(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urtarrilean, % 2,6 egin du gora langabeziak Nafarroan, baina azken hamabi urteetan hilabete horretan izan den gorakada txikiena izan da ostirala, 2018.eko otsailak 2


Urtetik urterako datuei erreparatuz, 4.585 langabe gutxiago daude, eta 9.433 afiliatu gehiago.


Oficina del Servicio Navarro de Empleo-Nafar Lansare, de Tudela.

Nafar Lansare-Nafarroako Emplego Zerbiztuko bulegoa Tuteran.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren agentzietan erregistratutako langabe kopurua 36.657 pertsonakoa izan da urtarrilean; hau da, abendukoa baino % 2,6 handiagoa. Hala ere, azken hamabi urteetan urtarrilean izan den gorakada txikiena izan da. Duela hamabi hilabete baino 4.585 langabe gutxiago daude, eta 9.433 afiliatu gehiago.

Hala ere, espero bezala (urtarrila da, Nafarroako enplegurako hilabeterik kaskarrena), beste urteetan baino askoz ere txikiagoa izan da gorakada, baita krisi aurreko urteetakoa baino txikiagoa ere.

Beste urte batzuetan urtarrilean erregistratutako datuei erreparatuz, joera positiboa da, argi eta garbi, eta egoera hobetuz doala berresten du. Horrela, aldaketa aurreko urteetako aldaketekin alderatuta, azken hamabi urteetan hilabete horretan izan den gorakada txikiena izan da; hilabete hori negatiboa izan ohi da enplegurako. Gorakada hori % 2,6koa izan da. Aldiz, 2015ean, % 4,6koa izan zen; eta 2016an, % 3koa. Krisi aurreko urteetara egiten badugu atzera (2006 eta 2007), % 5,2koa eta % 6,9koa izan zen gorakada, hurrenez hurren.

Alderdi positibo gisa azpimarratu behar da langabeziak behera egin duela nabarmen azken urtean (hots, –% 11,1). Beraz, duela hamabi hilabete baino 4.585 langabe gutxiago daude. Hemen ere, aurreko urteetan gertatutakoarekin alderatuta, egoera positiboa da, argi eta garbi. Hain zuzen ere, langabeziak azken hamabi urteetako lehenengo hilabetean izan duen urteko beherakada nabarmenena da. 2016an, –% 8,7koa izan zen beherakada, eta 2017an, berriz, –% 8,6koa.

Jakina denez, langabezia-kota handiena 2013ko otsailean izan zen Nafarroan (56.524 langabe). Hau da, orduz geroztik, –% 35,1eko beherakada izan da, eta 19.867 langabe gutxiago daude.

Bestalde, estatuan, % 1,9 egin du gora langabeziak. Hala ere, urtetik urterako datuei erreparatuz, askoz ere beherakada handiagoa izan du langabeziak Nafarroan (–% 11,12), Estatuan baino (–% 7,54).

Langabeziaren urteko beherakada handiena izan duten autonomia-erkidegoen artean, bigarren tokian dago Nafarroa, Aragoiren atzetik (–% 12), eta Galiziaren (–% 10,46) eta Kantabriaren (–% 10,26) aurretik.

Bereziki garrantzitsua da langabeziagatiko estatuko babes-sistemako estaldura. Aurkeztutako azken datuek garbi erakusten dute estatuko sistemak mugak dituela, nahiz eta hobekuntzaren bat izan den estaldura emateko prozeduran. Azken datuaren arabera (abendua), langabeziagatiko estaldura-tasa % 49,5ekoa da. Bestela esanda: azarokoa baino 1 puntu handiagoa da, eta duela urtebetekoa baino 0,6 puntu handiagoa.

Azken batean, langabeen erdiak baino gehiagok (hain zuzen ere, % 54,6) oraindik ez dute estaldurarik sistema horretan. Hortaz, langabe guztiak kontuan hartuta, Nafarroan estaldurarik ez duten langabeak 19.527 dira. Horregatik da hain garrantzitsua laguntza-tresna propioak izatea, hala nola diru-sarrerak bermatzeko errenta.

Estatuan, estaldura-tasa % 58,6koa da; hau da, 9,1 puntu handiagoa. Hain zuzen ere, Nafarroan sei hamarren egin du gora estaldura-tasak, eta estatuan, berriz, bi puntu.

Gizarte Segurantzarako afiliazioa eta kontratazioa

Urteko lehen hilabetean ohikoa denez, langabezia igotzearekin batera, afiliazioak behera egiten du. Urtarrila kontrakoa izaten da zentzu horretan.

Datuei erreparatuta, Gizarte Segurantzara Nafarroan afiliatutako pertsonen kopurua batez beste 271.562 lagunekoa da urtarrilean; beraz, aurreko hilabetean baino 2.775 gutxiago baina duela urtebete baino 9.433 gehiago. Igoera horiek ehunekoetan -%1,01eko jaitsiera erakusten dute hilabetean eta %3,60ko urteko hazkundea.

Erregistratutako langabeziaren kasuan bezala, urtarrileko datua, afiliazioaren jaitsiera negatiboaren barnean, urteko lehen hilabeteko daturik onena da krisia hasi aurreko garaiaz geroztik. Urteko hazkundeari dagokionez, 2007az geroztik urtarrilean izandako igoerarik handiena da.

Urteko igoerari dagokionean, Estatukoa baino zertxobait altuagoa da (%3,4). Gainera, kontuan izan behar da langabezia-tasaren distantzia ia zazpi puntukoa dela. Bestalde, azpimarratu behar da langabezia-tasa txikiagoak dituzten komunitateekin konparatuta, afiliazioaren urteko igoerari dagokionean termino erlatiboetan, Aragoiko kasua antzekoa dela eta handiagoa Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Errioxaren kasuan. Jadanik adierazi dugu Nafarroan, langabezia-tasa baxuena duen komunitatean, afiliazioak urtean %2,46ko igoera izan duela. Bada, Euskal Autonomia Erkidegoan, langabezia-tasa baxuena duen bigarrena izanik, igoera %2,16koa izan da; Aragoin, langabe gutxiago dituen hirugarrena, igoera %3,69koa izan da; eta Errioxan, langabezia gutxien duen laugarrena, afiliazioaren urteko hazkundea %2,92koa izan da.

Halaber, ez da ahaztu behar afiliazioaren gutxieneko kota, hain zuzen ere, 2014ko urtarrilean izan zela (243.505 afiliazio). Hortaz, urtarrileko azken datua kontuan hartzen badugu, 28.057 afiliazio gehitu dira, %11,5. Modu horretan, afiliazioa 2009ko hasierako antzeko mailetan aurkitzen da.

Kontratazio-kopuruei dagokienez, baita ere positiboa da kontratazioak izandako igoera esanguratsua. Modu horretan, lantokia Foru komunitatean duten 31.252 kontratu erregistratu dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuan-Nafar Lansaren, 2018ko urtarrilean zehar. Beraz, aurreko hilabetean baino 5.255 kontratu gehiago egin dira, hilabetean %20,2 gehitu dira. Gainera, urteko kopuruari erreparatuta, kontratu-kopurua %5,7 gehitu da; hau da, 2017ko urtarrilean baino 1.679 kontratu gehiago egin dira. Kontuan hartu behar da urte horretan kontratazio-mailan kopuru historikoa lortu dela.

Orobat, azpimarratu beharreko beste elementu oso positiboa da hilabetean kontratu mugagabe gehiago egin direla aldi baterakoak baino. Lan-kontratu mugagabeen kopurua hilabetean %46,2 igo da; aldi baterako kontratuak, aldiz, %18,6 igo dira.

Aldaketa horiek medio, kontratazio mugagabearen pisua egindako kontratazioaren %7 ingurukoa da.

Langabezia-datuen banakapena

Enplegu Agentzien eta hileko datuen arabera, langabeziak gora egin du Agentzia guztietan, Altsasukoan izan ezik, -%1,9 jaitsi baita.

Hilabeteko igoerak hauek izan dira: Agoitz (%7,1), Doneztebe (%4,9), Zabalgunea (%3,5), Errotxapea (%2,8), Iruña oro har (%2,8), Tutera (%2,7), Tafalla (%2,5), Lodosa (%1,6), Yamaguchi (%1,4) eta Lizarra (%0,8).

Urteko aldakuntzari dagokionez, langabezia nabarmen jaitsi da bulego guztietan. Agoitzeko bulegoan, -%13; Yamaguchin, -%12,9; Altsasun, -%12,6; Errotxapean, -%12,3; Iruña osoan, -%12,2; Zabalgunean, -%11,7; Lizarran, -%11,1; Donezteben, -%10,2; Tuteran, -%9,9; Tafallan, -%7,5; eta Lodosan, -%4,9.

Langabeziaren ezaugarriak kontuan hartuta, sexuaren arabera, 21.177 langabe emakumezkoak izan dira, hileko kopurua %4,5 igota (907 emakume gehiago) eta 15.480 langabe gizonezkoak izan dira; hau da, %0,1 gehiago (18 gizonezko gehiago). Beraz, hilean batik bat emakume gehiago geratu dira langabezian, ohiko gorabehera urtearen lehen hilabetean.

Bestalde, urteko aldakuntza generoaren ikuspegitik aztertuta, krisiaren urterik latzenen ondoren, non banaketa antzekoa izan baitzen ("beheranzko berdintasuna"), orain berriro ere modu desorekatuagoan dago banatuta langabezia. Gizonezko langabeen kopurua %14 jaitsi da urtean; emakumezkoen kasuan, berriz, jaitsiera txikiagoa izan da, %8,9. Modu horretan, gaur egun, emakume langabeen kopurua langabezia osoarenarekin alderatuta %57,8koa da; 2009aren amaiera aldera, aldiz, %49koa izatera iritsi zen.

Adin-taldeen arabera, hilean 230 gazte gehiago geratu dira langabezian; hots, %7,2 gehiago. Bestalde, 25 eta 34 urte arteko langabeei dagokienez, hilabetean %4,3 gehitu dira (286 gehiago); 35 eta 44 urte arteko langabeak %1 gehitu dira (91 gehiago); 45 eta 54 urte arteko langabeei dagokienez, %2,1 gehitu dira (hilabetean 183 pertsona gehiago). Azkenik, 55 urtetik gorakoen taldeak hilabetean %1,6 gora egin du (135 langabe gehiago hilabetean).

Modu horretan, 25 urtetik beherako langabeak 3.425 lagun dira (kopuru osoaren %9,3), 25 eta 34 urte arteko langabeak langabezia osoaren %18,9ra iristen dira (6.925), 35 eta 44 urte arteko langabeak %24,6 dira (9.027) eta 45 eta 54 urte arteko langabeak %24,1 (8.831 pertsona). Azkenik, 55 urteko edo gehiagoko langabeak %23ra iristen dira; hots, 8.449 pertsona.

Urteko aldakuntzari dagokionez, gazte langabeen kopuruak %9,7 egin du behera; 25 eta 34 urtekoen artean, %14 jaitsi da langabezia; eta 35 eta 44 urte arteko langabeen urteko jaitsiera %13koa izan da. 45 eta 54 urte arteko langabeen kopuruak, berriz, %13,1 egin du behera urtebetean; eta 55 urtetik gorakoen artean, %4,7 jaitsi da.

Ikasketa-mailari dagokionez, hamar langabetatik zazpik ez dute Bigarren Hezkuntzako lehen etapatik gorako prestakuntzarik; hau da, langabe guztien %70,6ra iristen dira (25.891 lagun). Unibertsitate-ikasketak dituztenen langabezia-tasa, berriz, %10ekoa da (3.635 pertsona). Unibertsitate-ikasketak dituzten biztanleei dagokienez, adierazgarria da hamarretatik zazpik emakumeak izaten jarraitzen dutela (%71,4).

Bestalde, langabeen nazionalitatearen arabera, urtarrileko langabeen %18,9ak atzerriko nazionalitatea du; hots, 6.902 pertsona dira. Hilabeteko eta urteko aldakuntzei dagokienez, langabezia %2,4 gehitu da abendutik; beraz, igoera osoa baino bi hamarren gutxiago eta urteko %6ko jaitsiera. Kasu honetan, jaitsiera osoa baino txikiagoa da (%11,1). Atzerriko nazionalitatea duten langabeak %21 izatera iritsi ziren 2009ko urtarrilean.

Sektore ekonomikoen arabera, langabeziak gora egin du sektore guztietan, eraikuntzak izan ezik, %1,9 jaitsi da-eta (42 langabe gutxiago hilabete batean). Lehen sektorean, %1 igo da langabezia hilean (21 langabe gehiago); industrian, igoera %0,3koa izan da (soilik 14 langabe gehiago). Zerbitzuen sektorean sortu da langabeziarik handiena, %3,7 igo baita (872 langabe gehiago). Bestalde, aurreko enplegurik gabeko pertsonen kopuruak ere gora egin du, %2 (60 pertsona gehiago).

Luzaroko langabeziari erreparatuta, urtebetetik gora lanik gabe 13.707 lagun daude; hau da, langabezia osoaren %37,4ra iristen dira. Alderdi positibo bezala adierazi behar da urteko jaitsiera langabezia osoaren jaitsiera baino handiagoa izan dela, %12,6 aipaturiko %11,1en aurrean. Hilabeteka, arinki gehitu da, %0,7, osoa %2,6 gehitu den bitartean.

Urteko datuak kontuan hartuta, aipagarria da langabezia jaitsi egin dela sektore guztietan. Ehunekoetan, %23,5 jaitsi da eraikuntzan (663 langabe gutxiago), industrian %13,1 (762 langabe gutxiago), zerbitzuetan %10,5 (2.857 langabe gutxiago urte batean) eta lehen sektorean %4,7 (106 gutxiago). Enplegurik ez zuenarentzat, langabezia urtean %6,0 jaitsi da, 197 pertsona gutxiago. Jaitsiera sektorial orokor horiek bereziki positiboak dira, iaz izandako joera finkatu delako; horietan langabeziaren jaitsiera handiagoa izan da industrian eta eraikuntzan zerbitzuen sektorean baino. Edonola ere, aipatu behar da Zerbitzuen sektoreko langabezia erregistratutako langabeziaren %66ra iristen dela; aldiz, industriako langabezia %14ra, eta eraikuntzakoa eta lehen sektorekoa %6ra. Gainerako %8a aurreko enplegurik gabeko langabeek osatzen dute. Ildo horretan, industria-sektoreko langabezia urtarrilean serie osoko baxuena izan da (2006-2018). 2009ko urtarrilean %23ra iritsi zen; 2007ko urtarrilean, berriz, %20koa; hots, egungoa baino sei puntu gehiago.

Azkenik, azpisektore ekonomikoen araberako langabeziari dagokionez, langabeziaren hileko igoera aurreko urteetako urtarrilean langabezia gehitu ohi duten adar beretakoa da, kasu honetan igoera horiek intentsitate gutxiagokoak izan direla adieraztea komeni den arren.

Era horretan, langabeziaren hileko igoeraren foku nagusi bezala ondorengo adarrak nabarmentzen dira: osasun-jarduerak (255 gehiago), eraikinetako zerbitzuak eta lorezaintza-jarduerak (180 gehiago), janari- eta edari-zerbitzuak (119 gehiago), ostaturik gabeko gizarte-zerbitzuen jarduerak (107 gehiago), txikizkako merkataritza (105 gehiago), egoitza-establezimenduetako asistentzia (82 gehiago) eta elikaduraren industria (64 langabe gehiago hilabete batean).

Langabeziaren igoerak indargabetzen ditu langabeziaren hainbat jaitsiera, baina esanguratsuena enpleguarekin zerikusia duten jarduerak izenekoetan gertatutakoa da, 216 langabe gutxiago baitaude hilabete batean. Adar horretan sartzen dira enplegu-agentziak, aldi baterako laneko enpresak, jarduera, eta, bide batez esan behar da azken urteetan, abenduan, langabezia igotzearen arrazoi nagusietariko bat direla. Kasu horretan, Gabonetako oporren ondoren, enpresetan berriz lanean hasteko era horretako zerbitzu okupazionaletara jotzen da.

Langabeziaren urteko aldakuntzari dagokionez, langabezia jaitsi den jarduera nagusien artean ondorengoan nabarmentzen dira: txikizkako merkataritza (393 langabe gutxiago urte batean), eraikuntza espezializatuko jarduerak (348 gutxiago), janari- eta edari-zerbitzuak (343 gutxiago), administrazio publikoa eta derrigorrezko gizarte segurantza (320 gutxiago), eraikinen eraikuntza (287 gutxiago), aurreko enplegurik gabeko pertsonak (197 gutxiago), eraikuntzetako zerbitzuak eta lorezaintza-jarduerak (187 gutxiago), handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak (173 gutxiago), elikaduraren industria (132 gutxiago), lurreko eta hodi bidezko garraioa (128 gutxiago), hezkuntza (113 gutxiago), motordun ibilgailuen fabrikazioa (108 gutxiago) eta kirol-, olgeta- eta entretenimendu-jarduerak (106 langabe gutxiago urte batean).

Aitzitik, langabezia arinki gehitu den jarduera gutxi batzuen artean nabarmentzekoak dira enpleguarekin zerikusia duten jarduerak (52 pertsona langabe gehiago urte batean).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa