribaforada, Larraga eta Lekunberrikoak.

Erantsitako koadroan ageri diren entitateak aurkeztu ziren, 262 plazako eskaintza eginez, nahiz eta akordioan 120 plazako gehienezko esleipena ezarri den. Zerrendan ageri diren esleipenak erabiltzaileen esleipen eta hautaketa-irizpideen arabera egin dira.

Gaurdaino, Nafarroako Gobernuak 79 plaza publiko zituen; horietatik 20 Vergel egoitzako Eguneko Zentroan kokatutako plaza propioak ziren (hauetako 5 legealdi honetan sortutakoak) eta 59 plaza itunduak. Azken hauek Iruñean eta Burlatan finkatuta zeuden, hiru zentroren artean banatuta.

Laparra lehendakariordeak zehaztu duenez, otsailaren 1etik aurrera, Nafarroak plaza itunduen eskaintza bikoiztu du, 120ra gehituz. Hauei, Gobernuaren titulatartasuna duten 20 plazak erantsi behar zaizkie, eta horrenbestez, 140 plaza erabilgarri daude guztira zerbitzua emateko. Era berean, 12ra igo da plazak eskaini ahal izanen dituzten Eguneko Zentroen kopurua, eta zerbitzua beste 6 herritara hedatuko da.

Lizitatzaile bakoitzari hasieran esleitutako plaza-kopurua gorantz edo beherantz alda daiteke Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren beharren arabera, betiere adjudikaziodun bakoitzeko eskainitako plaza-kopuruari atxikita. Esleitutako plaza-kopurua ez da 120tik gorakoa izanen ezein kasutan.

Esleitutako plaza kopurua handiagoa edo txikiagoa izateko irizpidea zuzen-zuzenean lotuta dago mendekotasuna duen pertsonaren hautuarekin edo lehenespenarekin eta baliabiderako eskaeraren antzinakotasun-datarekin. Erabiltzaileak zentroa hautatzea sustatzen duen elementu berritzaile honek eskaintza lehiakorragoa egiteko aukera emanen die eguneko zentroei.

Esparru-Akordioak 4 urteko iraupena izanen du, lehenengo formalizazioen hurrengo egunetik hasi eta 2022ko otsailera bitartean, 7.111.852,34 euroko gastu-konpromisoaz esparru-akordioaren epealdi osorako. Modulu itunduaren prezioa 1.234,70 euro hilekoa da, garraioa barne.

Tarifen % 32ko murritzapena

Gaurko saioan, halaber, Gobernuak zentro hauen erabiltzaileek ordaindu beharreko tarifa publiko berria ezagutu du. Tarifa % 32 murriztu da, eta ondorioz, 463,89 euro ordaindu beharrean, 315,5 euro ordaindu beharko dute aurrerantzean.

Asteazken honetako NAOak otsailaren 1ean indarrean sartu diren baldintza ekonomiko berriak argitaratu ditu.

Beste berritasun bat da lanaldi erdiko tarifa, 160 eurokoa, orain arte existitzen ez zena eta zerbitzua eskuragarriagoa eta erabiltzaileen beharretara egokituagoa bihurtzea xede duena.

Bi neurri horien bitartez, Nafarroako Gobernuak beste pauso bat eman du mendekotasuna duten pertsonak eta hauen zaintzaileak beren etxeetan bizi daitezen, pertsonendako nahiz familiendako laguntza, asistentzia eta aholkularitza eskaintzen dituzten hurbiltasunezko zerbitzu horien laguntzaz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Relacióndeentidadesplazasresidentes.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa