(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako hamar ikastetxeek errekonozimendua jaso dute eTwinning proiektuengatik asteartea, 2018.eko otsailak 6


Hezkuntza sailak kalitatezko zigiluak eman dizkie gaur 15 proiektuetan parte hartu duten 12 irakasleei. Horietatik 13 zigilu europa mailakoak eta 2 estatu mailakoak izan dira


etwinning

Maria Solana kontseilaria, Carlos Medina eta Elisa Echeniquerekin batera gaur kalitatezko zigiluak jaso dituzten ikastetxeetako irakasle eta ikasleekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak Nafarroan eTwinning ekimenaren baitan aurkeztutako 15 proiektuetan parte hartu duten 10 ikastetxeetako ordezkariei kalitatezko zigiluak eman dizkie gaur goizean. Guztira estatu mailako kalitatezko bi zigilu eta Europa mailako 13 zigilu banatu dira. Zigilu banaketarekin Hezkuntza sailak ikastetxe guzti hauetako irakasle zein ikasleek egindako lanari gorazarre egin zaie.

Erasmus+ programaren baitan Europako Komisioak IKTen bitartez herrialde ezberdinetako ikasleen artean informazioaren trukaketarako zein elkarlanerako proiektuak bultzatzea du helburu eTwinning egitasmoak. Nafarroan egitasmo hau abiatu zenetik 612 proiektu aurkeztu dira eta egun 41 proiektu daude martxan, horietatik zenbait hainbat hizkuntzetan burutzen dira, ingelesa, gaztelania edo frantsesa kasu. eTwinning plataforman 1011 irakasle daude izena emanda.

Maria Solana, Hezkuntza kontseilariak gaur goizean Hezkuntza saileko areto nagusian egindako eTwinning II. Topaketan proiektu hauetan parte hartzen duten kide guztien lana eskertu du, “eskerrikasko taldean lan egiteko erakutsitako konpromezuarengatik, ohiko hezkuntza prozesutik haratago joan zarete, esperientzien trukaketarekin bestelako ezagutzak eskuratu dituzue eta horretxek ematen dio garrantzia proiektu honi”. Gainera, “Nafarroak egun topaketa hauen antolaketan lagundu duten 10 enbaxadore ditu” eta “beti da aberasgarria lan egiteko beste modu batzuk ezagutzea eta proiektuak oinarri dituzten lanerako metodologiak bultzatzea, horixe da hain zuzen Departamentutik landu nahi den hezkuntza bideetako bat”, nabarmendu du.


etwinning

Solana kontseilaria kalitatezko zigiluen banaketa ekitaldian. ( irudia handitu )

Zigiluak

Europako kalitatezko zigiluak jaso dituztenak honakoak izan dira: Castejoneko DBHI ikastetxeko Aurea Garde Turkiako ikasleekin batera landutako “Poemario colaborativo sobre la paz para celebrar el Día Europeo 2017” proiektuarengatik eta Frantziako ikasleek parte hartu duten “La vuelta a Europa en 80 libros. Club virtual de lectores y lectoras” egitasmoarengatik; Irunberriko IIP-ko Carlos Chavarren ingeleses eta Letonia, Txekiar Errepublika, Turkia eta Italiako ikasleekin batera landutako “E-travel bug” proiektuarengatik; Iruñeako Ermitagaña ikastetxe publikoko Cristina Torrano ingeleses eta Poloniako, Turkia, Grezia zein Lituaniako ikasleekin batera landutako “Throught the eyes of art” proiektuarengatik; Iruñeako Hijas de Jesus ikastetxeko Isabel Canal Serbia eta Greziako ikasleekin batera landutako “Different. Still the same” eta Holanda, Frantzia eta Italiako ikasleekin batera landutako “In love with food” proiektuarengatik; Ablitaseko CPEIP ikastetxeko Juan F. Peñas Fustiñana, Italia, Frantzia eta Turkiako ikasleekin batera landutako “La estrella digital” proiektuarengatik; Fustiñanako Santo Justo y Pastor ikastetxeko Oscar Valiente Ablitas, Frantzia, Italia eta Turkiako ikasleekin batera garatutako “Palabras entronadas” proiektuarengatik; Gareseko Seminario Padres Reparadores ikastetxeko Mathilde Hugrel, frantsesez 7 herrialdeetako (Frantzia, Errumania, Italia, Belgika, Tunisia eta Grezia) 14 ikasteetxeekin elkarlanean landutako “Twinlettres: regards critiques sur le monde” proiektuarengatik; Tuterako Huertas Mayores ikastetxeko Marisol Montañes ingelesez Poloniako ikasleekin batera landutako “Rudolph is town” proiektuarengatik; Iruñeako Navarro Villoslada institutuko Sylvia Picallo frantsesez Frantzia eta Greziako ikasleekin batera landutako “Esto mola. On s’inscrit?” proiektuarengatik, eta Iruñeako Plaza de la Cruz institutuko María Isabel López frantsesez eta Frantziako ikasleekin landutako “En route vers nous!” proiektuarengatik.

Gainera, estatu mailako kalitatezko zigilua jaso dute Plaza de la Cruz institutuko Marie Navarro eta Maria Isabel López irakasleek frantsesez eta Frantziako ikasleekin batera landutako “À la criose des chemins” eta Plaza de la Cruz ikastetxeko María Isabel López irakasleak “En route vers nous” proiektuarengatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa