(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Pedro Iturralde Ochoa saxofoi-jotzaile eta konpositoreari eman dio 2017ko “Francisco de Javier Saria" asteazkena, 2017.eko abenduak 27


Saria Madrilen entregatuko da 2018ko urte hasieran, musikariaren beraren emanaldi bat izango duen saio batean


Pedro Iturralde. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaur onartu du foru-dekretua, zeinaren bitartez Pedro Iturralde Ochoa saxofoi-jotzaile eta konpositoreari emango zaion 2017ko "Francisco de Javier Saria", jazzaren balioak zabaltzeko egindako lan eskergagatik. Jazzaren izena saxofoiari lotua dago jada, eta musika klasikoan berandu sartu den instrumentua baldin bada ere, bere balio eta aukera ia mugagabeak zabaldu eta goresten asmatu du musikariak, sona handiko maisu batek musikatik ateratzen duen magia guzti hori aterata".

Saria 2018ko urte hasieran emango da Madrilen eta musikaria bera ariko da ekitaldian.

2009an sortu zuen sari hau Foru Gobernuak, Nafarroatik kanpora jorratzen duten jardueraren ondorioz Nafarroa "aurrerapenari, ongizateari eta gizartearen hobekuntzari" ekarpenak egiten dizkion komunitate gisa zabaltzen ari diren pertsona, erakunde edo instituzioei aintzatespena egiteko. Gobernuaren ustetan, ezaugarri horiek guztiak biltzen ditu Pedro Iturraldek, aldi berean "konpositore, interpretatzaile, musika-irakasle eta jazzaren balioen dibulgatzaile nazioartean".

Pedro Iturralderen biografia

Pedro Iturraldek (Faltzes, 1929), 2007an Vianako Printzearen Kultura Saria ere jaso zuenak, Nafarroan igarotako haurtzaro eta gaztaroan zehar jorratu zuen bere musika-bokazio bizia.

Madrilen saxofoi-karrera ikasi ondoren, klarinete-, piano-, biolin- eta armonia-ikasketekin batera, zortzi urteko bira egin zuen Europa osoan zehar, eta Madrilgo "Whiski Jazz Club" izenekora itzuli zen gero, non Donald Byrd, Lee Konitz, Hampton Hawes, Ferry Mulligan edo Tete Montoliúren tamainako lehen mailako musikariekin batera aritu zen. "Flamenco Jazz" musika-proiektua estreinatu zuen gerora Berlineko Jazz Jaialdian, 1967an, jazzaren eta flamenkoaren fusioan aitzindari bilakatuz eta nazioarteko ospea erdietsiz.

Irakaskuntzari dagokionean, Saxofoi-katedran jardun izan da Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioan.

Beste saritu batzuk

Hauek izan dira aurreko edizioetan "Francisco de Javier Saria" irabazi duten beste pertsonak: Lizarrako Pablo Hermoso de Mendoza burtzikaria (2009), Lerineko Pedro Ábrego sukaldaria (2010), Ignacio Zoco futbolaria eta María Ostiz abeslaria senar-emazteak (2011), kargua desagertu arte Madrilen Nafarroako Gobernuaren ordezkari izandako Salvador Estébanez (2012), Lizarrako Javier Urra psikologoa (2013), Manuel Hidalgo idazlea (2014), Montxo Armendáriz zinema-zuzendaria (2015) eta Azagrako Juan Miguel Sola sukaldaria (2016).

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa